Astelehena, 2022ko irailak 26
Gora joan

[GAZTELERAZ] Nora Arbelbide, liburutegitik eskubide kulturaletara

2022-02-21

2021eko kultur balantzea bildu du Jakin aldizkariaren 247. zenbakiak, eta Nora Arbelbidek Lapurdiko udal liburutegi batetik begiratu dio euskal kulturari. Eskubide kulturalez zein linguistikoez eta hauen gabeziez ohartzeko parada eman dio bere lanak. Gogoeta horiek garatu ditu Oihana Iguaran Barandiaran kazetariarekin Euskadi Irratiko Jakingunerako egindako erreportajean.