Ostirala, 2024ko apirilak 26
Gora joan

THEODOR W. ADORNO

Theodor W. Adorno (1903-1969). XX. mendeko pentsalari aleman garrantzitsuenetakoa izan da. Horkheimerrekin atzerrian (judutarra izanik ihesean joan behar izan baitzuen) idatzi zuen Ilustrazioaren Dialektika-k 68ko belaunaldian sortutako eragina izugarria izan zen. Musika eta filosofia beti batera landu zituen eta uko egin zion bi esparruen artean aukeratzeari. Batean nahiz bestean helburu berberak zituen eta zorroztasun berarekin ekiten du bietan. 1953an behin betiko Alemaniara itzuli zenetik bere heriotzara arte, lan kritiko handia burutu zuen eta «Dialektika Negatibo» kontzeptua bere izenari lotua geratu da.