Ostirala, 2024ko apirilak 26
Gora joan

HUGO GROTIUS

Hugo Grotius (1583-1645). Sortzez holandarra eta nazioarteko auzietan sona handiko legelaria, herritik alde egin behar izan zuen erlijio-arrazoiak zirela eta. Harrezkero, Frantziako erregeak babestu eta Suediako Gortearen zerbitzupean jardun zuen. Zuzenbidea, teologia, historia eta literatura landu bazituen ere, nazioarteko zuzenbidean eskuratu zituen goresmenik handienak, arlo horren ardatz nagusiak finkatu zituela. Haren lanik aipatuena De jure belli ac pacis (1625) da.