Gora joan

Jakin 224: Argitxu Noblia Richardi elkarrizketa

Jakin aldizkariaren 224. zenbakiak badu protagonista nabarmen bat: Argitxu Noblia Richard mediku eta Seaskako sortzailea, besteak beste. Historia bizia sailari dagokion zenbakia da oraingoa, eta euskal kulturgintzan nabarmena den pertsona bati ematen dio ahotsa. Amagoia Gurrutxaga Uranga kazetariak elkarrizketatu du luze eta sakon. Ezinbesteko memoria ariketa.