Iñigo Aranbarri (Azkoitia, 1963). Euskal Filologian lizentziaduna da. Susako editorea eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea izan da, eta egun Hizkuntza Eskolako irakaslea da. Hainbat hedabiderekin kolaboratu du artikulugile gisa: Argia, Jakin, Euskaldunon Egunkaria, Berria... Idazlea da, eta ibilbide luze eta oparoa du literaturgintzan, poesia, nobela, kronika zein saiakera liburu ugarirekin. Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna saiakera argitaratu zuen 2016an (Pamiela).