Asteartea, 2024ko martxoak 19
Gora joan

NEREA MUJIKA ULAZIA

Nerea Mujika Ulazia (Durango, 1960). Geografia eta Historia (Geografia saila) ikasi zituen Deustuko eta Nafarroako Unibertsitateetan. Historian doktorea da. Deustuko Unibertsitateko Turismo graduko irakaslea da, eta Euskal Gaien Institutuko zuzendaria. Bertako Turismo ikerketa-taldeko ikertzailea da. Bere azken ikerketa identitatea eta turismo arloan kokatzen da, Bizkaiko Foru Aldundirako burututako Diagnóstico y nuevas líneas de trabajo en el ámbito del turismo cultural en Bizkaia. Ikerketa lerro nagusiak toponimia eta kartografia izan dira. 1996tik Euskararen Aholku Batzordeko Toponimia Batzorde Bereziko aditua da. 2004tik Gerediaga Elkarteko presidentea da.

ARTIKULUAK

  1. Toponimiaren erabilera praktikoaz
    Nerea Mujika Ulazia |- 1989.urtea, 055. zenbakia
  2. Durangoko Azokaren balio immaterialaz: hizkuntza, kultura, identitatea eta transmisioa
    Nerea Mujika Ulazia Xabier Landabidea Urresti, |- 2016.urtea, 213. zenbakia