Ostirala, 2024ko apirilak 19
Gora joan

Filipe Oihanbururi elkarrizketa

Filipe Oihanburu dantzari, koreografo eta koru zuzendariaren bizitzan eta jardunean sakontzeko aukera eskaintzen digu elkarrizketak: haurtzaroa Montevideo eta Parisen; 1939an Miarritzera itzulera eta euskara, euskal kultura eta abertzaletasunarekin lehen harremanak; dantzari eta kantari gisa lehen urratsak Olaeta taldean; mundu gerraren azken urteetan, alemanengandik ihesi, ezkutuko egonaldia Parisen; 1945etik 1953ra Oldarra taldean zuzendari artistiko; 1953tik aurrera, 30 urtez, Etorki taldearen zuzendari, mundu osoan zehar euskal dantzetan eta balletean oinarritutako koreografiak eskainiz; militantzia politikoa Frantziako alderdi komunistan, eta Vitry-sur-Seineko kultur etxeko zuzendari; 1968an, Pragako gertakarien ondorioz, komunismoa utzi eta anarkismoranzko iragatea; hainbat irratitan esatari eta aurkezle gisa egindako lana; 90eko hamarkadatik aurrera, Etorburu eta Oyhamburu koruen sortzaile eta zuzendari; hainbat libururen egile, oroitzapenezkoak ez ezik, politika, euskara eta euskal kulturari buruzkoak...

Artikulu hau irakurtzen jarraitu
Aldizkaria erosi: Jakin 218. 2017
Jakin 218.  2017
Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu
Historia bizia sailean, Filipe Oihanburu dantzari, koreografo eta koru zuzendaria elkarrizketatu du Oskar Alegriak. Gaiak sailean, Amaia Alvarez Berastegik justizia trantsizionalaren kontzeptua aztertu du, bere oinarri teorikoak euskal errealitatera egokituz.