Osteguna, 2024ko apirilak 18
Gora joan
Menua
Jakin, UEU, Usurbil

'Maitasuna politikoa da' Jakin Jardunaldiko hitzaldiak ikusgai

2019-07-12

60 entzule baino gehiagorekin, 'Maitasuna politikoa da' Jakin Jardunaldia egin genuen Usurbilen uztailaren 11n eta 12an Jakinek, UEUk eta Usurbilgo Udalak antolatuta.
Maitasunaren ideologiak gure buruak, gure harremanak eta gure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen aztertzeko, antropologoak, arkitektoak eta hezkuntza arloko adituak elkartu ziren: Lorea Agirre Dorronsoro antropologoa eta Jakineko zuzendaria, Jone Arrazola Maiztegi antropologoa, Mari Luz Esteban Galarza antropologoa, Oihane Ruiz Menéndez arkitektoa, Jone Miner Aginaga arkitektoa, Ula Iruretagoiena Busturia arkitektoa, Leire Milikua Larramendi arkitektoa, Abaraska kolektiboa eta Nora Salbotx Alegria NUPeko hezkuntza irakaslea.
Horien guztien hitzaldiak dituzu ikusgai jarraian Berria TBren eskutik. Bideoen Jakinen atalean ere ikusgai daude.
Bertako hitzaldiekin nahiz bestelako gonbidatuekin monografiko berezia kaleratuko du Jakinek udazkenean.

 

UZTAILAK 11 (I):

Lorea Agirre Dorronsoro eta Jone Arrazola Maiztegiren hitzaldiak

UZTAILAK 11 (II)

Oihane Ruiz Menéndez eta Leire Milikua Larramendi

UZTAILAK 11 (III)

Nora Salbotx Alegria, Ula Iruretagoiena Busturia eta Jone Miner Aginaga


 

UZTAILAK 12 (IV)

Mari Luz Esteban Galarza eta Abaraska kolektiboa

Abaraska eta Bea Egizabal