Ostirala, 2024ko apirilak 26
Gora joan

Jakin 213. 2016

Jakin 213.  2016
Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu
Gai nagusia sailean, Durangoko Azokako ‘Gogoetaren plazan’ 22 kultur sortzailek kulturaren gainean egindako gogoetak jaso dituzte Iñigo Astiz eta Miren Rubiok, eta Durangoko Azokaren beraren balio ukiezinen inguruko ikerketa aurkeztu dute Xabier Landabidea eta Nerea Mujikak. Liburuak sailean, 2014ko euskal liburugintza aztertu du Joan Mari Torrealdaik (1976tik egindakoaren ildo beretik).
GAI NAGUSIA: KULTURA HITZARMEN BILA

Kulturgintza norabidearen atakan. Durangoko Azokako ‘Gogoetaren plazan’ igarritako kultur estrategia bateratu baten premiaz eta ikusgarritasunaren erronkaz

Gerediaga Elkarteak eta Jakinek Durangoko Azokan antolatutako ‘Gogoetaren plaza’ jardunaldietako saioak hasieratik bukaerara gurutzatu zituzten bi gai nagusiei buruz esandakoak biltzen dira: euskal kulturarentzako hitzarmen bat negoziatu eta adosteko beharraren ideia, eta euskal kulturaren ikusezintasunaren auzia.

Durangoko Azokaren balio immaterialaz: hizkuntza, kultura, identitatea eta transmisioa

Durangoko Azokaz hedabideek salmenta eta bisitarien kopuruen inguruan ematen dituzten zenbakietatik harago, zazpi lekukoren bizipenetatik abiatzen da Azokaren balio ukiezinei buruzko galderei erantzun batzuk jartzen hasteko: zer eman dio Azokak (euskal) hizkuntza, kultura eta identitateari? Zer diosku, gaur, transmisioaren ideiari buruz?

LIBURUAK

Euskal liburugintza 2014

Joan Mari Torrealdaik, aurreko urteetan egindakoaren ildo beretik, 2014an euskaraz argitaratutako liburuen azterketa aurkezten du. Honako alderdi hauek landu ditu: lehenik, liburu produkzioaren zifren iturriak; bigarrenik, argitalgintzari dagokionez, liburu ekoizleen izaera eta aniztasuna, argitaletxe emankorrenen aipamena eta kanpoko eta bertoko argitaletxeen ekoizpenaren konparaketa; hirugarrenik, argitalpenaren zenbakien inguruan, argitaratutako tituluen zifrak eta nobedadeak eta berrargitalpenak; eta, azkenik, gai multzoen sailkapenari buruzko datuak eta azterketa.

Egunen Gurpilean
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu