Ostirala, 2024ko urriak 04
Gora joan

JONE GOIRIGOLZARRI GARAIZAR

Jone Goirigolzarri Garaizar (Getxo, 1984). Soziologia eta Gizarte Antropologian lizentziaduna eta Gizarte Zientzietan doktorea da, biak Deustuko Unibertsitatean. Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakaslea da eta unibertsitate bereko Gizarte Balioen ikertaldeko kidea. Bere ikerketa lerroa hizkuntza gutxituen biziberritzean xedarritu du; hiztun berriak, hizkuntza jarrerak eta hizkuntza politikak izan ditu aztergai nagusi. Gaiok jorratuz, hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du eta artikulu ugari idatzi ditu, bai nazio mailan, bai nazioartean. 2016an Lehendakaritzaren Euskal Gizartearen Egoera ikerketa-saria jaso zuen bere doktorego-tesian oinarritutako ‘Hizkuntza eta alderdi politikoak: diskurtso linguistikoak Euskal Autonomia Erkidegoan’ lanagatik.

ARTIKULUAK

  1. Euskal Unibertsitatea 2022: loreak arrakaletan