2017ko Apirilak 30
Gora joan
Menua

Filosofia eta poesia

Argitaratzailea: Joxe AZURMENDI

Filosofia eta poesia

DATA: 2011

Papera 12,00 €

PDF 7,00 €

2010eko irailaren 27tik urriaren 5era Ontologiako IX. Kongresu Internazionala egin zen Donostian eta Bartzelonan, UPV/Euskal Herriko Unibertsitateak eta Universitat Autònoma de Barcelonak antolatua. Kongresuko sailetako bati «Parmenides: pentsatze filosofiko eta pentsatze poetikoaren erroa» zeritzon, eta horren barruan gauzatu zen euskarazko atala, «Parmeniada» azpitituluarekin. Atal horretako ekarpenak aurkezten dira Joxe Azurmendik argitaratutako liburu honetan, hots, Joxe Azurmendiren beraren hitzaldia eta mahai-inguruaren emariak: Juan Kruz Igerabideren poema (Jose Inazio Lasaren amaierako oharrekin) eta Javier Aguirre, Juan Ramon Makuso eta Felipe Juaristiren testuak. Kongresutik kanpoko bi idazki gehiago erantsi dira, Maider Etxaniz eta Joxe Azurmendirenak.

AURKIBIDEA
  • Hitzaurrea
  • Parmeniada (Juan Kruz Igerabide Amaierako oharrak: Jose Inazio Lasa)
  • Parmenidesen egiarako bidea poesiatik (Javier Aguirre)
  • Poesia eta arrazonamendua: bi urertz (Juan Ramon Makuso)
  • Parmenidesi poema (Felipe Juaristi)
  • Existentzialismoaren ekarpena euskal literatura modernoan (Maider Etxaniz)
  • Filosofia eta poesia: Platon eta Homero, Heidegger eta Hölderlin (Joxe Azurmendi)
  • Poesia eta filosofia: hilobiz hilobi (Joxe Azurmendi)