Egungo emakume artisten lana galtzeko arriskuan garela ohartarazi du Haizea Barcenilla EHUko arte historiatzaileak Jakin 223. zenbakian. Euskal Behatokiak gai honen inguruan osatu du txostena eta datuen interpretazioaz arduratu da Barcenilla. Bere ondorioak partekatu ditugu Bilboko Okela Sormen laborategiko arduradunekin Euskadi Irratiko erreportajea osatzeko, Miren Rubio kazetariaren eskutik.