Gora joan

[GAZTELERAZ] Unai Iturriaga, ZugazArt, kontrazalez, kulturaz eta sormenaz

2021/09/30

Unai Iturriaga Zugaza-Artaza bertsolari gisa da ezagun, baina Jakinen kontrazalak egiten jardun du 7 urtez ZugazArt sinadurapean. 33 artikulu grafiko ondu ditu guztira, hitzetik zein iruditik hausnarketara gonbidatu gaituztenak. Apirilean eman du amaitutzat bide hori, eta agurraren aitzakian kulturaz eta sormenaz ere galdetu dio Oihana Iguaran Barandiaran kazetariak Euskadi Irratiko Jakingunerako egindako erreportajean.