Ostirala, 2021ko abenduak 03
Gora joan

JONE MARTÍNEZ

Jone Martínez (Bilbo, 1985). Politika eta Administrazio Zientzian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Politika eta Administrazio Zientzia Saileko irakaslea da. Parte Hartuz Ikerketa Talde Kontsolidatuko kidea da, feminismoak eta demokrazia ikerketa lerroaren arduraduna. ‘Berrikuntza demokratiko feministak’ ikerketaren koordinatzailea da (Emakunderen ikerketarako beka batek finantzatua). Hainbat argitalpen ditu; besteak beste, bi liburu hauek: Participación ciudadana, cultura política y sostenibilidad (Hace, 2011; Noemi Bergantiños eta Pedro Ibarrarekin batera) eta Sozio ingurumen gatazkak eta sozio ingurumen demokrazia (HAEE, 2012).

ARTIKULUAK

  1. Prestige: erantzukizunak eta protestak Hego Euskal Herrian
    Iñaki Barcena Eneko Borja, Josu Larrinaga, Jone Martínez, |- 2007.urtea, 161. zenbakia
  2. Euskal berrikuntza demokratikoak eta feminismoak. Emakumeen biografia politikoetatik begiratu bat
    Jone Martínez |- 2014.urtea, 203. zenbakia