2022an euskaraz argitaratutako liburuen azterketa aurkezten da: ohar metodologikoak; argitalgintzari dagokionez, liburu ekoizleen izaera eta aniztasuna, argitaletxe emankorrenen aipamena eta kanpoko eta bertako argitaletxeen ekoizpenaren konparaketa; argitalpenaren zenbakien inguruan, argitaratutako tituluen zifrak eta nobedadeak eta berrargitalpenak; azkenik, gai multzoen sailkapenari buruzko datuak eta azterketa.
PDF 15.82 MB | 14,00 € |
---|---|
Papera | 14,00 € |
Gai nagusia sailean, 2023ko kultur balantzea egiten dute Iratxe Retolaza Gutierrez, Jon Urzelai Urbieta, Oihana Arana, Eider Eibar Zugazabeitia, Axpi, Gorka Erostarbe Leunda, Exprai, Jone Rubio Mazkiaran, Patxi Gallego, Andoni Imaz Pozueta, Paula Estevez, Mariñe Arbeo Astigarraga, Libe Mimenza Castillo, Dani Fano, Eli Pagola Apezetxea eta Joseba Larratxe Berazadik. Liburuak sailean, 2022ko euskal liburugintza aztertzen du Xabier Eizagirre Gesalagak.