Asteazkena, 2024ko maiatzak 08
Gora joan

SAMUEL PUFENDORF

Samuel Pufendorf (1632-1694). Arrakasta eta ospe handiko jurista saxoia, zuzenbide naturalaren arloa sakon aztertu zuena. Obra nagusi batera bildu zuen bere pentsamoldea, De iure naturae et gentium libro octo (1672) tituluaren barruan. Gerora ere, egileak berak laburbildu zuen horren edukia, De officio hominis et civis iuxta legem naturalem (1673) liburuan.