Asteazkena, 2024ko maiatzak 01
Gora joan

GOTTFRIED WILHELM LEIBNIZ

Gottfried Wilhelm Leibniz (1646-1716). Fisikari, matematikari, historialari eta filosofo alemana, XVII. mendeko erudito unibertsalenetako eta kreatzaileenetakoa. Leibnizen monadologia —horrela ohi baiteritzo haren sistemari—, metafisikan ez ezik, ikuspegi historiko modernoaren hasieran ere txit eraginkorra izan da, Herder, Goethe eta Idealismo Alemanean izan duen garrantziaren bitartez. Haren ikuspegi filosofikoan nahiz historikoan banako edo indibiduoaren kontzeptua da zentrala, osotasunean galdu gabekoa eta berjabea, harekin harmonian, ordea.