Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan

Jakin 235: Kulturak eman duenaz

Berri Txarrak taldearen agurra izan da 2019ko kultur mugarrietako bat. Horregatik, Gorka Urbizu Ruiz taldeko musikariaren gogoetak jaso nahi izan ditu Jakinek urteak kultur esparruan eman duena aztertzeko osatu duen 235. zenbaki berezian. Guztira, baina, 20 begirada jasotzen ditu aldizkariak: Beñat Gaztelumendi Arandia, Peru Iparragirre, Eneritz Artetxe Aranaz, Alberto Barandiaran Amillano, Miren Rubio Iturria, Josevisky, Aiora Sampedro Alegria, Antton Olariaga, Leire Palacios Egiguren, Xabier Gantzarain Etxaniz, Txakur Gorria, Maialen Goñi Balentziaga, Libe Mimenza Castillo, Diego Pallés, Eider Eibar Zugazabeitia, Arrate Rodriguez Martin, Loinaz Lekuona Izagirre, Nerea Unanue Otxoantezana eta Joan Mari Torrealdairenak.