Digitalizazioaz eta obraz

Juan San Martinen digitalizazio egitasmo honetan, oraingoz, guztira 1.933 idazlan eta 17.045 orrialde digitalizatu dira. Horietatik 1.824 idazlan dira Juan San Martinek berak idatzi eta argitaratutakoak. Gainerako 109 argitalpen digitalizatuak Juan San Martinen bizitza eta obrari buruzko idazlanak dira.

Obra oparoa, kopuruz zein edukiz, beraz. Literatur sorkuntzazko lanez gain, Euskal Herriko etnografia eta historia, euskara, literatura, kultura, gizartea, politika, mendizaletasuna, espeleologia eta beste hainbat gai lantzen baitira Juan San Martinen obran. Guztiak denon eskura sareko atari honetan.

Juan San Martinen 1.824 idazlanak hiru multzotan sailkatu dira:

  • Liburuak: 33
  • Liburu atalak: 106
  • Artikuluak: 1.619 (48 agerkaritan)
  • Itzulpenak: 56
  • Editorea / Biltzailea / Kolaboratzailea: 9
  • Berredizioak: 1