Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan

Mikel Urdangarin, norbanakoa eta burujabetza hausnartzen

2021-10-18

Mikel Urdangarin Irastorzak 'Simone de Beauvoir. Norbanakoa eta burujabetza' liburua idatzi du, Jakin Irakurgaiak bilduman argitaratu dena. Hausnarketa sakon eta mamitsua ondu du Beauvoirren abiapuntutik, egin zaizkion kritikak eta bizi dugun garaia elkarrizketan jarriz. Pandemia edo bere hitzetan «sindemia» egoerak burujabetzari nola eragin dion ere galdetu dio Oihana Iguaran Barandiaran kazetariak Euskadi Irratiko Jakingunerako egindako erreportajean.