Asteartea, 2024ko martxoak 19
Gora joan

JULE GOIKOETXEA MENTXAKA

Jule Goikoetxea Mentxaka (Donostia, 1981). Filosofoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Politikoen Sailean irakaslea da. Lisipe pentsamendu feministari buruzko liburu bildumaren zuzendaria da. Cambridgeko Unibertsitatean graduatu zen, eta Cambridgeko Unibertsitateko Journal of Politics-eko erredaktore atxikia izendatu zuten. Doktoratu ondoko ikerketa-bekaduna izan zen Oxfordeko Unibertsitateko Europako Ikasketen Zentroan. EHUn ‘Gobernantza eta ikasketa politikoak’ masterraren zuzendari akademikoa ere izan da. Bere ikerketak estatuaren teorian, demokraziaren, kapitalismoaren eta nazionalismoaren inbrikazioan eta gure egungo menderatze-sistema dibergenteak osatzen dituzten patriarkatu neoliberalen dimentsio analitikoetan oinarritzen dira. Zutabegilea eta ohiko kolaboratzailea da nazio eta nazioarteko hainbat komunikabidetan. Azken ikerketak Routledge, Springer, Taylor & Francis, Icaria, Tecnos, Bellaterra, Catarata eta Peter Lang Oxfordek argitaratu dituzte. Bere azken liburuen artean daude Privatizing Democracy (Peter Lang, 2017; lau hizkuntzatara itzulia), Estallidos (Bellaterra, 2021) eta Demokrazia patriarkala (Elkar eta Txalaparta, 2022; Lore Lujanbio, Zuriñe Rodriguez eta Estitxu Garairekin batera).

ARTIKULUAK

  1. Euskara, estatua eta feminismoa
    Jule Goikoetxea Mentxaka |- 2015.urtea, 208. zenbakia
  2. Espazioaren produkzioa: hiria, familia, utopia
    Jule Goikoetxea Mentxaka |- 2022.urtea, 251. zenbakia