Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan

IZARO IEREGI

Izaro Ieregi (Algorta, 1987). Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta egun doktore tesia egiten ari da. ‘Ikerketa eta Sormena Artean’ masterra egin du EHUn, eta Euskal Kulturgintzaren Transmisioan aditu titulua Mondragon Unibertsitatean. Artista eta Okela Sormen Lantegiko kide fundatzailea da. Manifestazio kultural ezberdinen bitartez, memoria historikoa arakatzen duten proiektuak gauzatzen ditu, betiere sormen prozesuari ikuspegi multidiziplinarretik helduta, testuinguru sozial, politiko eta kultural aldakor eta asaldatuan fokua jarriz. BilbaoArte Fundazioaren egoiliar beka (2016) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren produkziorako beka jaso ditu (2015). Okelako beste bi kideekin batera, kultur kudeaketa eta komisariotza lanak egiten ditu, eta Euskal Herriko artisten sarea osatzeaz arduratzen den Artisten Meeting Point proiektua du abian.

ARTIKULUAK

  1. Okela Sormen Lantegia
    Nora Aurrekoetxea Izaro Ieregi, Irati Urrestarazu, |- 2016.urtea, 215-216. zenbakia
  2. Gorpuzkera anormalak, behartuak eta groteskoak
    Izaro Ieregi |- 2018.urtea, 229. zenbakia