Karmele Artetxe (Zamudio, 1976). Historian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. UEUko zuzendari ohia da, eta gaur egun EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko irakaslea. UEUk sortu eta garatutako Inguma datu-basean dokumentalista gisa lanean aritu zen lau urtez. Datu-basetik abiatuta, Komunitate Zientifiko Euskaldunari buruzko doktorego-tesia defendatu zuen 2010ean. Euskal Herriko hezkuntzaren eta kulturaren historia ikertzen ditu, eta arlo horretan zenbait argitalpen ditu, besteak beste, Euskara unibertsitatera bidean: eragileak eta proiektuak (1939-1990) (UEU, 2011) eta Einstein Euzkadin. Gerraurreko zientzia eta goi mailako kultura euskaraz (Utriusque Vasconiae, 2013).