«Autoestimu maila oso altua behar du gizarte batek kultura seriotan hartzen hasteko. Eta sentitzen dut hala esatea, baina ez dugu autoestimua sobran». Pandemiak astindutako kultur munduaren ondorenaz hausnartu du Katixa Agirre idazleak Jakin 241. zenbakian: kulturaren balioaz, lekuaz, kultur profesionalen egoeraz, autopertzepzioaz, aukerez... Eta mugak eta zailtasunak franko badira ere, autoestimu hori indartzeko arrazoiak ere topatu ditu. 2020ko ikus-entzunezkoen produkzio emankorra, esaterako.
Horri buruz jardun du Miren Rubio Iturria kazetariarekin, Euskadi Irratiko Jakingunerako egindako erreportajean.