Asteazkena, 2018ko abenduak 19
Gora joan

Tractatus De legibus ac Deo legislatore. Legeen eta Jainko legegilearen Tratatua. Testuak

Egilea: Francisco Suárez S.J.
Sarrera eta itzulpena: Andres Urrutia

<i>Tractatus De legibus ac Deo legislatore</i>. Legeen eta Jainko legegilearen Tratatua. Testuak

DATA: 2010

Papera 12,00 €

PDF 7,00 €

Francisco Suárez jesuitak Espainiako eskolastikoen artean lehen maila eskuratu zuen. Pentsamendu juridiko eta politikoaren esparruan gailendu zen, eta 1612an argitaratu zuen De legibus liburua, izen handia ekarri ziona legelarien artean. Andres Urrutiak euskaratu duen testu horretan argi eta sakon azaldu zituen hark legearen kontzeptua eta izaera; orobat, nazioarteko zuzenbideari dagozkion arloetatik hainbat. Andres Urrutiaren beraren sarrerak Suárezen pentsamenduaren eta zuzenbidearen filosofiako oinarrizko idazki honen gakoak erakusten ditu.

AURKIBIDEA
  • Sarrera: Francisco Suárez (1548-1618), doctor eximius (Andres Urrutia)
  • Tractatus De legibus ac Deo legislatore (Legeen eta Jainko legegilearen Tratatua) (itzulpena: Andres Urrutia)
  • Atarikoa. Tratatu honen xedea eta izaera
  • Lehenengo liburua. Legeari buruz orokorrean
  • I. kapitulua. Lege terminoaren esanahia
  • II. kapitulua. Zuzenbidearen esangura, eta zuzenbidearen eta legearen arteko konparazioa
  • III. kapitulua. Legeen beharrizana eta aniztasuna
  • V. kapitulua. Legea, adimenaren ala borondatearen egintza ote da? Egintza horren izaera
  • VI. kapitulua. Ezinbestekoa ote da legea erkidegoarentzat ematea?
  • VII. kapitulua. Legeari berezko al zaio guztion ontasuna bilatzea?
  • VIII. kapitulua. Beharrezkoa ote da, botere publikoak ematea legea?
  • XII. kapitulua. Legearen definizioa, esandako osagaietatik ateratzen dena