Ostirala, 2024ko apirilak 26
Gora joan

AINHOA URIEN TELLETXE

Ainhoa Urien Telletxe (Abadiño, 1995). Filosofian graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Irakaskuntzako masterra eta Udako Euskal Unibertsitatearen ‘Euskal Kultur Sorkuntza eta Kritika Feminista’ graduondokoak egin ditu. Egun, sorkuntzari lotutakoa da bere jarduna: gai-jartzaile lanetan eta Ahalduntze Bertso Eskolaren dinamizazioan aritzen da. Liburu bat argitaratu du: Poesia, zaurien ukendu. Xabier Leteren arrastoan (Pamiela, 2020), eta hainbat argitalpen ditu Maiatz aldizkarian eta Anboto hedabidean. 2021eko kultur balantzea idatzi zuen Jakinerako (‘Euskal kultura segurua da?’, Jakin 247). 2023-2024ko Udalbiltzaren Geuretik Sortuak beka jaso eta Goi-Erriberako egonaldia fikzionatu du ‘Mapa ez da lurraldea. Eta lurralde guztiak ez daude mapetan’ ipuin luzean.

ARTIKULUAK

  1. Euskal kultura segurua da?
    Ainhoa Urien Telletxe |- 2021.urtea, 247. zenbakia
  2. Gai-jartzaile bi berriketan
    Ainhoa Urien Telletxe |- 2024.urtea, 261. zenbakia