Asteazkena, 2024ko maiatzak 08
Gora joan
Menua

Martin Ugalderen obra digitalizatua eskura, jaiotzaren mendeurrenean

Urteurrenari lotutako egitasmoak aurkeztu dira Martin Ugalde parkean

2021-05-20

Martin Ugalde kazetari, idazle eta politikaria jaio zela mendeurrena betetzen da aurten eta hainbat egitasmo aurkeztu dira bere izena daraman parkean. Jakin Fundazioarekin batera, mendeurrenaren antolakuntzara batu dira besteak beste Elkar Taldea, Berraia Taldea, Andoaingo Udala, Hondarribiako Udala, Idazle Elkartea eta Eusko Jaurlaritza. Juan Mari Larrartek azpimarratu bezala, aurtengo ekarpen nagusia Martin Ugalderen obra digitalizatua eskuragarri jartzea izango da. Jakin Fundazioak digitalizatuko du obra.

Maider Lainez Andoaingo alkateak eskerrak eman dizkio Ugalde familiari, haren obra eskaintzeagatik eta lan hori ikusgarri egiteko premia azpimarratu dute antolatzaileek. Unai Ugalde (Martinen semeak) aitaren ondareak oraindik gaurkotasuna duela azpimarratu du eta oroimenerako ez-ezik «aurrera begirako erronkak» ere eskaintzen dituela gogoratu du.

Orain arte Martin Ugalde omentzeko egindako egitasmoak gogoratu dituzte eta urtean zehar izango direnak aurreratu. Tartean, obra osoa digitalizatuta azaroan jarriko da eskuragarri.