Asteartea, 2021ko apirilak 13
Gora joan

Jakin 240: Torrealdai gogoan

2020ko uztailaren hondarrean utzi gintuen Joan Mari Torrealdai (1942-2020) jakinlariak. Bere hutsunea bizi-bizi dugula, haren bizitza eta ekarpena gogora ekarri nahi izan ditugu. Alde batetik, Torrealdairen obra argitaratu guztia digitalizatu eta Jakinen Euskal pentsamendua atalean sareratu dugu, denon eskura egon dadin. Eta, bestetik, Torrealdai: euskara herri zenbaki monografikoa argitaratu dugu, bere ekarpena aztertu duten aditu eta adiskideekin.