Osteguna, 2020ko uztailak 02
Gora joan

ELENA MARTINEZ RUBIO

Elena Martinez Rubio (Bilbo, 1957). Filosofia, soziologia eta literatura ikasketak eginak ditu Erlangen-Nürberg eta Berlingo Unibertsitateetan. Filosofian doktorea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta euskal filologian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean. Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia Saileko irakaslea izan zen (1983-1987), eta Frankfurteko Goethe Unibertsitatean euskara irakaslea (2011-2012). Idazle, itzultzaile eta saiogilea da. Honakoak idatzi ditu, besteak beste: Un pensamiento a la intemperie. Interpretando a Hannah Arendt (Besatari, 1999), Euskara-alemana hiztegia (Elkar, 2006), Vivíamos a la vuelta de la esquina (Pasaia Hiria olerki saria, 2010) eta Bidaia filosofikoak (Utriusque Vasconiae, 2015; Euskadi Sarietan finalista). Berria eta Gara-ko kolaboratzailea da. Liburuen editorea da filosofia eta literaturaren arloan.

ARTIKULUAK

  1. Itxaropena, gaur egungo gure koldarkeria. Günther Anders: munduaren arazoetan murgilduriko filosofoa
    Elena Martinez Rubio |- 1998.urtea, 104. zenbakia
  2. Iritzi bilketa: Pentsamenduaren norabideak XXI. mendean
  3. Hizkera filosofikoa hizkuntza gutxiagotu baten testuinguruan
    Elena Martinez Rubio |- 2020.urtea, 237-238. zenbakia