Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

Egiari bizkar emanda bizi gara

2020-11-04

Egiarekiko interes eza gure garaiko ezaugarrietako bat dela dio Irati Zubia Landa filosofian graduatuak, egia-ostea deitutako garaian gaudelako. Arriskutsua da hori: «Egiarekiko axolagabetasuna dela medio, egiaren ahalmena galdu dugu, besteak beste duen ahalmen salatzailea. Galera handia da hori». Egia iritziarekin nahastuta jasotzen baitugu, eta 'gure egiei' bakarrik aitortzen diegu balioa. Hala dio Jakinerako idatzi duen artikuluan, eta hor aipatutakoak jaso ditu Miren Rubio Iturria Jakineko kazetariak Euskadi Irratiko Jakingunea atalerako osatu duen erreportajean. Entzun!