Ostirala, 2024ko apirilak 19
Gora joan

Jakin 235: Beñat Gaztelumendiren korapiloak

Bertsolaritzaren korapiloen muinera jo du Beñat Gaztelumendi Arandia bertsolari eta Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako kideak Jakinen 235. zenbakirako egin duen analisian. Bertsolaritzak baduelako oraindik estutzen duen oztoporik, dioenez: «Sentsazioa da oraindik bertsolari neutroaren definizioa ez dela hainbeste aldatu azkeneko 30 urte hauetan: gizpuzkoarra da, txuria, gizona, adin tarte batekoa, eta euskalki konkretu batean ari dena». Bideoa Miren Rubio Iturriak Euskadi Irratiko Jakingunea atalerako egindako solasaldiaren laburpena da. Audioa entzun nahi izatera, hemen aukera.