Osteguna, 2024ko apirilak 25
Gora joan

JUAN GOROSTIDI BERRONDO

Juan Gorostidi Berrondo (Altza-Pasaia, 1956). Formazio katoliko zorrotz baten ondoren, fabrika eta auzoa bihurtu zuen unibertsitate 70eko hamarkadaren erditik aurrera Errenteriako mugimendu autonomoan. Musika eta psikologia ikasketak ditu, graduatu gabe. Ekialde Urruneko hainbat tradiziotan murgildu zen, eta Donostiako Tai Chi Chuan Eskola sortu eta zuzendu du azken hiru hamarkadetan. Ikergai nagusi hauek ditu: musika herrikoiak, gorputza, osasungintza, politika, zibilizazioen arteko tentsioak Txina eta Europa erreferente nagusitzat hartuz –kristautasuna, taoismoa eta budismoa ardatz–. Hainbat liburu argitaratu ditu: Levantar la mirada. Tai Chi Chuan, fundamentos para una práctica contemporánea (cuerpo, salud, marcialidad) (La Liebre de Marzo, 2008), Lau kantari. Beñat Axiari, Mikel Laboa, Imanol Larzabal eta Ruper Ordorika (Pamiela, 2011) eta Zazpigarren Heriotza (autonomiaz eta bortxaz, dolu baterako arrastoak) (Erein, 2016). Kolaborazioak argitaratu ditu Berria-n eta Argia-n, Badok euskal musikaren blogean eta Sabeliztun propioan.

ARTIKULUAK

  1. Lekeitio Lemoizen da
    Juan Gorostidi Berrondo |- 2021.urtea, 244. zenbakia