Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

Oxel Azkarate-Iturbe, Aitor Aritzeta eta Jose Ramon Vitoria: 'Pertsona kooperatiboaren profilaren neurketa hezkuntza eta jendarte eraldaketa testuinguruan'

Joxe Azurmendi pentsalariari eskainitako 'Euskal pentsamenduaren ur-jauzia' kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan, 2019ko abenduaren 11, 12 eta 13an, UPV/EHU, Jakin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Oxel Azkarate-Iturbe eta Jose Ramon Vitoria Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakasleek eta Aitor Aritzeta UPV/EHUko Oinarrizko Prozesu Psikologikoen Saileko irakasleak 'Pertsona kooperatiboaren profilaren neurketa hezkuntza eta jendarte eraldaketa testuinguruan' hitzaldia prestatu zuten, kongresuko 'Gizaberea' atalaren baitan. Oxel Azkarate-Iturbek eskaini zuen hitzaldia. Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean edo www.jakin.eus atarian.