Larunbata, Igandea, 2020ko irailak 26
Gora joan

Kolonizazio kulturalaren aurrean zer egin

2020-01-29

Irauli da merkatua, dio Libe Mimenza Castillo komunikazio ikerlariak Jakinen 235. zenbakian idatzi duen artikuluan: «2019a historiara pasako da Interneten garaipen urte bezala, komunikabideetako plataformen arteko lehen postua kendu baitio sareak telebistari lehenengoz». Euskarazko ikus-entzunezkoek ere aldaketara egokitu behar dutela ohartarazi du Mimenzak. Badaude saio esanguratsuak: 2deo laborategia, websailak, Egunean Behin app-jokoa... Baina: «ekimen paraleloak hor daude, bai; non da epe luzerako estrategia? Laborategien laborategia behar du herri honetako euskarazko komunikazioak». Auzi hauen inguruan galdegin diote Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Hona elkarrizketa entzungai.