Aurtengo Jakin jardunaldiak demografia izango du ardatz, etorkizuneko Euskal Herria irudikatzeko. Zaintzaren eta hizkuntzaren auziak aletuko dituzte, datu demografikoei berrirakurketa kritiko bat eskainiz. Erronka demografikoa ezbaian jartzeko prest etorriko da Marta Luxan EHUko soziologia irakasle eta demografian aditua, eta Radio Euskadiko Jakingunean xehetu ditu arrazoiak.