Asteartea, 2024ko maiatzak 21
Gora joan

Xabier Eizagirre, 2021eko liburugintzaren azterketaz

2023-05-22

Xabier Eizagirre Jakineko kidearekin Joan Mari Torrealdaik abian jarri zuen euskarazko liburugintzaren azterketaz aritu gara Euskadi Irratiko Kultur Tarteko Jakingunean. Jakin aldizkariaren 253. zenbakian 2021eko azterketaren emaitzak argitaratu ditu Eizagirrek eta horien laburpena egin digu. Horretaz gain, 1976an Torrealdaik hasi zuenetik euskal liburugintzan izan den bilakaera eta liburugintzaren azterketaren zentzua ere jorratu dira, Eizagirreren hitzekin eta Torrealdaik berak esandakoak gogoratuz.