Ostirala, 2024ko apirilak 26
Gora joan
Menua
PODCASTAK

[Podcast] Torrealdaik euskalgintzari emandakoaz

Dabid Anautek Torrealdairen euskalgintzaz idatzitakoa laburbildu du irrati erreportajean

2020-12-21

Euskalgintzari Joan Mari Torrealdaik egindako ekarpena aztertu du Dabid Anaut euskara teknikari eta euskalgintzako ekintzaileak Jakinen 240. zenbakian. Torrealdaik euskara ardatz eta motor izan zuela dio Anautek, eta hasiera-hasieratik garbi izan zuen euskarak edonorako izan behar zuela: «Euskara etxeko hizkuntza behar zuela bai, baina hori baino gehiago ere izan behar zuela garbi zuen: kulturarako, zientziarako..., leku guztietarako. Hasieratik izan zuen aspirazio hori». Horregatik, euskara batuaren alde egin zuen bere bizitza osoan zehar. «Euskara batuaren momenturik esanguratsuenetan egon da presente Torrealdai, erabateko konpromisoarekin».

Torrealdaik euskalgintzari hainbat ekarpen egin dizkiola gogoratu du Anautek, askotarikoak, baina beti ere ikerketan eta ezagutzan oinarrituta. «Euskarak aurrera egin behar badu, eta egiturak zein planak sortu behar badira, horiek jakintza baten gainean egin behar direla ziur zen Torrealdai. 'Goazen ezagutzaz baliatzera gauzak hobeki egiteko', pentsatzen zuen». Eta beti euskalgintzaren autonomia aldarrikatu zuen Torrealdaik.

Hori eta gehiago laburbildu ditu Miren Rubio Iturria Jakineko kazetariak Euskadi Irratirako egindako erreportajean. Dabid Anauten hitzak jasota dituzu podcastean. Entzun!