Larunbata, Igandea, 2020ko uztailak 04
Gora joan

Jakin 226: Zenbat gara? Kultur kontsumoaren mugak eta aukerak

Elkar eta Siadecok euskal kultur kontsumoari buruz egindako ikerketaz haratago joan nahi izan du Jakinek monografikoa eskainiz. Horretarako, kulturgintzan jardundako hainbat aditu elkartu ditu. Aurrenik maiatzaren hondarrean egindako jardunaldian, eta orain paperera euren analisiak eta irakurketak ekarriz. Horien artean daude Gorka Arrese, Arantxa Iturbe, Olatz Osa, Joxean Muñoz, eta Josu Amezaga. Gainera, 2016ko liburugintzaren ikerketa ere dakar Jakinen 226. zenbakiak. Joan Mari Torrealdairen urtereko azterketak erakutsi du behera egin duelako produkzioak.