Imanol Urbietari elkarrizketa
M I E L A . E LU S T O N D O
Idazlea eta argazkilaria
Imanol Urbieta, musikagilea. Alaken!, Txiki, txiki, txikia, Txoria nintzela, Biri-biri... haurrentzako milaka kanturen egile. Xirula Mirula eskolaren sortzaile. Irakasle... Plazara ekarri zuten hedabideek aurtengo udaberrian, Jakin-en 50. urteurrena tarteko. Arantzazun ikusi genuen, aldizkaria abiarazi zuten bi lagunekin batera, Fernando Mendizabal eta Iñaki Bereziartua.
Osasunez baxu antzean dabil aspaldi, gorputzak ez dio berak nahi bezala erantzuten. «Horrexek ematen dit, batzuetan, mekaguen bat esateko gogoa». Hala ere, sasoi antzean ditu gogoa, animoa eta bihotza. Guri dagokigunez, pazientziarekin eraman du elkarrizketa, eskuzabal. «Jakin-entzako elkarrizketa? Gauza serioa duk hori!».
Sortzailearen bihotzera jo nahi izan dugu, agerikoak diren batzuk esanarazi dizkiogu —«A ze galdera!», egin du behin edo behin—, eta ezkutuan ez bada ere, isil gordean iraun duten beste batzuk kontatu dizkigu berak, bere borondatez.
Imanol Urbieta dugu, arbola bedeinkatu hura baino areago,
guztiz maitatua.
156
iraila-urria 2006
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
Imanol Urbieta Beristain. Musikagile eta pedagogoa, haurrentzako musika-sortzaile. Zarautzen jaioa 1934an. Herrian bertan egin zituen lehen ikasketak eta Arantzazun, berriz, hurrena. Teologia bi urte egin zituen han. Jakin aldizkaria sortu zen urte berean, 1956an, irten zen Arantzazutik. Herriko Irrintzi taldearen barruan jardun zuen kulturgintzan, antzerki, dantza eta musika saioetan parte hartuz. Gero, Euskaltzaleak sortu zuten. Musikari dagokionez, Oleskariak otxotea eta Naya orkestra sortu eta bertako partaide izan zen. Harreman eta kolaborazioak izan zituen Ez Dok Amairuko zenbait kiderekin. Handik urteetara, 1970ean, Filosofia eta Letrak lizentziaren jabe egin zen Erroman. Zarauzko ikastolako irakasle izan zen, kaleratu zuten arte. Zarauzko musika-eskola ireki zuen, gerora Xirula Mirula izango zena, gaur egun Donostian eta Bilbon estudioak dituena. Irakasle izan zen Donostiako Elizbarrutiaren Irakasle-eskolan eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin kolaboratu zuen musika curriculuma lantzen. Hainbat hitzaldi eta ikastaro zuzendu zituen Euskal Herrian eta kanpoan. Gaitzak harrapatu zuen arte. Joan deneko hogeita hiru urtean erromesaldian ibili behar izan du medikurik mediku, Gurutzetan, Donostian eta Madrilen, gaitza, Cushing-en gaixotasuna antzeman ziotenetik. «Lagun asko egin nituen Madrilen». Eta, hala ere, Imanol Urbietaren produkzioak ez du etenik izan, ezta gaitzak lotu duenean ere.
Gaur egun, zahardadean, jubilatuen koruaren zuzendari ari
da Zarautzen.
Imanol Urbieta, profeta bere herrian, Euskal Herrian.
44
 
“ ”
Euskal Herrian jendeak debozio handia dio artista
jendeari. Baina gizarteak ez du
lehen bezala
kantatzen
MIEL A. ELUSTONDO
Hauxe ustekabea. Lehengo kontuekin nentorren ni baina zu, aldiz, gaur-gaurkoak dituzu esku artean. Udaberri izena duen korua zuzentzen ari zara.
Nik ez daukat zerikusi handirik gauza horiekin. Ni parean tokatu nintzen, besterik gabe. Egun batean, ezagutzen ez nuen gizon bat etorri zitzaidan, zarauztarra zen baina ez nuen ezagutzen, eta proposamena egin zidan. Korua zuzentzeko, alegia. Eta nire estutasuna! Ni jende eskasarekin ibili naiz, Oleskariak eta beste, baina jubilatuekin jardutea... gauza serioa, badakizu. Kontua da handik bi egunera baietz esan niola.
Zer egiten duzu koru horretan? Lagundu, zuzendu, kantu proposamena egin, erakutsi...?
Dena. Zuk esan duzun guztia, eta gehiago. Proiektu polita da. Euskal Herrian jendeak debozio handia dio artista jendeari. Ikusi besterik ez dago egunkarietan, bata etorri dela, besteak kontzertua egingo duela... Baina gizarteak ez du lehen bezala kantatzen. Alegia, lehenago edozein herritan kantatzen zuten, koruak zeuzkaten. Lehengo kontuak dira, beharbada. Nik, berriz, ume artean egin dut bizitza guztia, bidea egin dugu, gero!, folkloretik edanez eta kantu berriak sortuz, eta oraintxe ere horretan ari naiz, baina umeekin beharrean, jubilatuekin, beste jubilatu asko ere kantatzera animatuko direlakoan. Ikusiko dugu zer datorren.
Zein duzue kantu errepertorioa?
Euskal kantu tradizionalak. Hiru damatxo, Pello Joxepe... Hor daude kantu horiek, baina gutxi promozionatu dira koru mailan. Garai batean bai, Arantzazun, Iñaki Bastarrika, Iñaki Bereziartua, Joxe Iturria eta laurok! Guk bai kantatu!... Arantzazun oso famatua egin zen gure kuartetoa. Grabaketa piloa egin genuen. Jakindarrak ginen orduan ere tartean. Fernando [Mendizabal] izan ezik, Fernando txarra zen eta horretan.
45
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
Fernando Mendizabal txarra, kantuan?
Bai. Hark ez zuen horretarako balio. Eta berak ere bazekien. Buru handia zuen, serioa zen... baina kanturako ez zuen balio. Arantzazuko zeregin inportanteena, berriz, koruan kantatzea zen. Arantzazura joan eta hura zen lehenengo definizioa: «cantor», ala «no cantor». Bi anaia ziren: Fernando bera eta Martin. Bada, biak, «no cantor». Ez ziren kantore izan eta, beraz, biak eliza-mutil.
Kar, kar, kar...
Bai, zuk barre egiten duzu baina horixe zen errealitatea. Koruak indar handia hartu zuen gure garaian. Eta kanpora irteteko, harremanak egiteko eta proiektuak bultzatzeko —Yakin aldizkaria bera, adibidez—, asko lagundu zuen koruak.
Umetatik ageri zara musikaren inguruan. Hasi Zarautzen, Arantzazun segitu, atzera berriz Zarautzen, Xirula Mirularekin Euskal Herri osoan... Jubilatuekin gaur egun... Imanol Urbieta, musika.
Txiki-txikitandik jotzen nuen bandan. Klarinetea jotzen nuen. Bederatzi urterako, berriz, pianoa ikasten ari nintzen, maistraz maiteminduta. Eta nire zeloak, ume baten neurriko zeloak, hura ezkondu zenean!
Maria Barbara Aranguren zen hura.
Bai. Haren dekadentzia urteak ziren, azkenekoak, baina harekin ikasi nuen. Zarautzen, garai hartan, mojak ziren piano jotzen zekitenak. Nik ere banuen izeba bat, Maria Barbararekin batera ikasitakoa, eta haren bitartez hasi nintzen.
Hala ere, Maria Barbara hura ez zen zure lehenengo irakaslea izan.
Ez, Narbaiza izan zen lehenengoa.
Nola zuen izena?
Ez dakit.
Nongoa zen?
Ez dakit. Bergarakoa ote zen, edo.
46
 
MIEL A. ELUSTONDO
Maisu ona al zen?
Ez dakit. Ni mutil-koxkorra eta, nola hasiko naiz bada haren lana edo gaitasuna juzgatzen! Nire lana eskuak garbi eramatea zen, horixe besterik ez. Eta nahiko lan bagenuen horretan ere. Nik zortzi urte eta beti bagenuen zer edo zer, pilota eta bestea. Eta harenera joan baino lehen, iturrira joan eta eskuak garbitzen nituen, errietan egiten zidan eta! Pilotan izerditu eta halaxe edukitzen nituen nik...
Atzaparrak?
Bai, horixe, atzaparrak!
Garai bateko Zarautz
Zarautzen jaio eta hazi zen Imanol Urbieta, hamalau urte zituela Arantzazura joan baino lehen. Jaioterrian hasi zen dastatzen musika gure praka-motx xaxpikia, etxeko pianoan eta herriko bandako klarinetean, txistu-eskola, ohiko ikasketak, eliza-mutil lanak eta gainerako lan, jolas eta zereginen artean.
1934an jaio zinen...
Martxoaren hamarrean. Errepublika garaian.
1936an hasi zen Espainiako gerra zibila, eta 39an bukatu. Hortaz, bost urte zenituen gerra amaitu zenean. Batere oroitzapenik ba al duzu garai hartakorik?
Izango ez dut, bada! Zuk ba al dakizu zer izan zen gerra hura? Hango hiletak eta. Plazako hondakinak eta. Bestalde, gure etxean karlistak ziren, eskola zaharreko karlistak, eta osaba bat ere izan genuen 1938an hildakoa... Gauza horiek markatu egiten zaituzte, inpakto fuertea egin zidaten.
«Probatu zutenek behintzat, gogoan izango dute hemengo gerra ostean eta kanpoko gerra bitartean izan zen gosetea. Probatu ez zutenek, hola hobe dute». Gabriel Arestik idatzia.
Gosea, errazionamendua eta horiek ere gogoan dauzkat, bai. Dena dela, nik uste osabaren heriotza izan zela larriena
47
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
gure etxean... Beste kontu bat ere gogoratzen dut, alegia. Handik urte batzuetara, hasi naiz etxean zokomiran, eta zer eta armak aurkitu nituen. Karlista armatuak ziren haiek!
Meltxor Urbieta eta Maria Beristain izan zenituen guraso. Ez dakit Zarautz bertakoak zenituen ala ondoko beste herriren batekoak.
Ber-bertakoak.
Hamar senide izan zineten. Hirugarrena zu. Imanol gabe, Manolo izango zinen garai hartan, ala? Uste dut izen horixe duzula oraindik herrian.
Garai hartan, Manolito. Eta oraindik ere, Manolito naiz ni
Zarautzen, askorentzat.
Plazan jaio zinen, etxe berezian. Centro de Obreros Católicos de San Pelayo (San Pelaioko Langile Katolikoen Etxea) zen zuen hostopea.
Parrokiaren babesean sortutako sindikatu tiporen bat edo zen hura. Gerra aurretik funtzionatzen zuen. Haraxe jotzen zuten apaiz guztiek ere. Antzerkia eta era askotako ekintzak antolatzen zituzten etxe hartan. Gerrarekin desagertu egin zen hori, gerrak etenarazi egin zuen zentroaren ekitaldi programa, baina sozio izatea ez, eta etxeko mandatari ibiltzen nintzen mutil-koxkorretan: etxez etxe joaten nintzen hilero-hilero kuota kobratzen, pezeta bat. Horregatik bilatu nuen pianoa ere.
Gerra aurretik antzerkiak eta beste egiten zirelako etxe hartan.
Bai. Etxeak bi oin zituen. Gu batean bizi ginen. Besteko giltzak aitonak zituen. Ez dakit bada, gauzak nola ziren zuzen, baina amak berak ere debekatuta zeukan pianoa jotzea. Gauza sakratua zen, nonbait, piano hura. Ezin ukitu!
Zuk ukitu zenuen, horratik!
Aitona tailerrera joaten zenean! Amak ere San Ignazio martxa jotzen zuen. Aitonaren ezkutuan, jakina! Ama hogeita bi urteko neska gaztea eta, zer egingo zuen, bada! Ez
48
 
MIEL A. ELUSTONDO
amak bakarrik, nik ere jotzen nuen aitona lanera joaten zenean. Tranpatan, beti. Baina hasi eta utzi egin behar izaten nuen. Ezkutuan!, esku onak neuzkala eta musika jotzen segitu behar nuela erabaki zuten arte. Hortik etorri zen bandan jotzea, klarinetea ikastea. Hortik, eta osaba Eusebioren bidetik. Alegia, bera bandan sartu zen, instrumenturen bat ikasi eta soldadutza hobea egiteko asmotan. Ez zuen askorik ikasi baina zer edo zer bai, behintzat. Eta ni ere soldadutzarako prestatzen hasi zen osaba Eusebio, eta bandan sartu ninduen, anaiarekin batera, Karlosekin.
Uste nizun turutarekin hasi zinela bandan.
Klarinetea jotzen nuen nik... Turuta... Esan duzu eta... bai, turutarekin hasi nintzen, baina hausporik ez neukan, eta ezin hura jo! Gogoratzen naiz, bai, nola hasi nintzen, nola leihora irten, turuta jo eta herri guztia esnatzen nuen. Intentzioa bai! Bestalde, turutaren hotsa oso atsegina da mutil-koxkor batentzat, baina ezin nuen instrumentua menderatu eta utzi egin behar izan nuen.
Herri guztia esnatzen zenuela esan duzu. Txikia izango zen orduko Zarautz, ala?
Herria bera, ez zen besterik. Gaurko herririk ez. San Pelaio aldera, baserriak eta soroak zeuden. Eta tartean, udatiarren etxeak —«beraneanteak» esaten genuen guk—, askorik ez, etxe batzuk besterik ez. Aristokrazia.
Herri trinkoa zen, beraz, orduan. Denok elkar ezagutzeko modukoa, beharbada.
Baietz esango nuke. Anaia zaharrena La Sallen zebilen, gure aita ere han ikasitakoa zen eta. Gainerako senideek fraideetan, Antonianoetan ikasi genuen, osaba bat ere fraide genuen-eta, Joxe Mari Beristain, orain dela gutxi Arantzazun hil dena. Ni, anaia zaharraren giroan ere ibiltzen nintzen, eta «Manolito» oso ezaguna zela esango nuke.
Ez dakit Antonianoak izan ote ziren zure lehen eskola.
49
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
Ez, aurretik, Miserikordiara joan nintzen. Herri guztia joaten zen hara, haurretan. Lau, bost urterekin pasatuko ginen gu Antonianoetara.
Gerra osteko Zarautz, erabat euskalduna. Erdalduna, aldiz, eskola. Ez dakit Cara al sol eta gainerakoak kantatzea tokatu ote zitzaizuen.
Guri ez. La Sallen bai, kantatzen zuten. Esku hobeagoetan geunden gu, nonbait. Fraideek tradizio euskaltzalea izan dute beti Zarautzen, baina eskolako hizkuntza gaztelania zen, nahiz eta sekula inor ez zen etorri errietan euskaraz egiten genuelako. Baina badakit La Sallen askoz gogorrago zirela, askoz errazago agintzen zutela han zigorra, nahiz eta haien artean ere euskararen aldeko apostoluak baziren. Giroa ere halakoa zen garai hartan eta!
Falangistak eta?
Bazeuden ale batzuk... baina ez askorik. Hura ez zen herrian errotutako ez pentsamendua eta ez programa.
Orduan ere, udaleku zen Zarautz. Herriari on ala kalte egiten dio udalekuak?
Zer esango dizut, bada, nik! Hara, Zarautzek beti eutsi izan dio hizkuntz transmisioari. Badakizu zer meritu daukagun? Zarautzen errazago izan da euskara ikastea erdara ikastea baino. Gaztela herritik jendea etorri eta euskaraz ikasi zuen. Villaherreros de Palencia herriaren izena gogoan daukat oraindik. Txikitan etorri ziren handik, gerra ondoren. Teofilo Gil, Pedro Gil...
Irakurzalea zinen, baina ez dakit nola zaletu zinen.
Mutil-koxkorretako kontuak. Coyote eta antzeko nobelekin zaletu nintzen. Hamabi urte edo izango nituen. Ohitura handia nuen Garronekora joan eta kontuak irakurtzeko. Garroneko dendan egunkariak ere saltzen zituzten. Kale
50
Fraideek tradizio
euskaltzalea izan dute beti
Zarautzen, baina eskola hizkuntza
gaztelania zen
 
MIEL A. ELUSTONDO
Nagusian da denda hori oraindik, aldatuta jakina. Txikitan afizio horixe nuen. Bestalde, etxekoak ere saiatzen ziren nik irakur nezan, ea nire kontzientzia zuzentzen zen pixka bat. Asisko Frantziskoren bizitza eta. Nahaste handia neukan, bateko Coyote eta besteko San Frantzisko!
Kar, kar, kar...
Bai, zuk barre egin ezazu, baina egia da. Geroago, oso gustura irakurri nuena, Kixote. Afizio handia neukan hura irakurtzeko. Eta idazteko ere bai. Iñaki Bastarrikak gero Yakin sortu zuen bezala, nik Gimnasium egin nuen Foruan, hamabost urterekin.
Gimnasium?
Bai, hango ikasleentzat. Baserriko umeak ziren gehienak, eta idazten lanak zituzten, artean. Erdaraz justu antzean zekiten. Neuk idazten nituen Gimnasium hartako idazlan denak. Ikasgaia genuen literatura eta oso nota onak ateratzen nituen hartan.
Garai hartako testu bat dut, zuk idatzia. Gerra osteko gosea dela eta ez dela jardun dugu, Gabriel Arestiren poema, baina zuk ere baduzu poema ederrik, Foruko garai hartakoa. Zure baimenarekin, Imanol:
Macabra hambre dueña se ha hecho de nuestras tripas harto rendidas. Duele el decirlo, duele el pensarlo, pero sentirlo duele aún más.
Arana se queja, Arrillaga se aflige, Txalmero se muere, Zakur tambalea, Goarrotxena llora, y yo que haré? Dejar que me muera de hambre maldita, de hambre que mata nuestra alegría.
51
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
Los hambrientos sempiternos somos que jamás nos vemos hastiados de comer con piedras las lentejas. A manzanos y a perales a robar y las tripas tan hambrientas a colmar. Se acerca el invierno, los frutos desaparecen. Ay, cuán grande es nuestro dolor. Adiós perales, adiós manzanos, adiós higueras, adiós, adiós, adiós.
Hamabost bat urteko zinen. Zuk bai idatzi!
Ona nintzen idazten. Ez dakit nondik sortu zen idazteko mirari hori. Nonbait, txikitan zera haiek irakurtzen nituelako izango zen. Eta erraztasuna idazteko! Espainiar sari bat ere irabazi nuen. «Sari nazionala»... Jarri horri komatxoak.
Jarri dizkiot, baina «nazional» hitzari besterik ez, Imanol.
Eliza mailako sariak ere irabazi nituen gero, fraide nintzela idatzitako testuengatik. Oso irakurle ona nintzen. Kixote irakurtzeko zaletasuna handia nuela esan dizut, eta halaxe zen. Hamalau urte nituela bazen Kixote bat, laburbilduta, zazpi aldiz irakurri nuena. Gustatu, eta behin eta berriz irakurri! Gero, Forura joan nintzenean, konturatu nintzen bazela liburu bat osoa. Ordurako ondo idazten nuen, eta eskatu egin nion literatura maisuari. Nonbait, baten batek esan zion literatura maisuari kontuz ibiltzeko liburu hura niri utzita. Eta, gogoan dut, hantxe, estudioan nengoela Kixote irakurtzen, ondora etorri eta galdetu zidala maisuak: «Inpresionatu zaituen zer edo zer ba al da hor?», «Bai, hauxe irakurri dut: ‘El ventero entró diciendo: ¿Adónde estás, puta? A buen seguro que son tus cosas éstas. En esto, despertó Sancho...’». Bentako pasadizoa zen. Eta puta hitza, bada, deigarri egin zitzaidan. Esan nion maisuari eta... akabo liburua! Desagertu egin zen. Eta nola bukatu zen historia? Bada, lapurreta eginda. Liburua lapurtu nuen! Eta estudiatu beharrean, Kixote irakurri nuen. Liburutik
“ ”
handia nuen
Oso irakurle ona
nintzen. Kixote irakurtzeko zaletasun
52
 
MIEL A. ELUSTONDO
orrialde bat irakurri, arrankatu eta bota, irakurri eta arrankatu, irakurri eta arrankatu... Horrelako giroan bizi ginen!
Giro estua.
Estua, oso estua. Gerora irakurri nituen Dostoievski eta
gainerakoak.
Esan nahi dut, nola aldatu den egoera urte gutxian. Orduan eliza zen nagusi. Jaun eta jabe. Gaur egun, desagerturik dago gure mundutik. Sekulako aldaketa gertatu da belaunaldi batean.
Bai, joan zaitez Arantzazura. Ikusi zer zen hura gure ga
raian, eta gaur egun zer den.
Aizu, eta Antonianoetan zeundela hasi zinen klarinete jotzen. Osaba Eusebiok bultzatuta, oso oker ez banaiz...
Nobedadea zen eta, bestalde, niri atsegina gertatzen zitzaidan, goxo sartzen zitzaidan musika. Bi anaiak hasi ginen, Karlos eta biok. Baina hura fraide joan zen hamaika urterekin eta ni, aldiz, hantxe geratu nintzen herrian, bederatzi urterekin, bandan jotzen.
Gero, fraide joan zinen zeu ere...
Bai, baina ni beste arrazoi batzuengatik. Kontzientzi ara
zoak neuzkan.
Kontzientzi arazoak?
Etxean egiten zen gogoeta ez zitzaidan eraman erraza. «Hire bi anaia zaharrenak eta osaba, han, lau pareta artean, eta hi horrela!». Oso ume goiztiarra nintzen, nonbait. Adibidez, hamar bat urte nituela-edo, ordurako bandan nengoela, txistua ikastera joaten nintzen egunero, eguerdian, eskolatik irtendakoan. Bestalde, bandakoa nintzen eta bertako lagunekin joaten nintzen batzuetan. Bandako zaharrenekin —han ere baziren hamazazpi eta hemezortzi urtekoak eta—, Munoa azpira joaten nintzen. Izan ere, hara joaten ziren bikote gazteak. Nire eginkizuna izaten zen linterna batekin joan eta besteak idiarena jotzen ari ziren bitartean nik linternarekin
53
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
enfokatzea. Horrelakoak egiten ibiltzen ginen! Eta, gogoan daukat, behin, enfokatu dut bat eta, zein izango eta nire txistuko maisua! Ni korrika eta bera ere nire atzetik lasterka. Ni, zorionez, bera baino azkarrago ibili nintzen egun hartan. Hiru hilabete pasa nituen txistu-eskolara joan gabe. Halako batean aitak esan zidan arte: «Hi, Beteluk (txistu irakasten ziguna zen hura) esan zidak zer pasatzen den, zergatik ez haizen eskolara joaten!». Horrela. Txistu-maisua enfokatu nuen!
Bihurria ere bazinen.
Oso.
Tirtiria.
Bai.
Klarinetea, txistua eta pianoa jotzen zenituen, eskolara joaten zinen, pilotan...
... eta Centro de Obreros Católicos de San Pelayoko erreziboak kobratu, osaba Eusebioren burokrazia lanak egin, Juventudes Antonianas elkarteko idazkaria zen eta. Eta, gainera, Santa Klarako eliza-mutil!
Nahiko lan!
Gehiegizkoa. Eta txarrena zera zen, eskolatik hamabietan irten, lagunak jolasean eta nik, berriz, Betelurenera joan beharra, txistua ikastera. Horrela egin nuen, bolada jakin hartan izan ezik, maisua enfokatu eta eskolara joan ez nintzenean, bolatokian egoten bainintzen ordu erdi hori pasatu arte. Eginkizun handia zen, eta kristoren pisua. Ardura gehiegi niretzat. Halaxe sentitzen nuen nik, dena dela.
Arantzazu
Zuk zer dezu, Arantzazu!, ames-kabi, erti-leku?... Euskalerria oso-osorik kantari dijoakizu.
54
 
MIEL A. ELUSTONDO
Salbatore Mitxelenaren Arantzazu. Hamalau urte zituela joan zen Imanol Urbieta Arantzazura. Haur jolastiak arnasbiderik gutxi etxean, eta ordurako fraidegai ziren bi anaia zaharren eredua jarraitu beharra. Edo etxekoen gogoa konplitu beharra.
Arantzazura joatea, alde horretatik, bihotz altxagarri izan al zenuen?
Lau bat egunean bai. «Hau duk deskantsua, hemen inoren beldurrik ez!». Baina seigarren egunerako, «Adios! Manolo, ez duk asmatu, hemen ere beldurra hirekin zagok!». Arantzazura joan nintzen lehenengo aldian jai zen han. Ama Birjinaren eguna, irailaren bederatzian, txistularia behar zuten han ere, eta egun batzuk pasa nituen bertan dantzariekin, txistu jotzen. Ama Birjinaren eguna pasa eta etxera. Egun horietan hango giroa dastatu nuen, ordea, eta ez, konturatu nintzen ni ez nengoela diziplina hartako egina. Hurrena hara ikastera joateko garaia iritsi zenean, ez nuen balorerik eduki etxean esateko: «Ez dut Arantzazura joan nahi!».
55
Etxeko diziplina, eskolakoa, banda
koa... Estu-estu
eginda nengoen alde guztietatik. Eta Arantzazun are eta
okerrago
Joan egin zinen, hala ere.
Bai. Gauzak aldatu egingo zirela pentsatuz. Baina lau egun haiek horrelakoak izan ziren. Gizarajoa ni, etxera etorri eta balorerik ez esateko, hura ez zela nik espero nuena. Etxeko diziplina, eskolakoa, bandakoa... Estu-estu eginda nengoen alde guztietatik. Eta Arantzazun are eta okerrago, han diziplina handiagoa zegoen eta. Ez dut exageratzen, oso egoera berezia zen. Eta txarren-txarrena, argia nintzela.
Argia?
Eskolan eta oso ondo moldatzen nintzen.
Oso nota onak nituen beti. Erraz.
Asko maite duenak asko sufritzen du da esaera. Esango nuke asko dakienak ere ez duela gutxi sufritzen, min duela askotan.
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
Bai, min ere bai, eta besteen zeloak eraman beharra ere tokatzen da. Beste alde batetik, nik beti «jokaera, gutxiegi». Zoragarriak nituen beste notak, bikain batean eta bestean. Txaloa eta abarra jasotzen nituen. Musikan ere, bikain, denak baino gehiago nintzen, egia. Organista bat genuen musika irakasle, aita Zubieta, oso jatorra, eta organoan ere neu nintzen haren ordezko. Zer emango zidan, bada, nire maisuak? Hamarra! Baina, hasieratik, jokaera, kalabaza. Eta nik banekien jokaeran ez banuen nahikoa, ez neukala bisita bat etorri eta kolegiotik alde egiterik. Horrela pasatu nituen Arantzazun bi urte.
Zarauzko lagunik ez al zenuen Arantzazun?
Zarauztarrak? Bai, pilo bat, zortzi bat edo. Besteak beste, Josetxo Iturria, Roberto Linkel, Alberto Ugalde, Iñaki Bereziartua...
Dena dela, Forun ere izan zinen, Arantzazun baino lehen... Egonaldi labur bat ere egin zenuen han. Edo bisitaldia.
Hori beste historia bat da. Gabonak zirela eta egun batzuk pasatu nituen han. Bi anaia zaharrenak ere han neuzkan. Horrek esplikatzen du gerokoa, Arantzazukoa. Forun oso ondo pasatu nuen, txistua, pianoa eta beste jotzen. Han anaien babesean nintzen, osaba Joxe Mari ere han zen... Zoragarri pasa nuen! Hamabi urte nituen. Hango kuttuna nintzen, denak ni masailean ukitzen eta...
Handik urte eta erdira etorri zen Arantzazura joatea.
Nire problema kontzientzi arazoa zen. Berriz esango dizut. Santu izateko gogoa neukan. Beti bat entzuten nuen: «Hire anaiak, hau», «Hire anaiak, bestea»...
Hamahiru urte eta erdi zenituen. Arantzazura joan zinen, hura ez zenuela habia goxo izango jakinaren gainean.
Diziplina estu huraxe zen nire akatsa. Eta, gero ere, Arantzazutik irten nintzenean ez zen izan munduaren erakargarritasunagatik, nik beste zerbait nahi nuelako baizik. Ordu
56
 
MIEL A. ELUSTONDO
rako, Foucault aitaren jarraitzaileak ezagutu nituen Arantzazun. Iñaki Bastarrika eta besteak Yakin egosten ari ziren bitartean ni beste arazo batzuetan murgilduta nengoen. Arazo sakonak nituen, handik alde egin nahi nuen eta. Yakin egiten hasi zirenean ni ere han nengoen, bai. Bastarrika, Fernando Mendizabal, Iñaki Bereziartua... lagunak nituen eta haien ondoan egon nintzen, saiatzen, haien konfidente nintzen, baina nik neure bidea egin nahi nuen.
Zein urtetan utzi zenuen Arantzazu?
56an edo. Yakin irten zen urtean edo. Nik ez nuen aldizkariaren loratzea ikusi, hasiera besterik ez. Iñaki Bastarrikak esaten zuen Errezilgo fraide batengandik jaso zuela ideia. Aita Astigarraga. Fraide zorro-zorro bat, lagunarte eskasekoa, baina euskara dotorearen jabe. Hark ideia eman, eta Bastarrikari gustatu. Hala jakin nuen nik.
Zer diozu Yakin hari buruz? «Esan zure biotz orrek nola taupa egiten duen euskaraz, guk ere zure orrekin batera egin dezagun. Orduan beteko du gure aldizkari onek gure asmo-naia: gure euskal biotz-taupadaen erakustzaille izan dedilla». Aldizkariaren lehenengo alean ageri da.
Euskara zen helburua, dudarik gabe. Garai hartan... Hau esan beharra daukat... Urte hartan oso ezaguna egin zen nire kronika. Ni Teologia bigarren urtea ikasten ari nintzen. Teologoek eta direlakoek botazioak egin zituzten eta neu aukeratu ninduten kronikagile, bigarren urtean egonda! Eta, orduan, nire buruari esan nion: «Oraintxe aprobetxatuko diagu nire kronika hau!». Komentuan entzun eta ikusten nuena jasotzen nuen kronikan, horixe zen nire egitekoa, batean eta bestean pirateatu eta idatzi. Nik kritika zorrotza egiten nuen kronika haietan. Lagunak elkartzen ginen, igual, eta galdetzen zidaten, erdaraz: «Gaur zer idatzi duzu?». Nik kritikatu besterik ez nuen egiten kronika haietan, baina kritika ez zen besterik gabe nire barruan jaiotzen. Nire gainetik zeudenek kronikak irakurri eta kargu hartu zida
57
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
tenean, zera esan nien beti: «Mesedez, ni mikrofonoa besterik ez naiz. Jaso besterik ez dut egiten. Mikrofonoa naizen hau bakean utzi eta joan zaitezte nik bildu ditudan ahots horiek entzutera, zer ari diren eta zer nahi duten jakin dezazuen». Gure artean kritika ikaragarriak egiten ziren, eta nik haiek jaso besterik ez nuen egiten.
Imanol, zertzuk, adibidez?
Zer esango dizut, bada. Bazen fraide bat, jaunartzean, emakumeei jauna ahoan jarri baino lehenago, txora-txora eginda gelditzen zena, haiei begira. Eta egia zen, halaxe zen, emakumezalea! Gauza horiek guztiak jasotzen nituen nik kronikan, barruko kontraesan horiek. Eta gogarte-etxean... Neu nintzen hango organista, eta hara joan eta neska denak niri begira-begira. Nola ez nintzen, bada, gauza horietaz konturatuko? Konturatu eta idatzi. Barruko bizitzaren kritika eta. Gogoan dut aita Mendiak kronika haiek irakurri eta esan zidana. Aita Mendia zarauztarra zen, eta probintziala, aginpidea zeukan, beraz. «Hemen jartzen duena egia baldin bada, hau itxi eta uztea pentsatu beharra daukagu!». Hori, aita Mendiak. Gogoeta fuertea izan zen niretzat.
Kronika hori ez ote dago non edo non gordea Arantzazun?
Ez dut uste. Gorabehera handiak izan zituen nik idatzitakoak. Aita Zelaia genuen maisua eta hark oso eragin handia izan zuen nik Arantzazutik irteteko. Eragina, baita nire kontzientzian ere. Eskatu egin zidan idazten ari nintzena. Irakurri egin zuen. Eta nik alde egin nuenean berak zeukan kronika. Beste maisuek ere jakin zuten kronika hori bazela, baina aita Zelaiak ez zien eman nahi izan orduan. Gero bai, probintzialak eskatu zionean. Eta han hasi ziren fraideak, aurrera eta atzera, kronika hura zela eta ez zela. Bazekiten zer zen hura.
Besteak beste, zure azkena Arantzazun.
Aita Zelaia hura teologiako maisu izpirituala genuen. Santua zen. Nik idatzitako kronikak irakurri eta ikaratuta gera
58
 
Yakin-ek problema
handiak izan zituen hasiera hartan: «Hau ilegala da, politikoa da...»
Bastarrika, dudarik gabe. Bereziartua gutxiago, eta Fernando, berriz, filosofoa!... Ni Arantzazutik irten eta behin edo behin Zarautzen egin genuen topo Bastarrikak eta biok. Ni kalekoz jantzita ordurako, eta bera artean fraide zela. Haren bokazioa, Teologia ikasi, destinua hartu eta... emakumeak konfesatzera! Japonera joateko gogoa zuela, Ameriketarakoa... Jendeari agur esaten ere ibili zen bai Zarautzen eta bai beste leku askotan ere, bidaia egiteko dirua ateratzen. Azkenean, ez Japon eta ez ezer, ezta fraide ere! Dena utzi zuen. Nik Teologiako bigarren urtean utzi nuen eta hark, berriz, bukatu eta gero.
1958an edo, hortaz.
Ahotsa zuen ona, tiple ahots zoragarria.
Yakin atera zenean han zinen, beraz...
Bai. Ale bat, lehenengoa, ezagutu nuen nik. Ez dakit zertan hartu nuen parte ere. Baina oso ondo ezagutu nuen haren giroa. Badakit zein gelatan biltzen ginen...
Eta zeinek asmatu zituen diseinua, azala, letra horiek eta...
Han baziren marrazkilari onak.
59
MIEL A. ELUSTONDO
tu zen. Hura oso gauza larria zela esan zidan. Gauza on bat ere izan zuen hark: handik irteten lagundu zidan, Arantzazutik alde egiteko erabakia hartzen lagundu zidan.
Yakin sortuta zegoen ordurako.
Aita Mendia aipatu dizut lehen. Oso euskaltzalea zen, eta Yakin sortzen lagundu zuen. Izan ere, Yakin-ek problema handiak izan zituen hasiera hartan: «Hau ilegala da, politikoa da...». Bastarrika eta besteak Yakin-ekin, eta gu geure musikarekin, Arantzazuko giro normaletik kanpo geunden.
Kanpo?
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
Zu ere ez makala, jakin dudanez. Ona zinen karikaturak egiten, oso ona. Irakasle guztienak egiten omen zenituen, harrapatu zintuzten arte. Marraztea galarazi zizutela jakin dut.
...
Sarri izenpean datoz marrazkiak.
Sarrionandia zen hura. Gu baino zaharragoa. (Lehenengo alearen azala erakutsi diot). Jose Luis Iriondoren marrazkia dira letra hauek: YAKIN. Goikoak, berriz, nik egindako letrak: «Teologilarien Yardunak». Oso lardatsa nintzen.
Letra molde horrek ez du lardaskeriatik batere.
Hil zen Jose Luis Iriondo. Donostiarra zen. Okendo tabernako semea zen, Victoria Eugenia hotelaren atzeko kalean. Jaialdiren bat izan eta Donostiara joaten ginenean taberna huraxe zen gure zentroa. Jose Luis Iriondo. Oso marrazkilari ona. Asko ikasi zuen. Oteizak Arantzazun egin zuen lehenengo egonaldian ere ondoan izan zuen Jose Luis Iriondo.
Han zinen, beraz, Oteiza Arantzazu zaharrean zela.
Memoria txarra daukat. Oteiza Zarautzen bizi izan zen eta elkar ezagutu genuen. Ikusi egiten zuen zertan ari ginen umeekin, eta estimatzen zuen gure lana. Bai, Arantzazun ezagutu nuen Oteiza, baina adiskidantzarik ez genuen izan. Gero etorri zen adiskidetasuna, gure lana eta nire lan egiteko... mistika ikusi zuenean. Eta zera, «Apasionado constructor de niños» (Haur egile apasionatua) jarri zidan Quousque Tandem liburuaren eskaintzan.
Eta zer dugu Yakin haren lehenengo alearen aurkibidean irakurri duguna: Urbieta’tar Imanol. Artikuluaren izenburua: «Zaitegi jaunarekin jardunean».
Gure kuttunak ziren Zaitegi eta. Iñaki Bastarrikak idatzi zuen artikulu hori, nahiz eta nire izenarekin sinatu. Irakurri
60
Arantzazun ezagu
tu nuen Oteiza. Gero etorri zen adiskidetasuna, nire lan egiteko...
mistika ikusi
zuenean
 
MIEL A. ELUSTONDO
egin beharko dut artikuluaren hasiera, ea zer moduz imitatzen duen nire lana.
Iñaki Bereziartuaren poema eta...
Oso urruti geratzen zaizkit horiek denak. Nik errezeloa
daukat ez ote zuen Bastarrikak berak idatzi, dena.
Izenpeak asko dira: Iru Garate’k, Berasaluze’tar Xabin, Mendizabal’dar Pernando’k, Balerdi’tar Yon...
Bai, agertzen dira, noski, baina berari entzunda nago kon
tu hori, berak idatzi zuela dena.
Bolintxu, Osa’tar Joxe Mari...
Bai, hori ere han zen, baina ez zen idazlea.
... Urbieta’tar Imanol.
Ez dut ezagutzen.
Eta... Bigarrenean, izen gehiago, eta diferenteak: Muxika, beneditarra; Mujika B., beneditarra; Gaztañaga, apaiza; Dorronsoro, sakramentinoa; Atxaga, apaizgaia; Ayestaran...
Lehenengoa egitearekin batera hasi zen jendea hurbiltzen.
Iñaki Bastarrikaren hamaika artikulu, ez hamar eta ez hamabi, ageri dira Yakin-en hasierako bi urteetan. Gero, kitto. Edo Txillardegirekin izan zuen polemikak zapuztu zuen betiko, beharbada. Fraidetza ere utzi zuen... Iñaki Bastarrika eta Txillardegi...
Arantzazuko koadrilan asko aipatzen zen Txillardegi. Esan dizut, gauez biltzen ginen, hango areto batean, isil-isilik. Eta gau batean... Txillardegi etorri zen, klandestinitatean. Horrela izan zen gure adoktrinamendua.
Hala ere, Txillardegi ez da Yakin zaleen kuttun izango hirugarren edo laugarren urte arte. Bigarren alean Orixeren goresmen egiten du aldizkariak. Iñaki Bastarrikak berak, seguruenera...
Nik, dakidana esan dizut. Ez dakit besterik. Gainera, oso
memoria txarrekoa naiz.
61
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
Mundura
Eta Jakin sortu zen urte berean, menditik mundura egin zuen Imanol Urbietak. Arantzazu utzi eta atzera Zarautza, etxera. Bizimodu berria egin behar izan zuen. Gaitz erdi, bazuen horretarako sasoia, bai eta kemena ere.
Nola izan zen Arantzazutik mundurako pausoa?
Etxean disgustu handia izan zuten. Nik, orduan, ikusi, entzun eta isilik egon, horixe egin behar izan nuen. Txikitako lagunak, berriz, derrepentean etorri zitzaizkidan etxera. Zarautza ailegatu trenean, geltokitik etxera joan, eta ordubete baino lehen txikitako lagunak neuzkan ondoan, Joxe Antonio Azpeitia, Joseba Gereka... Bastarrikak fraidetza utzi zuenean, berriz, aholku horixe eman nion: «Irten hadi etxetik, ez hadi han sartuta egon!». Horixe egin nuelako nik, kalera irten, kantu munduan sartu, antzerkian, gabonetan... Herrian berriz integratu eta bertan parte inportantea hartu nuen nik, musikaren bidez.
Eta ogibidea?
Lehenengo, soldadutzara joan behar izan nuen. Urte eta erdi egin nuen han. Baina egonaldi berezi xamarra izan zen. Etxean ere saiatu ziren soldadutza erraza izan nezan. Bazituzten beren kontaktuak, nonbait. Bandera zina egin arte denek bezala egin nuen, tokatzen zen lekuan. Niri, zorionez, Donostian tokatu zitzaidan, eta han eta Carrascalen, Iruñetik Tafallara bitartean dagoen parajean egon nintzen, infanterian. Zina egin ondoren, komandantziako entxufatuetako bat izan nintzen. Donostian egin nuen soldadutza eta egunero etortzen nintzen etxera. Trenean, jakina. Eta hor ere baziren kontuak. Imanol bat eta! Faltsifikatzaileak ziren, tren-txartelak faltsutzen zituzten. Txartelak jaso, pasta bat egin eta txartela egiten zuten. Hori aurreratu genuen. Ez dakit zenbat balio zuen bidaiak, duro bat edo. Urte osoa egin genuen horrela, txartel faltsuekin. Amonak duro bat
62
 
MIEL A. ELUSTONDO
ematen zidan txartela erosteko eta han gastatu beharrean beste non edo non gastatzen genuen.
Zertan izan ziren soldadutzaz geroko kontuak, egun osoa herrian eta.
Banituen Arantzazun egindako lagunak. Eta ezagunak. Oso giro berezia zen, musika zela eta ez zela. Han ezagututakoen artean, zarauztar bat, Faustino Orbegozo, Zumarragako Orbegozotarra, galdategikoak. Hango anaia zaharrena. Musika zalea zen... Ilusio handiak eginda zeuzkak hark. Ongile zen Arantzazun. Fraide izana garai batean eta fraide bizitza gustatzen zitzaion. Arantzazun, Erriberrin eta bestean ibiltzen zen... Gogoan dut jangelan ere gurekin batera egoten zela hura. Bada, ni Arantzazutik irten nintzela jakin zuenean bila etorri zitzaidan, ikasketak ordaindu eta haren idazkari partikularra izan nendin. Arantzazun, izan ere, haren gustuko musika jotzen zuena nintzen. Ni organoa jotzen, igual, eta ondora etortzen zitzaidan. Haren kuttuna izan ni!
Arantzazun organista zinelako.
Bai. Gogarte-etxean ere neu nintzen tantum ergoak-eta jotzen zituena. Gogo-jardunak egitera etortzen zen jendea eta arratsaldean, ilunabar aldera, elizkizunak izaten zituzten. Ni, siestatik jaiki eta gogarte-etxera joaten nintzen. Nire inpresioa izaten zen, ni, han, santu aurpegia jarrita egoten nintzela, eta neska guztiak, berriz, burua jira eta niri begira. Gogo-jardunak bukatzen zirenean, larunbat arratsaldean edo, elizkizun berezia izaten zen, eta ni, santu aurpegia jarri berriz, eta gogo-jardunak egindakoei eliza erakutsi, Arantzazuko miraria kontatu, Ama Birjina erakutsi, sakristiako kapak... Eta, beti, neska gazteak nituen inguruan.
Horrela ezagutu zintuen Faustino Orbegozok.
Bai. Eta gero, baita haren lagunak ere, Patrizio Etxeberriak. Arantzazuko ongile ziren, beren limosna eta guzti, baina kapitalista bihurtu ziren, bata Legazpin eta bestea Zumarragan. Orbegozoren etxean izan nintzen, neure egoera konpontze
63
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
ra joanda, eta oraindik ere asmatuko nuke non zen haren etxea. Ez zen jauregian bizi, hantxe herri barruan baizik.
1960an Erroman izan zinen.
Ikastera joan nintzen, baina han erakutsi zigutena banekiela gertatu zen. Filosofia eta Letrak titulua atera nuen Erroman ikasita. Huraxe izan zen nire urte sabatikoa. Hura urtea pasa nuena. Gero larritu egin nintzen. «Italiara etorri nauk eta titulua ematen ez badidate!», baina eman zidaten. Oroitzapen zoragarria daukat. Hori beste kapitulu bat da.
Zer izan zen, bada, urte hura?
Hantxe ezkondu nintzen ni, 1960an. Italian dibortzioa indarrean zegoen ordurako. Anaia nuen han, teologia ikasten. Karlos. Arantzazun da orain. Bera ere musikaria, koadrila batekoak ginen Arantzazun kantuan ibiltzen ginenean.
Berriz ere joan zinen Erromara, 1970ean, ikasketak egitera. Anjel Lertxundirekin batera bizi zinen han, urte hartan...
Italiarekin maiteminduta etorri nintzen. Eskolara askorik ez nintzen joan, nahiz eta batzuetan azaldu; baina horixe, azaldu besterik ez. Oso urruti dauzkat gauza horiek. Eta Napolira, eta Vesubiora, eta denetara joaten ginen, orduan autoa neukan eta.
Zarautza itzuli eta lana inguratu behar izan zenuen...
Notarioaren laguntzaile hasi nintzen, herrian. Egia esan, neu izan nintzen haren lehenengo laguntzailea. Eta, horrela, bi gauza lortu nituen, langilea ere banintzela justifikatu ahal izan nuen herriaren aurrean, baina, batez ere, etxekoen aurrean. Bestetik, etxea ere jendez betetzen zitzaidan. Denek ikasi nahi! Batak latina, besteak musika, hurrenak ez dakit zer. Errusiar bat ere izan nuen euskara ikasi nahi zuena...
Eta notaritzan, laguntzaile.
Aitona hil zenean han izan genuen notarioa eta atentzioa eman nion, nonbait. Hura etorri berria zen Zarautza. Ea be
64
 
MIEL A. ELUSTONDO
re laguntzailea izan nahi nuen galdetu zidan. Nik, ez nengoela prestatuta. Berak, bera izango zela notarioa, nik hark agindutako lanak bete besterik ez nuela egin behar. Bederatzi hilabete egin nituen harekin. Ondo garai tristea zen, industria krisiak jota zegoen eta. Niri pena ematen zidan. Jendea gaizki, eta ni, gainera, notarioaren izenean, kreditatzera, ez zutela bankuaren letra bat pagatu edo dena delakoa. Horixe zen notarioaren izatearen arrazoia: «Doy fe de que este señor no ha pagado» (Fede ematen dut jaun honek ez duela ordaindu). Ez al da lan tristea? Niri, behinik behin, oso itsusia egin zitzaidan lan hura. Nirea, ez notarioarena. Baina bederatzi hilabete besterik ez zen izan eta gustura utzi nuen. Utzi, Andu Lertxundiren aitak deitu zidalako. Kontratista zen, eta haien etxeko kontabilitatea eraman nuen zortzi bat urtean. Lan erraza zen. Gainera, han lana eginez, soldatatxoa atera eta denbora edukitzen nuen herriko lanetan parte hartzeko, bateko Irrintzi taldean lehenengo, edo Oleskariakekin gero. Irrintzik, esaterako, antzerki munduarekin zeuzkan konpromisoak, nahiz eta txistulari taldea eta dantza taldea ere osatu genuen.
Txistulari taldea aipatu duzunez, presentzia handia al zuen orduan txistuak?
Hain zabalduta ere ez zegoen. Gerra giroak dena suntsitu zuela iruditzen zait. Niri dagokidanez, plazan jotzen nuen txistua, artean mutikotan, buruhandiekin batera eta horrelakoetan.
Esan nahi dut, txistuaren doinuan hazi nintzela neu ere. Igande goizetan txistulariek esnatzen gintuzten gu. Txistua zen orduan, txalaparta da orain.
Nire koadrilak hor segitzen du, txistuarekin. Ni baino gazteago diren arren, haiekin ibili nintzen ni. Esango nuke txistua inportantzia handiko musika tresna izan dela gure garaian.
Eta zer diozu oraingo zaletasunari buruz? Gazteak txalapartari begira daude.
65
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
Moda jarri da. Gure garaian, Zuaznabar anaiek jotzen zuten, Artzetarrek baino lehenago. Guk ere ahaleginak egin genituen Zuaznabar anaiak Zarautza ekartzeko... Baina, gure artean... Zer esango dizut, bada? Nik ez nuen ikasi, eta nik ez baldin banekien, ezin besteri erakutsi. Gure musika-eskolan bai, hasi ginen erakusten. Ni zahartzen ari nintzen ordurako, ordea.
Garai joan haietara itzuliz, Anjel Lertxundiren aitarenean hasi zinela lanean esan duzu. Idazleak berak idatzia aldatu nahiko nizuke hona.
Ea, bada.
«Behin, Saturrarango apaiztegian nengoela, gutun bat jaso nuen. Bi folio luze, makinaz idatzitakoak. Oso ondo zegoela niri antzerkia gustatzea, primeran zegoela ni aktore lanetan ibiltzea, baina matematikan edo latinean suspentsoak ateratzen segitzen banuen, ikasketak utzi eta etxera itzuli beharko nuela, aitari adreiluak garraiatzen, edo masa egiten, edo karretilla betetzen, edo puntapaxak zuzentzen laguntzera. Nik hamabi urte nituen orduan, eta gutunak sekulako ironia baldin bazuen ere, nik hitzez hitz hartu nuen, benetako mehatxu bat balitz bezala, mezu hura. Edozein gauza nahiago —baita ikastea bera ere— aitarekin obretan lan egitea baino.
Gutun hura Manolo Urbietak idatzia zen, eta ironia ere, gero ikasleekin hain modu zorrotz bezain humanoan erabiltzen zuena, oso berea zen.
Urte haietan (1960-1968, gutxi gorabehera) gure etxean egiten zuen lan, kontabilitatea eramaten. Oso etxekoa genuen eta, amak hala eskatuta, sarri hartzen zuen parte gure kontu domestikoetan. Horregatik idatzi zidan gutun hura. Imajinatzen ari naiz zer nolako barre txikiak egingo zituen gutun hura idazterakoan!
Ni ume bat nintzen artean: asko irakurtzen zuen eta, ororen gainetik, idatzi egin nahi zuen mutiko bat. Manolok, berriz, hogeita bat urte inguru izango zituen eta, ororen gainetik, musikaria zen: nik ezagutu nuen lehendabiziko artista».
66
 
MIEL A. ELUSTONDO
Nondik atera duzu hori?
Imanol Urbieta, luzea da bidea liburutik. Andoni Egañarena. Anjel Lertxundirena du sarrera. Ezagutu zuen lehendabiziko artista, zu. Testu ederra, gero!
Bai, baliteke. Haien aitarena ere egia zen. Penagarria zen
alde horretatik, lana eta lana besterik ez.
Gurean oso sarturik dago lan kontu hori. Agintariak ere noiznahi oroitarazten saiatzen zaizkigu, zein langile zintzoak garen!
Bai, lana eta lana. Garai hartan ezagutu nuen Andu. Irrintzi taldearen garaian. Antzerkia, dantza, musika eta beste egiten genituen... Neu ere aktore ibili nintzen. Txistulariak, berriz, mordoxka bat ginen. Gero, Irrintzi umeen munduan sartzen hasi zen. Esate baterako, Anjelito Illarramendi ere han ibili zen. Nik esan beharko banu, oso lan inportantea egin zuen Irrintzi taldeak, eta han jardun zuen Anduk ere, euskara herrikoa egin nahian. Zenbait urtetan umeentzako jaialdiak prestatzen egin genuen lan: bertso zaharrak kantatzen genituen, ipuinak kontatzen, kantuak asmatzen... Umeekin egiten genuen lan hori Irrintziko adar bezala hasi zen. Irrintzikoak zirenak eta ez zirenak ibili ziren lan horretan. Joxe Antonio Azpeitia, Anjel Lertxundi, Baxilio Bergara... Lehenengoa, adibidez, Irrintzikoa zen, beste biak ez, baina denek ere umeen artean euskara giroa bultzatzeko ekintzak sortzen parte hartu zuten.
Hortaz, Irrintzik euskal giroa sortzen lan egiten zuen Zarautzen.
Guk gure lana egiten genuen. Ordurako, Txillardegi eta gainerakoak hasita zeuden ETArekin... Jose Antonio Agirre ere bizi zen, PNV ere bazen, baina guk gure lana egiten genuen, ez besterik. Antzerkia egin behar zela? Jendea biltzen genuen. Hainbat jende agertzen zen, atsegina zitzaiolako. Jende hark behin ere ez zuen bere burua abertzale edo dena delakotzat agertzen. Euskaltzale, bai, euskara maitaleak ginen. Euskaltzale hitza erabiltzen genuen.
67
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
Eta, hain zuzen, izen horixe zuen talde bat sortu zen herrian: Euskaltzaleak.
Irrintzi lasaitzen hasi zen, indarra galtzen. Jendea ezkontzen, beste konpromiso batzuk hartzen. Irrintzi barrutik irten zen Zarauzko Euskaltzaleak. Nire ekintzak handik sortu ziren.
Lan asko egin zenuten umeekin...
Umeak... Dohain espezial bat izan dut haiekin jarduteko. Txikitan ere, nire lagunen laguna nintzen, oso laguna. Batetik, plazako mutila nintzen, han jaiotakoa, eta plaza herriko bihotza zen orduan. Hantxe biltzen ziren mutiko guztiak jolasean. Baina ez zegoen plazako mutil koadrilarik, neskak besterik ez. Eta haien oso lagun ere banintzen. Bestetik, koadrila bat nuen Santa Klara inguruan, hango meza-mutila nintzen eta. Lagun asko, alde guztietan. Eta, eskolan hasi nintzenean, denak konturatu ziren maisua nire ondoan ez zela ezer, musikan behintzat. Barre egiten genuen, nik bederatzi urte eta maisuak baino gehiago nekielako. Txorakeria izango da, baina musikarako gogo horixe neukan, eta alferrik zen. Nire lagun batek gogoan du oraindik. Nire adinekoa da, Felipe Zubiarre. Umetan, gaizki ibiltzen zen musikan, eta ni bizikletaren tinbrearekin saiatu nintzen hari erakusten. Bizikletaren tinbrea hartu eta riiin, riiin!, riiin, riiin! jotzen nion, esanez: «Hik hau ikasi. Musika guztiek erritmo bat izaten ditek!». Nik baino hobeto kontatzen du oraindik, nire lagun Felipek, Filipinek. Ezaguna nintzen eskolan, bandan jotzen nuen eta. Eta bandakoa, beste giro bat zen. Parrokia ere bertan genuen, eta parrokiako misterio guztiak ezagutu nituen, bai sakristiakoak, bai kanpandorrekoak eta denetakoak. Bide berriak ere ikasi nituen: estolderia edo kañozuloak, orduan esaten genuenez. Miserikordiatik hasi, parrokiako ur zikinak hartu eta itsasora botatzen zituen. Eta, gu, itsaso aldetik, hondartzatik kañozulo haietatik barrena sartu, eta hezur tartean ibili nintzen behin! Susto galanta hartu nuen!
68
 
“ ”
jarri
69
«Utzi haurrei nire
gana etortzen».
Bai, hala da.
Nik ez nuen behin ere etxean kartelik
MIEL A. ELUSTONDO
Ez zineten geldirik egotekoak.
Ez berehala! Kanpandorreko saguzarrak eta!
«Lagunarte handikoa», «lagunen oso laguna» esan duzu. Umeen artean jarduteko dohainak.
Behar nuen zer edo zer. Jolasa. Entseguak, berriz, alondegian egiten genituen. Gure aitak alondegia zaintzen zuen eta. Goian entsegu lekua genuen. Behean, alondegia. Ni, patataren errege nintzen.
Patataren erregea?
Gerra egiten genuen, aitari patatak lapurtuta. Gero jakin nuen gauetan jende behartsua patatak biltzera joaten zela. Tartean, guk alferrik botatakoak. Dena dela, urteen poderioz konturatu naiz ez dudala umeengana joan beharrik izan, inoiz ere ez. Umeak berak etorri direla niregana.
Ebanjelio kutsua du horrek, Mateoren liburukoa. «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege. Benetan diotsuet: Jainkoaren erreinua haur batek bezala onartzen ez duena ez da inola ere bertan sartuko».
«Utzi haurrei niregana etortzen». Bai. Ez nintzen konturatu, baina hala da. Nik ez nuen behin ere etxean kartelik jarri, baina etxean beti pianoa eta zenbat jende!, zenbat andrazko!, pianoa ikastera etortzen zirenak. Batzuk, amondu ere egin dira harrezkero. Etxean nik bost arreba neuzkan eta haien lagunak ziren asko eta asko. Aitona ere zentro katoliko hartako atezain izana eta etxean ere ohituta zeuden jende mugimendu hartara. Eta, are gehiago, Arantzazutik etorri nintzenean, lehenengo gauza, hantxe neuzkan umeak, nirekin ikasten hasi zirenak. «Ume hauekin zer egin behar dugu?». Gabonak ere bazetozen eta zerbait egin beharra zegoen. Eta egin genuen, jaki
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
na. Beti ibili naiz umeak gabon inguruan prestatzen. Gabonetako korua, batez ere.
Arantzazutik zenekarren ume joera hori.
Bai, nonbait. Gure etxera etortzen ziren, eta haientzako lanean jardun nuen nik. Eta, beste kontu bat, Zarautzen bazen Maria Barbara, baina norbera bezalako pertsona bat, gaztea, atsegina, galtzaduna... Nirekin musika ikastea, ez solfeoa bakarrik, baizik eta musika, pianoa... ezberdina zen. Musikari profesional batzuk ere hartu nituen, pianoa ikastera etorri zitzaizkidanak. Beste batzuk, berriz, jende heldua, gitarra ikastera etorri zitzaizkidan. Eta pixka bat ikasi eta lanean jartzen nituen segituan. Adibidez, Alfarora joan ziren behin gitarra ikasle haiek, kontzertua ematera, koruari laguntzera. Harrigarria zen, baina primeran! Gaztea izanik, gaurko rockeroak ginen gu orduan. Eta Irrintzi taldearekin ere, horixe bera. Arantzazutik ailegatu orduko, hantxe Joxe Antonio Azpeitia. Hark oso ondo pasatzen zuen nire munduan. Nirea Irrintzikoa baino askoz zabalagoa zen. Irrintzik, antzerkia prestatu eta hau eta hura, baina nirea eguneroko bizimodua zen. Ume giroa, gazte giroa... eta handik zer etorriko eta Naya dantzalekua.
Beste arlo bat.
Bai. Hasieran benetako eskandalua izan zena baina gero erabateko arrakasta. Naya dantzalekua. Hori ere nire bizitza da.
Dantzalekua baino lehen, izen bereko orkestra sortu zenuten.
Bai, Naya taldea. Musika zaletasun handiko jendea ginen. Inork ez zekien musika, neuk izan ezik. Baina taldea osatu genuen. Eta batean eta bestean jo genuen, harik eta zera asmatu genuen arte: «Gu ibili beharrean, etor dadila jendea gu gauden lekura». Diskoteka sortu genuen; berez, dantzalekua, zuzenean jotzen zuen eta orkestrak. Lehenengo entseguak gure etxean egin genituen. Otxotea ginen, zortzi lagun. Gogoratzen naiz otxote sariketa bat izan zela eta Zarauzko korua joan zela kantatzera. Nahiko atzean geratu zen. Hurren
70
 
MIEL A. ELUSTONDO
go urtean, niri kasu egin zidaten Zarautzen kontu haren ardura zutenek: «Hi, Manolo, otxote bat egitera goazak!». Eta egin genuen, eta neuk zuzendu nuen haien lana. Lotsa ematen dit esateak, baina oso ondo jardun genuen, denen aurretik irten ginen. Epaimahaiarentzat onenak izan ez baginen ere, diskoetxearentzat bai. Single batzuk grabatu genituen Columbia etxearentzat, nire lehenengo singleak! Ni, artean, Irrintzi taldekoa nintzen, bazkide, bertako koru arduraduna. Antzerki-lanen bat egin behar zutela? Beti lortzen nuen nik haien neurriko musika asmatzea. Lan erraza zen niretzat, obra guztietan zerbait kanta zezaten.
Zer da orduan zure musika kontu hori? Da dohaina, da gogoa, da berezkotasuna... zer da?
Nik al dakit, bada! Eta musika oraindik behar bezala ikasi gabea nintzen! Behin ere ez da behar bezala ikasten baina... Beste osaba bat, lehen esan dudan Joxe Mari Beristain, Zaragozan zegoen eta gauza asko berak kopiatutakoak ziren, gerra ondorengo pasodobleak eta. Zerekin jolastu baneukan etxean.
Jolas ez ezik egiten zenuten. Konpromiso politikoa ere bazenuen.
ETA hura... egiten ari zen oraindik, egosten. Jende asko ikusi dugu ETA haren inguruan Zarautzen. Eta ni ere haien inguruan ibili nintzen. Haien mandataria izan nintzen. «Hau egin ezak eta beste hau egin ezak», eta horrela.
«Mandatari».
Noiznahi joaten nintzen bestaldera, beraiek deituta. Semeak anparoan hartu eta Iparraldera. Makina bat buelta egin dituzte gure semeek! Izan ere, koartada horixe nuela joaten nintzen, nire bi seme, zortzi-bederatzi urtekoak orduan. Haiek lagun hartu eta bestaldera. Hamaika matraka agoantatu dituzte!
Ze mandatu klase bete izan zenuen?
Nik al dakit, bada! Ez dakit! Zarauzko Euskaltzaleak hor ibiltzen ginen, mendian eta... Zer esango dizut, bada, orain?
71
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
Esate baterako, bidaia bat prestatu genuen Larrunera, mendira. Nire konpromisoa, mandatua, ihesi zihoan lagun bat bestaldera pasatzea. Han goaz, alde batean iheslaria, bestean ni, erdian semea. Autobusa bete eta mendi ibilaldia Larrunera. Jendeak jakin egiten ditu gauza horiek, ordea, eta batez ere gure koadrilan: «Manolo, zer konpromisotan jarri gaituk, ordea!». Han pasatu genuen iheslaria.
Eta...
Problema latzak jartzen dizkidazu. Ba al dakizu zenbat gauza doazen! Garai bateko zenbat kontu esaten ari garen?
Itzul gaitezen musikara. Zarautz, 60ko hamarkada.
Nik ez nuen ezer egiten. Konplitu besterik ez. Oleskariak otxotea sortu genuen. Zortzi lagun gutxi zirela? Bada, gehiago. Hogeita lau ere izan ginen. Eta bi LP grabatu genituen Hispavox etxearekin.
Zer kantatzen zenuten?
Euskaraz.
Beti kantu tradizionala?
Neuk sortutakoak ere bai.
Noizkoa da Alaken!?
Arantzazutik etorriz gerokoa.
Irrintzi garaikoa?
Ez.
Lehenagokoa?
Ezta. Manoloren garaikoa da Alaken!. Manoloren etxea akademia bat zen. Hantxe biltzen ziren bataren eta bestearen umeak. Betelurenak eta. Donato Larrañaga eta. Donato ibiltzen zen nirekin kalean, kantatzen, ahots ona zuen eta.
Mugimendu handia zegoen garai hartan Zarautzen.
Horretan nago ni. Nik baietz uste dut.
72
Manoloren garaikoa da Alaken!. Manoloren etxea akademia bat zen.
Hantxe biltzen ziren bataren eta bestearen umeak
 
MIEL A. ELUSTONDO
Ez Dok Amairu garaitsu horretakoa dugu.
Bai. Garai horretakoa. Julen Lekuonarekin izan nituen nik harremanak, Aizpurutxon egon zen garaian. Baita Mikel Laboarekin ere. Oleskariakekin-edo jaialdiren bat eman genuen eta orduantxe ezagutu nuen Oskarbi taldea. Eta haientzako lanen bat ere egin nuen. Benito Lertxundiren lehenengo diskoan ere parte hartu nuen. Musikarekin laguntzeko eskatu zidan eta egin nion. Baina abisua ere eman nion: «Hau benetako musikariek grabatuko dutenez, nik haiei pista batzuk eman besterik ez diat egingo, beraiek orkestratu behar ditek nik egindako oinarri hau». Eta zer egin zuten? Nik emandako abiapuntu hura bere horretan grabatu, besterik ez. Nik uste nuen musikagile profesional batzuek nire lan hura hartu eta landu, moldatu eta aberastuko zutela. Eta zer egingo eta ezer ez! Bere horretan grabatu! Badakit Benito ez zela gustura gelditu, eta ni ere ez. Ez zuen, behintzat, nirekin gehiago kontatu eta!
Pena.
Horrela egin zuen diskoa. Baina ez zen gustura geratu! Adiskidetasunak jarraitu du baina... ni lardats bat naizela esango du. Eta arrazoi osoa du, ezta?
Hori esan al zizun, lardatsa zarela?
Ez, ez. Neuk hartu nuen horrela. Apunte batzuk eman besterik ez nuen egin. Nik inprobisatu egiten dut guztia. «Gitarra baxuari honela egiteko esango zioat, besteari hala...». Lertxundiren diskoa Bartzelonan egin zen, nik kantuen melodia jarri nion, besterik ez, eta hango musikariek, nire apuntetxoak hartu, oso pobreak, eta grabatu. Alde ederreko diskoak grabatu ditu Benitok harrezkero!
Joxe Mari Arrizabalagaren berririk izan al zenuen?
Ez. Zein da? Ea.
Egun da Santi Mamiña Mikel Laboari, edo Aitaren etxea Maite Idirini musikatu zizkien musikagilea...
73
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
Ez dut haren berririk. Garai hartan, Oleskariak zen nire konpromisoa. Polifonia... Oleskariak. Zortzi lagun ginen. Kanpora irten beharrik ez genuen. Eskuetan geneukana jotzen genuen... Ba al dakizu zenbat jende etorri den niregana? Behin ere ez dut propagandarik egin, egin beharrik ere ez dut izan.
Ikastola
Haurrekin egiten zuen lanak ikastolara bideratu zuen Imanol poliki-poliki. Irakasle izan zen bertako ikastolan, 1970etik 74ra.
Urtean-urtean haur jaialdia egiten zenuten Zarautzen gabon inguruan. Lehenengo diskoak bide horretatik heldu ziren.
Aur kantariak izeneko lana eta. Batzuk interesatu egin ziren, arretaz hartu zuten gure lana. Bai, jaialdia egiten genuen urtero frontoian. Hantxe biltzen genituen sei urtetik hasi eta hamar urte bitarteko ume denak. Anjelito Illarramendi aipatu dut lehen eta hura frontoitik pasatutakoa da, adibidez. Jaialdian zehar umeek bertsoak kantatu, ipuinak kontatu eta kantuak kantatzen zituzten. Urteroko jaialdia zen, San Frantzisko Xabier egunarekin batera egiten genuena.
Abenduak 3. Ikastolen eguna zen garai batean.
Garai hartan bazen talde bat, Los Contrapuntos, diskoak eta kaleratu zituena. Han kantatzen zuen Luis Iriondo azkoitiarrak. Oso laguna genuen. Txoratuta zegoen gure lanarekin. Eta beste bat nirekin txoratuta zegoena, Nemesio Etxaniz. Bi horiek aipatuko nituzke. Nemesioren Errekatxo kantari eta!
Ez alferrik! Nemesio Etxanizen Errekatxo kantari, alajainetan!
Errekatxo kantari, gulu gulu gulu; aurtxoak inguruan jostatu oi-degu.
74
 
MIEL A. ELUSTONDO
Gulu gulu gulu gu, gulu gulu gulu; errekatxoak an du bere zurru-murru.
Izan ere, garai hartan balorea behar zen letrak asmatzeko, nik ez nuena. Gero bai, egunean berrogei egin behar izan nituenean, beharko izan balorea! Ea zein hasten zen nirekin batera letrak asmatzen! Baina lehenengo diskoa horrela izan zen, Luis Iriondoren bitartez egin genuen. Bartzelonara joan ginen emaztea eta biok, lau ume hartuta: gure bi seme eta Izaskun Etxabe eta Margarita Aizpitarte. Eta, hantxe, hegazkinez, miresgarria izan zen nola portatu ziren gurekin Belter etxekoak. Xentimorik ikusi ez, xentimorik inork eskatu ez, baina hotelak kategorikoak. Han izan ginen kantari, Errekatxo kantari, gulu gulu gulu...
Anjel Lertxundik esana: zu, artista.
Debozio berezia diot Anduri, Xabier Leteri eta besteri, nahiz eta beraiek egin ni ikastolatik kanporatzeko ahaleginik handienak.
Ikastolatik kanporatu zintuzten? Hori ez da kontu zabaldua.
Nik izan nahi ez nuelako. Garbi ikusten nuen: «Hemen, saltsan hasten bahaiz, ez duk ezer konponduko, nahi dutena lortuko ditek eta, gainera, dena hire kalterako!».
1970ean sartu zinen ikastolan, irakasle, tituluaren jabe. Ikastola mugimendua Zarautzen, berriz, 1960 ingurukoa da...
Gure seme zaharrena bigarren promoziokoa da... Tituluaren jabe egin nintzenean hasi nintzen ikastolan irakasle, kontratupean. Baina, hori baino lehenago, Lan Kide Aurrezkian jardun nuen. Esan dut Anduren aitarenean jardun nuela lanean, kontabilitatea eramaten, eta Lan Kide Aurrezkiak ni nahi ninduela jakin zuenean, Anduk berak esan zidan: «Manolo, alde egin ezak, han hobeto egongo haiz eta!». Adiskidetasun handia genuen Anduk eta biok. Euskaltzaleak tal
75
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
dean lan egiten genuen, eta horrela. Nonbait, aurrezki-kutxan besteren batekin hitz eginda zeuden baina, beraiekin lanean hasi beharra neukala esan nienean, baiezkoa eman zidaten segituan. Eta sartu nintzen. Bi urte egin nituen, ikastolan irakasle hasi arte.
Ikastolako zuzendari izan zinen.
Bai, baina niri ez zait behin ere gustatu zuzendari izatea. Hala ere, zuzendari-lanak egin behar izan nituen garai batean, tituluaren jabe nintzen eta. Neu nintzen zuzendaria ikuskaritzaren aurrean, ikastola artean ilegala zenean. Legeztatu zenean, fuera!, esan nion neure buruari. Eta Andu izendatu zuten zuzendari.
Garai hartako ikastolaren heziketa, motza eta mugatua omen zen zure iritziz.
Etxean ikusten nuen semeen heziketa. Txepela iruditzen zitzaidan, ume txikiak ziren, haiek eskolatik irten zain egoten nintzen... Nirekin kantatzen zuten, nirekin egin zuten diskoa. Oso gauza ederra. Atzo ttun-ttun, gaur ere ttun-ttun... Hura ez zen Oleskariak ez besterik. Nire barruan sortutako gogoa zen. Oso anarkoa izango nintzen, baina horrela egin nituen gauza asko. Ikastolatik aparte askotan.
Baina ikastolako irakasle zinenez, zergatik ez ikastolarekin batera?
Beraien erruz. Ni ez nintzelako haien printzipio eta iri
tzietara makurtzen edo.
Iritzi eta printzipio...
Ikastolak maisuak eta maistrak behar zituen, baina morroi eta neskameak behar izaten diren bezala. Printzipio, araudi eta izpiritu baten azpian. Niretzat, euskara zen izpiritu hori, beste ezer ez.
Irakurri dudanez, eskolara hasi eta gelan ikasten hasi baino lehen jolasean edukitzen zenituen umeak, ordu erdi batez.
Egia da. Desastre hutsa zen hura. Pobreak ginen orduan ikastolan. Aurreko egunean igual ijitoek lo egindako tokiak,
76
 
MIEL A. ELUSTONDO
gu joan eta ikastola! Zuk esandakoa dela eta, eskola eman aurretik, pentsatu nuen umeak trankildu egin behar zirela. Hura zen nire pedagogia, nire malezia. Nire gelako ume guztiak, eskolan hasi aurretik, frontoira! Hura benetan zen balonasto!, ez baloncesto. Han ez zen ez lege eta ez arau. Ordu erdi bat ibili, trankildu, eta eskolara. «Oraintxe hasiko da eskola!». Erakustea baino inportanteago zen motibatzea.
Zer gertatu zen, zergatik bidali zintuzten ikastolatik...
Hau gauza serioa da!... Ikastolatik aparte, beste zerbait sortu genuen: musika-eskola. Ikastolan egin ezin nituen gauzak han egiten nituen. Adibidez, baziren ikastolako umeak gabonetan gurekin batera irteten zirenak, baina ikastolak ez zituen lan haiek bereak bezala hartzen.
Ba ote?
Horrela da. Eta, ondorioz, independizatzen hasi nintzen, guraso batzuekin batera. Ikastolako umeen guraso ziren, edo laguntzaile. Nire txikitako lagun Joxe Antonio Azpeitiak eta biok bilatu genuen baserria Goiatzen...
Mikelandegi baserria.
Ikastolatik aparte, beste zerbait sortu genuen: musikaeskola. Ikastolan egin ezin nituen
gauzak han egiten nituen
77
Bai, Mikelandegi, eta hantxe. Sasoi hartan ni oraindik ikastolako maisua nintzen, baina ekimen horiek indarra hartu zuten eta zeloak ere sortu ziren. Eta Goiatzen nengoela, jaso nuen notizia. Alegia, nola ari ziren bilera batzuk egiten, ni ikastolatik kanporatzeko. Oso giro petrala izan zen. Ikastolako batzordeko guraso batzuk nire kontra agertu ziren eta beste batzuk, hala ere, oso nire alde. Nire aldeko pertsona horiek ahalegindu ziren niri hitz egiteko aukera ematen. «Juizioa izango da, baina entzun diezaiogun. Ea zer akusazio egiten zaizkion, eta zer defentsa egiten duen!». Baina ikastolan agintzen zutenek ez zuten balorerik eduki horretarako. Horretarako ez, baina bai ni bidaltzeko.
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
Isil antzean irten zinen ikastolatik.
Nik ez nuen eskandalurik nahi. Izan zen batzar bat, irakasle guztiak bildu ziren han. Joan nintzen eta egin nuen nire buruaren defentsa. Betikoa, batzuk nire alde, beste batzuk nire kontra.
Disgustua...
Nik baino lehenago, beste guraso talde batek jakin zuen zer zebiltzan ikastolan. Ni kaleratzeko asmotan zirela. Guraso batzuk asko mugitu ziren. Josu Txapartegi eta. «Zer nahi dute hauek?», galdezka. Oso tristea izan zen, niretzat eta etxekoentzat, familiarentzat. Mundu guztia kakaztuta ikusi nuen. Txapartegi eta horiek saiatu ziren niri laguntzen, horratik! Ni kanporatzeko ardura izan zutenei mozorroa kentzeko adorea izan zuten. Bitartean, ni isil-isilik. Inork galdetzen bazidan, erantzun, eta kitto. Baina nire kasua, kasu larri bezala, aztertu zuten.
1974an irten zinen ikastolatik, baina Mikelandegik segitu zuen...
Jakina. Eta musika-eskolak ere bai. Nik, orduan, benetan,
burutik oso gaizki pasatu nuen. Oso, oso gaizki.
Bazenituen aldekoak ere, esan duzunez. Musika-eskolan segitu zenuen, baita Mikelandegin ere... Laguntzaileak ere izango zenituen.
Nola ez, bada! Goiatzen bertan, hamabi guraso ere baginen eta! Ni ez naiz bakarlaria izan. Kontu horren bukaera izan zen polita. Dei bat jaso nuen etxean, Pasaiatik, hango ikastolatik. Zabaldu egin zen, nonbait, kontua: «Manolok utzi egiten duela ikastola!». Diskrezio handiz ibili ziren denak, baina zabaldu egin zen kontua. Ni, semeak engainatzen: «Txalupa batekin eta Pasaian!, primeran pasatuko dugu!». Eta, bitarte horretan, bai fraideak eta bai La Sallekoak esnatu ziren. Eta La Salleko maisu izan nintzen goizean, Antonianoetakoa arratsaldean, eta musika-eskolarekin segitu nuen. Txapartegi eta besteak oso triste geratu ziren, baina kontu hari etekina aterako ziotela esan zidaten.
78
 
MIEL A. ELUSTONDO
Etekina?
Alegia, ordainduko zutela nirekin egindakoa. Zer ibili ziren ez dakit nik. Akabo. Kitto!, esan nuen nik. Baina badakit mugimendu indartsu bat sortzeko momentua iritsi zenean, Euskaltzaleak baino indartsuagoa, politizatuagoa, organizatuagoa... komeriak izan zirela. Parrokiako aretoan egin zen bilera batean izan zen. Tartean gertatu ziren Txapartegi, bai eta kanporatu ninduten sasoian ikastolako zuzendari izan zena ere. Bilera hartan nintzen ni ere. Eta Txapartegik esan zion zuzendari izandako hari: «Eta, Manolorekin, zer pasatu zuan?». Orduan, besteak esan zuen ikastolako garai hartako norabideak hori eskatu ziola, kristoren hanka-sartzea egin zutela. Tristea izan zen. Nik eskua eman nion zuzendari izandakoari, eta lagunak gaur arte! Ez zen beste motiborik izan, eta banuen ustea... Ez zait inporta nola izan zen. Ez du merezi horretan berriz hastea.
«Ez du merezi».
Benetan esaten dizut. Ez du merezi. Orduan hasi zen nire gaitza. Medikuak ere esan zidan: «Zerbait oso gogorra pasatu behar izan duzu gaitz hau azaltzeko».
Aurrera baino lehen, geldialdi txiki bat: Josu Txapartegi. Zure alde agertu zen gizona.
Beneditar edo ibilitakoa zen eta Zarautzen agertu zen. Zine-forumean ezagutu nuen. Oso zen irekia galderak egiten. Pertsonaia interesgarria egin zitzaidan. Ni baino gazteago da. Mirespen batetik sortutako adiskidantza izan zen. Bere galderak eta irekitasuna, horiexek estimatzen nituen gehien. Nire ustez ari naiz. Bestalde, politikan barru-barruraino sartu zen eta hor lotsagabe-lotsagabe jardun zuen. Nik baino balore handiagoa zeukan. Ni ekintzailea bai, baina hiztuna ez naiz izan behin ere. Josu Txapartegi! Zarautzen dudan lagun handiena dela esango nuke, bera eta bere emaztea. Gainera, ikastolan... asko baloratzen dut mutila. Borrokalaria izan da. Batasunaren ahotsa izan da urte askoan Zarautzen. Gure agiria.
79
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
Zarauztik Euskal Herrira
1978an behar zuen. La Sallen ari zinen, eta Antonianoetan, dei bat jaso zenuenean. Lontxo Oihartzabal zen telefonoaren bestaldean.
Hots egin zuenerako, ondo zekien nire berri Lontxok. Ni zer nintzen. Bera ere musikaria —oso zalea, behintzat—, eta fraide izana ere bai... zenbait komentario ere entzunda niri buruzkoak, eta «hau gure eskolarako».
Donostiako elizbarrutiaren irakasle-eskolarako.
La Sallen eta Antonianoetan jardun nuen lanean bolada batean, bietan aldi berean. Baina, gero, fraideetan jardun nuen erabat, lanaldi osoan, halaxe eskatu zidaten eta. Handik, Donostiako seminariora joan nintzen, irakasle, 1978an edo. Oso pozik jaso nuen Lontxo Oihartzabalen deia. Umeen artean lan eginda nengoen, eta irakaslegai zinetenokin egin nuen orduan. Oso pozik. Bertan lanean ezagutu ninduzun eta, zer esan behar dizut bada, nik, zuk ez dakizunik?
Nik irakaslearen berri dut, baina ez besterik. Badakit lan asko ari zinela egiten, eta Xirula Mirula ikasliburua, metodoa, ez zela kaleratu zaharra.
Egiten genituen lanak argitaratzen hasi ginen garai hartan. Eskolan esperimentatzen genuena argitaratu. Horixe da Xixupika! Irakasle-eskola hartan nengoela sortutako istorioak dira denak. Han nengoela, berriz, ikastola batzuk ere azaldu ziren, Hernanikoa eta Astigarragakoa...
Martutenekoa.
Bai, Martutenekoa. Hango istorioak dira Xixupika-koak. Xirula Mirula 1974an sortu genuen, baina argitaratu, irakasle-eskolan ari ginenean, 1978an.
Loiolako Herri Irratiaren bidez jaso genuen zuen lanaren berri. Irratsaio berezia zuen Xirula Mirulak.
Loiola Irratia oso gauza inportantea izan zen guretzat. Nik, orduan, zera uste nuen: «A zer faborea egiten diguten!».
80
 
MIEL A. ELUSTONDO
Haiek guri, bai, baina guk ere bai haiei galant askoa! Esker oneko ginen. Famatu egin ginen haien bidez. Astean ordubeteko bi irratsaio grabatu eta ematen genizkien. Haiek, bata larunbatean eta bestea igandean emititzen zituzten. Xirula Mirula Kantari zuen izena irratsaioak. Loiola Irratiak gure lana eta izena ezagutzera eman zuen, eta guk astean bi orduko programazioa betetzen genien.
Zuen lana zabaltzeko bidea egin zenuten horrela....
Atera kontuak, oraindik martxan dago Xirula Mirula.
Garai hartan egindako lanak irauten du...
Noski. Estudioa daukagu Donostian, Amara auzoan, han dira gure semea Joxean eta Kontxi Aizarna. Ni porru eginda nengoen garaian buru-belarri sartu zen proiektuan Kontxi. Mikelandegin ezagutu nuen, Goiatzen. Han zen, hainbeste guraso eta laguntzaileren artean.
Kontxi Aizarna, beste pitxi bat zure ibilbidean.
Buru-belarri sartu zen nire ekintza guztietan. Bera egin
zen inportantea, bera! Ez ni.
Donostiako irakasle-eskolara bitartean, gorabehera handiko garaia begitantzen zait zure bizimodua. Gero, helduaro bat ikusi uste dut, Xirula Mirularen bideak ez du etenik.
Donostian eskola ireki eta bide berri bati ekin genion. Ha
ri segitzen diogu. Handik bizi gara.
Zure seme zaharrena den Joxeanek eta Kontxik zuzentzen dute hura. Bildumak egiten eta argitaratzen hasi zarete. Aurten bertan egin duzue aurkezpena. Horrek zer edo zer esan nahi du.
Batetik musika-eskola daukagu, eskola orduz kanpo funtzionatzen duena, eta, bestetik, grabazio estudio txiki bat, lan pedagogikoak egiteko. Aipatzen dituzun bildumak, aspaldi egindako lanak dira, eta, orain, Elkar argitaletxeak argitaratu ditu CD formatuan. Baina, tarteka, geure kapritxo batzuk ere argitaratzen ditugu. Azkena, adibidez, Kukuke
81
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
tan izeneko liburu eta CDa dira, 0-3 urte bitarteko umeen garapena bultzatuko duten jolas eta abestiz osatu dugu.
Nolatan bururatu zitzaizun grabazio estudio bat muntatzea?
Xirula Mirula liburua Gipuzkoako Ikastolen Federazioak argitaratu zuen eta ikastaroak ematen hasi ginen han eta hemen. Ikastaroekin batera, berriz, material berriak sortzen. Bertaratzen ziren irakasle gehienek ez zekiten musikarik, ordea, eta kasetearekin etortzen ziren ikastaroetara, kantak grabatzeko asmotan. Orduantxe pentsatu nuen musika-estudioa muntatzea. Horrelaxe grabatu genituen Xixupika guztiak eta, gerora, baita Ikastolen Federazioak eta Elkar argitaletxeak eskatutako hainbat eta hainbat material ere: Haurtxoa, Urtxintxa, Txanela eta beste zenbait proiektutako musika materiala, alegia. Eta oraindik ere beraientzat lan egiten segitzen dugu.
Eta gaztelaniaz sortu duzun materiala?
Oso gauza bitxia gertatu zitzaidan. 1989 ingurua zela uste dut. Hezkuntza munduan erreforma berri bat egiten ari ziren. Egun batean, Xabier Kintana agertu zen gure estudioan, ondoan emakume dotore bat zuela. Zein izango eta Isabel Polanco, Polanco famatuaren alaba. Santillana argitaletxeko buru bezala aurkeztu zen. Euskal Herriko merkatuan sartu nahi zuten eta, horretarako, Zubia argitaletxea antolatu zuten. Irakasle talde batek moldatutako material bat kaleratu nahi zuten, euskaraz. Tartean, kanta piloa ageri zen, herrikoiak zirelakoan zeuden, baina Xabier Kintanak jakinarazi zien kanta horiek nireak zirela. Beraz, kanta haiek beraien proiektuan sartzeko baimen eske etorri ziren. Ikusi gintuzten eta zera konturatu ziren, batetik kantuen egileak ginela; bestetik, estudio baten jabeak, eta bertan genituela musikariak, esatariak eta abeslariak. Azkenean, geuk egin genizkien grabaketak. Euskarazko zubia izena zuen lan hark. Gustura gelditu ziren eta proposamen berri bat egin zidaten: ea beraiek zituzten gaztelaniazko proiektuetan kolaboratuko ote nuen
82
 
MIEL A. ELUSTONDO
eskoletarako musika materiala sortzen. Nik baietz. Lan piloa egin genuen beraientzat, eta oso pozik gainera.
Eta, zer moduz, gaztelaniaz?
Oso esperientzia aberatsa izan zen. Materiala sortu genuen eta gainera Espainian zehar ibili ginen Kontxi eta biok, ikastaroak ematen. Madrilen, Bartzelonan, Granadan eta Tenerifen. Anekdota bat datorkit burura. Behin, Granadan ginela, ikastaroa hastera gindoazela, gizonezko bat hurreratu zitzaidan eta esan zidan: «¿Por qué matáis?». A ze animoa eman zidan lanean hasteko! Baina ikastaroa oso ondo joan zen, jendea oso gustura gelditu zen, eta astea amaitu genuenean, gizon hari esan nion: «Todos los vascos son mejores que yo», eta besarkada bat eman zidan. Hala ere, kritika batzuk izan nituen hemengo hainbaten aldetik. Espainiari saldu nizkiola nire ideiak eta horrelakoak. Baina nik ez nuen ezer saldu! Nire ideiak eta nire lan egiteko era gaztelaniaz jarri besterik ez nuen egin eta, ederrena, gure metodoek Espainian ere arrakasta izan dutela. Imajinatzen al nauzu Txiki, txiki, txikia gaztelaniaz kantatzen?
Gustura emango nioke tankera...
A tu lado quiero estar jarri genion izena. Eta honela zen:
Soy pequeño igual que tú Y a tu lado quiero estar. Sé que voy a crecer Y llegar hasta el sol. Tan pequeño como soy Te doy mi corazón. Dos ojitos para ver, Dos oídos para oír Sé que voy a crecer...
Eta segitu egiten du, jakina. Martuteneko trena, berriz, El
tren de Santa Marta genuen gaztelaniaz.
Traca traca, chococho, El tren de Santa Marta, Lleva gente, lleva cabras, Pero va sin luz.
83
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
En las cuestas arriba Baja y empuja la gente, Y en las cuestas abajo Cantan todos sin cesar. U, u, u, u, u! U, u, u, u, u!
Eta Edebék ere, Bartzelonako argitaletxeak ere, badu Euskal Herrian euskarazko argitaletxea: Giltza. Horientzat ere makina lan egin dugu. Eta egiten ari gara.
Kanpoan ere estimazioa izan du zure lanak, beraz.
Bai, baina Santillana azaldu baino lehen, ikastolan egin nituen egitekoak. Nire lehenengo lana izan zena, liburuxka gorri bat eta!
Jakin dudanez, andereño askok urrea bezala gordetzen du.
... Han bildu nituen ikastolan urtean zehar sortu eta kantatu nituen Haur kantarien birlorak. Guk ez genuen inorekin kontatzen. Egin! Jendea harrituta etortzen zen. Esan dut lehen ere nola Loiola Herri Irratikoak etortzen ziren eta gure jaialdi guztiak ematen zituzten irratiz. Ni, sano, nire artean, ongile balira bezala. Ez nintzen konturatzen mesede ederra egiten niela nik neure aldetik. Bestalde, ikastolan nengoen, ikastolak ere behar zituen materialak, eta Santillanako arduradunak gure bila etorri ziren... Oraintxe ari naiz gogoratzen, poliki-poliki... Xirula Mirula baino estudio hobeak mila izango dira, baina kontua da guk, estudioa ez ezik, bertan geneuzkala pedagogoak, ideologoak, egileak... eta dena! Santillana argitaletxearen arazoetako bat horixe zen, izan ere: beraiek egin behar zituzten lan asko. Gu, aldiz, dena eginda eskaintzeko moduan ginen. Eta haiek txoratzen! Oso lagunak gara, harrezkero. Ez da harreman komertzialaren kontua, bakarrik. Santillanak burua atera nahi zuen Es
Xirula Mirula baino estudio hobeak mila izango dira, baina kontua da
guk bertan geneuzkala pedagogoak, ideologoak, egileak... eta dena!
84
 
MIEL A. ELUSTONDO
painian garai hartan, eta gure lana eta materiala baliatu zituen. Garai hura zer izan zen ba al dakizu?
Santillana argitaletxeak zuekin lanean segitzen al du?
Ez dakit.
Hamaika lan egin duzue Ikastolen Elkartearekin ere. Euskal Herriko ikastola eta ikastetxe askotara iritsi da zuen lana.
Bai.
Nahiz eta beste zenbait egilerekin ere jardun duen Ikastolen Elkarteak.
Artista jende gehiago ere bada gure herrian, beste musikagile batzuk, eta ikastolek ere beste konpromiso batzuk hartu izan dituzte. Beste bide batzuk ere saiatu dituzte. Baina, ikusten denez, gure lanak estimu hobea izan du. Neuk egin, Joxeanek ordenagailuan eta abarretan landu eta Kontxik errematea eman.
Ordenagailuak. Zer moduz ari zara horretan?
Ordenagailuan? Nik batere ez dakit. Horiek zuretzat!
Horregatik duzu hainbeste papertzar etxean, Imanol, idazmakinaz baliatzen zarelako oraindik!
...
Bidea da musika
Zer deritzozu gaur egungo musika hezkuntzari? Edo, zehatz esatera, haurrak kontserbatoriora zuzendu behar horri, musikagile profesional balira bezala, instrumentutzarra hartuta?
Ez da gezurra diozuna... Behin, emakume bat etorri zitzaidan, sei urteko umea hartuta. Amak, semeak biolina ikastea nahi zuen. Amak nahi zuen, ez semeak!
Horixe kontatu zidan behin Kontxik, elkarrizketa batean: «Xirula Mirulan bagenuen haur bat hainbat zailtasun zituena. Zazpi,
85
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
zortzi bat urte zituen. Logopedaren beharra zuen, igeri ere egiten zuen —behar zuelako, alegia—, eta musika-eskolara ere etortzen zen, psikomotrizitatea lantzen genuelako eta horren premia ere bazuelako ume hark. Behin, amarekin etorri zen, ordutegiaren gorabehera bat zela eta. Aldatzeko kontua, besterik gabe. Han ari nintzen ni, amari esaten: ‘Ez dakit, bada. Juxtu antzean gabiltza. Zuen umea taldez aldatzea ere, beharbada ez da egokiena’. Horrela ari ginen eta, orduan, umeak amari: ‘Ama, eta noiz egin behar dut jolas?’. Hori aditu eta berehala esan nion amari: ‘Barkatu, ez ezazu ekarri. Hona ekarri partez, eraman ezazu parkera. Egin dezala jolas!’. Nire galdera: zer behar du umeak, zer behar dute gurasoek?».
Ez da gezurra. Musikagile izateko esklabo izan behar da, esklabo. Hala da, musikagile ona izatekotan. Ni ez naiz joera horretakoa. Akabo. Instrumentu baten menpean bizi? Ez. Zer egin nuen nik neuk? Musika arloan segitu, produzitu, eskatzen zaidalako. Gelditu ere ez naiz egin. Baina nire mundua erabat horretara mugatu? Ez. Zertan ari naiz, bada, oraintxe? Jubilatu jendearekin, korua osatuta. Liburu bat ere egin berri dut, oraindik ez da argitaratu. Kontxiri eman nion azter zezan, ez du denborarik izan oraindik eta, nik, bitarte horretan, beste bat ere idatzi dut!
Aizu, eta posible al da garai bateko kantuak baino hobeak egitea? Ranroberran, Txoria nintzela, Biri-biri, Kilometro bat oinez...
Eta zergatik ez? Zergatik ez? Baina ez nik bakarrik, beste batek ere bai. Nik zer sortu dut, bada? Umeekin batera sortu ditut kantu guztiak. Sartu gela batera dena umez inguratuta eta horrelaxe. Bat-batean. Inprobisazioa. Hori izan da nire lana, izan behar duen bezala.
Jubilatuekin ez zara horrela ari.
Jubilatuekin gauza serioak egin behar ditut.
Polifonia prestatu eta abarrak.
“ ”
86
behar duen bezala
Umeekin batera sortu ditut kantu guztiak. Bat-batean. Inprobisazioa. Hori izan da
nire lana, izan
 
MIEL A. ELUSTONDO
Musika bidea da, ez helburua. Zuk esana da, oker ez banago...
Nire asmoa ez da izan, behintzat. Musika ikastolara eramaten saiatu naiz, ikasleari azaltzen, ezagutu dezan... «Bizi ezazu musika!», esan diot, eta ondoren «... eta, gero, joan zaitez sorora nahi baduzu!». Ulertzen da, ezta? Nik sekula ez diet esan gure umeei kontserbatoriora joan behar zutela, hau eta hura ikasi behar zutela... Ez, ez, ez. «Busti zaitezte nirekin zaudeten bitartean!». Nik ez dut inor prestatu. Batzuk, gure eskolan ibili eta kontserbatoriora joan dira gero, gehiago ikastera. Beste batzuk, berriz, gure eskolan ikasitakoarekin geratu dira, gure semeak bezala. Nik ez dut izan setakeriarik, gure umeek musika ikasketak egin zitzaten. Artean, Maria Barbara bizi zen eta ea noiz bidali behar nizkion umeak, galdetzen zidan. Eta nik ezin esan, ez zutela nahi!... Nik alde batera utzi dut beti profesionaltasun modu hori.
«Zain dago ama, zain aita, zain andre eta lagunak, hator, hator Euskadira, hator, hator etxera...». Zuk egindako musika, Telesforo Monzonen hitzak.
Ez, ez... Txapartegik eta horiek ideia batzuk eman zizkida
ten eta neuk moldatu nituen hitzak. Eta musika egin.
Hitzak Monzonenak zirelakoan kantatu genuen hori 1980 baino lehenagoko gabonetan...
Zuk ba al dakizu zer zen garai hura? Isil-isilik ibili beharra zegoen. «Zain dago ama, zain aita...». Kantu hura zabaldu egin zen eta, gogoratzen naiz, Aberri Egun batean, Iruñean, jendea tabernan hura kantatzen. Ni, bertan, eta harrituta! Inork ez zekien nirea zenik. Jendea, berriz, huraxe kantatzen!
Kantu asko kantatzen ditugu, zureak direla jakin gabe...
Noski!
Imanol Urbieta kantu horietan biziko dela esana duzu...
Nik esana al da?
Bai.
Ondo esana dago.
87
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
Txirritaren hura datorkit gogora: «pixka batian ez naiz ahaztuko, sartuagatik lurpian, nire aipamenak izango dira, beste laurogei urtian». Zure kasuan, Alaken!-ek berrogei urte eginak ditu...
Eta Euskera, oi euskera kantuak zenbat ditu?... Semearentzat egindako doinua da hori. Frontoian ikusita nago, Joxe Antonio, bost urte zituenean, horixe kantatzen... eta Manuk, berriz, Atzo ttun-ttun, gaur ere ttun-ttun kantatu zuen... Hitzek «Zazpi librako ollo txuria / Gaur azeriak jan ttun gu» zioten, baina Manuk haiek buruan ezin sartu, eta «azeritxoak tripa beteta» kantatzeko esan eta hura bai, segituan hartu zuen buruan. Eta halaxe kantatu zuen. Nik ez dut problemarik izan era horretako zentsurarekin, ezta tradizioarekin ere.
Tradizioarekin problemarik ez, tradiziozalea zaitugu, izan ere. Halaxe dio Anjel Lertxundik arestian aipatutako liburuan. «Idazteko oso esku trebea izan arren, errespetu ia erlijiozkoa zien Manolok bai euskarari eta bai idazkuntzari ere, eta, bere musiketarako letren faltan, ahozko tradiziora jotzen zuen (Azkue, Onaindiaren Mila euskal olerki eder, Salaberri), edo ahozko tradizioari garrantzi handia ematen zioten poetengana (Salbatore Mitxelena, Arrese-Beitia). Nik material horrekin guztiarekin ikusten nuen bere etxean lanean, eta, horrela, inoiz behar bezala eskertuko ez diodan mesede bat egin zidan: gure tradizioa ezagutzen hasi nintzen».
Orain ere, etorri nire etxera! Ikusiko duzu zer liburu dauzkadan! Hasi bat kontsultatzen, hasi bestea... Horretan nabil beti. Eta jubilatuentzat, gauza bera. Azkena, Brahmsen lo kanta, jubilatuek hiru ahotsetara kantatzeko prestatu dudana. Aurrena lau ahotsetara hasi nintzen, baina ez daukat korurik. Hogeita lau emakume eta hamabi gizaseme dira koruan. Hamabina soprano, kontralto eta ahots grabeak. Hori, gutxienez, badugu. Ez dago problemarik. Gaur entsegua eta bihar kontzertua. Horrelaxe ari gara.
Euskara ere ikaragarri zaindu duzu zure konposizioetan. Ez geunden ohituta. Musikagile askok euskara baldarra zuten eta haien
88
 
MIEL A. ELUSTONDO
lanetan ere bistan zen hori. Zuk, berriz, zaindu egin duzu euskara, batasuna egiteko garaian genbiltzanean ere eta okerrak arra-arra egiten zirenean.
... Eskerrik asko. Ez dakit egia den, ez den. Beti eduki dut euskararekin halako kontu berezi bat, nahiz eta Jakin-en idazteko mailarik ez eduki.
Behin ere ez zenuen idatzi, benetan?
Ez, ez, alde egin nuen eta! Eta badakit lehenengo alea atera eta batzuek kritika horixe egin zutela, alegia, estilo bakarra ikusten zela han, idazle bakarra. Eta, egia da, Iñaki Bastarrikak idatzi zuen ia dena. Hori horrela da. Esan dizut, nire izenpean argitaratu zen haren artikulu bat.
Bai, esan dugu.
Horrela izan zen hasiera. Oso bertatik bertara bizi izan nituen lehenengo Yakin haren inguruko kontu guztiak. Bastarrika, Bereziartua, Mendizabalekin batera. Ez dakit inork sinistuko duen nik artikulu hura idatzi dudanik. Ni haiekin bat eginda nengoen, bai elkarrizketan, bai bihotzean eta bai kantuan, baina literatura mailan ez nintzen gauza.
Nola landu zenuen hortaz, euskara?
Irakurriz.
Irakurriz ez ezik, behar da besterik.
Errespetu handia izan diot beti euskarari, eta dakienari eman diot nire lana, zuzen dezan. Kantua ez, kantua
ez diot inori zuzentzen utzi
Errespetu handia izan diot beti euskarari, eta dakienari eman izan diot nire lana, zuzen dezan. Kantua ez, kantua ez dit inork zuzendu, ez diot inori zuzentzen utzi.
Imanol Urbietaren bidean, badira momentu ezberdin asko, nahiz eta musika izan beti konstante. Musika eta haurrak. Dena den, badira lan batzuk, «Imanol Urbieta, musika eta herria» esatera naramatenak. Altza begiak zapaldu oro hura, edo Atotxa giroan kasetea, adibidez.
89
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
Han joaten ginen, Atotxara, umeekin. Autobusa beteta joaten ginen, Errealaren partida ikusi eta animatzera. Atotxara joan baino lehenago, ordea, Zarautzen bertan ibili ginen eskubaloi taldea eta animatzen. Txistua hartu eta animatzen jarduten genuen. Donostiarrak konturatu ziren, nonbait, eta kontratatu egin gintuzten! Kontratatu. Herrikoiak gu izan gara, benetan. Eskolako lanak ziren. Ni eskolan nengoenean egindako lanak ziren haiek. Beste inork egiten ez zituenak. «Eta zergatik ez dugu parte hartu behar plaieroan?». Eta hortxe. Futbolari onena, gure semea. Eta ni, txistulari txapeldun. Pentsatzen hasi eta harrigarria egiten zait; «Hori ere egin huen!». Harritu ere egin naiz zurekin gauza hauek gogoratuta. Meritu handiko pertsona naiz... Ez dut sinisten, baina! Kar, kar, kar...
Beti gogoan hartu ohi dudan beste adibide bat, «Imanol Urbieta, musika eta herria» esateko arrazoi dudana: 1989an Zairera abiatu zineten, kantuan.
Hamasei bat urte nituenean askotan entzuten zen kontu hura: «Misioak!». Eta nire bihotzeko pusketa bat Afrikan zegoen. Hara joateko gogoa neukan. Baita joan ere. Kontxik hobeto jakingo du nola etorri zitzaidan asmoa.
Diskoa egin zenuten, eta haraxe bidali zenuten dirua, Zaireko Kansenia herrira, eskola jaso zezaten.
Bai, eta han dago eskola, Xirula Mirula eskola. Kansenia eta bertako jendea ezagutu genuen, nola kantatzen zuten ikusi genuen eta bigarren bidaia bat ere egin genuen. Grabatzeko behar ziren tramankulu guztiak hartu eta han bertan egin genuen Kansenia koralez koral diskoa. Bidaia haren ondorioz, neska bat etorri zen handik hona, Zarautza, eta hementxe ezkondu zen. Horrela egin ditugu guk gauzak.
Zu zara, zu!
Bukatu duzu, ezta?
Berehalaxe.
90
 
MIEL A. ELUSTONDO
Gaitzak jotzen duenean
Musikarako, belarria behar al du?
«Belarria» esaten dugu, baina, berez, sentsibilitatea behar dela esan beharko genuke. Sentsibilitatea, tonuak-eta bereizteko. Belarri txarra... Batek ez badu tonurik bereizten, adibidez, alferrik da.
Futbolari txarrari gusta lekioke futbola, ordea...
Noski! Atera kontuak Joxe Antonio Azpeitiak zenbat lan egin ote zuen gurekin. Musikarako, ordea, txarra. Berak kontatzen zuen, behin ausartu omen zen gazteen herriko koroan, «Mi, do, sol!», haiek zuzentzen, eta «Hi, Joxantonio, ixo!», esan omen niola. Berak kontatzen zuen, nola ez nion kantatzen utzi! «Hi ixo, e!». Eta jubilatuen munduan ere baditut belarri txarrekoak. Eta zer egin behar duzu?! Beraiek etorri dira eta aurrera! Belarri alderdia ondo aztertuta dago, jende askok izan duelako musikarako zaletasun handia, baina gauza ez sentiera horiek errepikatzeko. Koruetarako problema handia da hori. Instrumentuan, hor nonbait, baina kantuan...
Zure belarria paregabekoa dela esango nuke, zuen etxeko piano zahar hartan hasi zinen zu jotzen, behintzat. Eta ondo jotzen, gainera.
Eta zeinek esan dizu hori? «Ondo». Nik zera besterik ez dakit, konposatzen ere hasi nintzela, inork esplikatu gabe. Gero barre egin nuen konposizio haietako bat zela eta ez zela. Jota bat zen, Los gitanos izena zuena. Hiru bider lau erritmoa da jotarena, eta nik, beste kortse batean sartu nuen erritmo guztia: lau bider lau jarri nion. Ondoren konturatu nintzen. Ezjakintasuna zer den, eta balorea! Biak.
Handia zara. «Nire aipamenak izango dira, beste laurogei urtean».
Hainbeste berriketa egin dugu, eta oraindik ez gara bene
tan hitz egiten hasi ere egin...
91
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
Zer esan nahi duzu?
Loa ere galdu dut, zu zentozela eta. «Nola esplikatu behar diot nik honi, gaur egun egiten dudan bizitzak garai hartan duela esplikazio guztia?». Inguruan bizi dut Bereziartua medikua. Hark esan zuenez, orduan sortu zen gaitzaren ondorioak dira gaizkitu nautenak.
Orduan? Noiz da «orduan»?
Ikastolako garai hura izan zen nire bizitzako garai gogorrena. Orduko minek ekarri zuten orain dudan gaitza. Cushingen gaixotasuna. Horren berri izan nuenean bost axola zitzaidan bizi ala ez. Zenbat ikastaro, zenbat hitzaldi ikastola eta gainerako ikastetxeetan! Hezkuntza Sailaren aginduz jardun nuen, Lontxo Oihartzabalek-eta Hezkuntza Sailean lan egin zutenean. Ikastaroak?... Garai hori ez duzu ezagutzen, ezta?
Oso garai inportantea izan zen hura niretzat. Ikastolatik irten eta gerokoa... Nola esplikatu hau?... Hiru lagunek eduki genuen musika-hezkuntzaren ardura Erkidegoan. Oso jende interesgarria ezagutu nuen. Niri umeen hezkuntza zegokidan. Joaten nintzen gobernura, bilerara, eta neure buruari esaten nion: «Hots egin zidatek eta etorri nauk, eta pedagogo bezala hitz egin beharko diat, ezta?». Eta ni hizketan hasi eta isildu egiten ziren beste guztiak, niri begira denak. Bukatzen nuen, eta beren kontuekin segitzen zuten. Gogoan dauzkat urte horiek. Tartean bazen bat, maila oneko musikagilea, gurekin batera ari zena aholkularitza lanean. Zein zen bada? Nola zuen izena?... Carmelo Bernaola!
Ez.
Ikastolako garai hura izan zen nire
bizitzako garai
gogorrena. Orduko
minek ekarri
zuten orain dudan gaitza. Cushingen
gaixotasuna
Bai horixe, «maila oneko musikagilea»...
92
 
MIEL A. ELUSTONDO
Zer zen, ordea, bolada hura? Ikastaro, hitzaldi eta gainerakoak. Nafarroan eta, zer esanik ez. Ikastola askotan, lau astebukaerako ikastaroak ere eman izan nituen.
Zergatik hainbeste lan, Imanol?
Beste inor ez zegoelako. Nola esaten nuen, bada, nik? «Onena naiz, ona naizen jakin gabe!». Horixe zen nire pentsamendua. Beste inor ez zegoela esan dut baina, egon, egongo ziren, ezkutuan, edo beste plano batean, urte askoan neu egon nintzen bezala. Baina, garai jakin batean, ni plazara irten nintzen, Lutxi Manzisidorrek tiratuta. Bera zen bozeramailea. Ni, txotxongiloa. Eta egia izan. Liburua ere argitaratu zen, Xirula Mirula, bion izenean, baina hark han ez zuen ezer egin. Zer egingo diogu, bada! Baina jendea ere ez da tontoa eta badaki, jendeak badaki.
Noiz konturatu zinen gaixotasuna nagusitzen ari zitzaizula?
Ikastaroz ikastaro ibili nintzen garaian. Dena josita nago han eta hemen (besoak seinalatu eta erakusten dizkit). Badira arbolaren puntaren puntan bizi ziren fraide anakoretak. Erretiroan bizi zirenak. Halaxe bizi naiz ni gaur egun.
Zein gaitasun galarazi zizkizun gaitzak?
Aurrena, zorabioak izaten hasi nintzen. Kontxik hobeto esplikatuko dizu zer izan zen hura. Lehenengo, bisita Bilboko ospitalera, Gurutzetara. Hura izan zen nire operazio-zentroa. Lagun handiak egin ditut han... Nahaste handia daukat gauza horiek neuk esplikatzen hasteko.
Saia gaitezen «benetan hitz egiten», horixe zenuen eta kexa. Laguntzen saiatuko naiz. Gaixotasuna.
Ikastaroz ikastaro ibili nintzen garai horretan konturatu nintzen eskuineko eskuan zerbait nuela. Ezin nion etxeko giltzari buelta eman atea irekitzeko, baso bat edo eskura ematen zidaten eta sarritan erori egiten zitzaidan... Indarra eta sentsibilitatea galtzen ari nintzen. Gurutzetako ospitalean,
93
 
Goti doktoreak, ez dakit zer diagnostikatu zidan eta ebakuntza egin zidan, besoan, ez dakit zer nerbio askatzeko eta galdutako indarra berreskuratzeko, eta pixka bat errekuperatu nuen. Gero, 1981 inguruan, nire fisikoa aldatzen ari zela konturatu nintzen, baina adinaren kontuak zirela pentsatu nuen. Bizarra kentzerakoan nire burua ispiluan ikusi eta hura ez nintzela ni esaten nuen. Nire begiak gorritzen ari ziren, aurpegia gero eta borobilago. Gorputza puzten... desitxuratzen ari nintzen. Ezin nuen nire gorputza onartu. Lagun batek Huescako petrikilo batengana eraman ninduen eta, ba al dakizu zer erremedio eman zidan? Goizero, hondartzan, eguzkia irten aurretik zulo bat egin behar nuen. Gorputz guztia, burua ezik, hondarrez estali eta eguzkia irten eta ordu erdi bat bertan egon behar nuen. Pentsatuko duzunez, ez nuen inoiz egin. Zer egin nuen orduan? Neure kasako dietak eta ez dakit zenbat gauza. Ez nuen medikutara joan nahi. Eta nire gorputza gero eta okerrago, eta nire burua, auskalo nola zebilen! Hiper estimulatua. Izugarrizko inspirazioa nuela gogoratzen dut. Garai hartakoak dira Xixupika 2 liburua eta sei diskoak. Gaixotasuna bere abisuak ematen ari zen, baina ez nion kasurik egiten. Segi eta segi lanean, horixe egiten nuen nik. Goizean ikastaroa punta batean, hartu autoa eta arratsaldean beste ikastaro bat, beste puntan, Gasteizen igual, eta segi hara! Gogoan dut, 1982ko udan, bi aste egin nituela goizean Arantzazun ikastaro bat ematen eta arratsaldez Eibarren. Eibarko ikastaroan, hainbeste lagunen artean, Begoña Gandiaga zegoen, Bitorianoren arreba. Hark Kontxiri, medikuarengana eraman nintzala, ez nengoela ondo. Baina nik ez joan nahi! Zorabio handiak izaten nituen eta guztiz deprimituta nengoen. Iluntasuna besterik ez nuen nahi nire inguruan. Baina, hala ere, aurrera egin behar eta maileguak eskatu eta Donostian dugun lokala erosi
94
Gaixotasuna bere abisuak ematen ari zen, baina nik ez
nion kasurik egiten. Segi eta
segi lanean, horixe
egiten nuen nik
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
 
MIEL A. ELUSTONDO
nuen, musika-eskola eta estudioa muntatzeko. 1983ko martxoaren 7an, estudioko eskaileratan erori nintzen. Hurrengo goizean, nire gogoz kontra, Kontxik Donostiako ospitalera eraman ninduen. Orbegozo doktoreak hartu ninduen. Lehendik ezagutzen ninduen, baina momentu hartan, hain nengoen deformatua, ez ninduen ezagutu! Esan zidan erorikoagatik ez neukala ezer baina ez nengoela ondo eta ahalik eta azkarren ospitalean sartzea komeni zela. Martxoaren 10ean nire urtebetetzea zen —horregatik gogoratzen ditut datak—, eguerdian hura ospatu eta arratsaldean ospitalean nengoen. Besteak beste, Agirre eta Lapaza doktoreek aztertu ninduten eta Agirre doktoreak segituan intuitu zuen zer nuen. Bi hilabete egin nituen bertan diagnosia egiten zuten bitartean, eta egia: Cushingen gaixotasuna omen nuen. Hipofisian tumore bat. Horrek hormona sistema guztia alteratzen zuen: kortisona gehiegi ekoizten zuen nire gorputzak. Horregatik nengoen hain puztua, hain deformatua. Hain alteratua fisikoki eta psikikoki. Apenas ezagutzen zuten nola tratatu gaixotasuna, eta Madrileko Puerta de Hierro ospitalera bideratu ninduten ebakuntza egiteko. Nik jakin nahi nuen hipofisia non zegoen eta arkume buru bat erosi nuen hara joan aurretik. San Isidro egunez, maiatzaren 15ean Madrilen nengoen. Beste hilabete egin zuten Donostian egindako frogak errepikatzeko eta ziurtatzeko Cushingen gaixotasuna nuela. Izan ere, ez omen zen ohikoa gizonezkoengan eta are gutxiago modu espontaneoan sortzea, niri gertatu zitzaidan bezala. Gaixotasuna baieztatu zuten eta, San Antonio egunean, ekainaren 13an operatu ninduten. Inork ez zuen txakur-txiki bat ematen niregatik, baina, hara nola diren gauzak: hogeita hiru urte joan dira harrezkero, eta hemen nago oraindik.
Bizirik, eta lanean.
Bai. Hala ere ebakuntza egin eta handik hiru urtera berriro agertu zen gaitza eta ez ziren ausartu berriz operatzen. Orduan, erradioterapia etorri zen: hogeita zortzi saio egin
95
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
zizkidaten. Hipofisi guztia erre zidaten. Erradioterapia ez da batere agresiboa momentuan, nire kasuan behintzat, baina esan zidaten epe luzera agertuko zirela ondorioak. Eta hasi ziren agertzen. Urtean behin Madrilera joaten ibili naiz errebisioak egiteko, baina iaztik Donostian egiten dizkidate kontrol guztiak. Egunean hamabi pastilla hartzen ditut eta tarteka testosterona injektatzen didate. Doping frogak eginez gero, nik behintzat, positibo emango nuke. Konturatzen al zara? Justu zorretan sartu, proiektu berri bat hasi eta gaixotu egin nintzen. Kalamidadea!
Zein dituzu bizimodua egiteko mugak?
Itogin asko ditut. Mugimenduak ditut mugatuta. Pianoa jotzeko beti berotze-ariketak egiten bezala ibili behar dut, behatzei berotasuna eman nahian. Gogoratzen naiz urte batean oporretan, Benidormen. Beste abisu bat jaso nuen han. Hanka batean era bateko tenperatuta neukan. Beste hankan, berriz, beste bat. «Zer itsas korronte dugu hau!», hori pentsatu nuen. Han ere medikutan ibili ginen. Bizkar hezurrean, artropatia degeneratibo bat sortu omen zitzaidan eta medula estutu. Beste ebakuntza bat egin zidaten baina herren gelditu naiz betirako, eta okerrera egingo omen du. Gorreria ere sortu zait... Baina aktibo jardun dut eta hala segitu nahi dut.
Hogeita hiru urtean produkzioa ez da eten. Nortara edo hartara lanean segitu duzu.
Bai, eta orain jubilatu jendearekin ari naiz.
Horixe arrazoia!
Bai, segitu egin dut lanean, eta beti, eskatzen zaidana egi
nez. «Egingo al dugu? Etorriko al haiz?».
Ez zarela bakarlari izan, esan didazu. Xirula Mirulan ere izan dituzu laguntzaileak...
Kontxi izan da nire laguntza, eta seme zaharrena, Joxe Antonio. Eta beste bi semeak ere bai, Manu eta Xabier, bolada batean. Gaixo nengoela konturatu eta alde egin nuen
96
 
ere bai
97
Koaderno eta
karpeta batzuetan prestatuta daukat jubilatuekin egiten ari naizen lana. Eta lan teoriko batzuk
MIEL A. ELUSTONDO
etxetik, andreari esanez: «Banoa etxetik, ez da posible, baina nahi nuke etortzea erabakitzen dudanean etxeko atea zabalik egotea!». Oso ondo portatu da nire andrea. Tributu handiak pagatu dizkiot nik gaixotasunari.
Gaixorik eta lanean. Orain, zaharrekin, Udaberrin.
Oso mimatuta sentitzen naiz. Berrogei lagun gara, eta ez da posible ni hain onartua izatea. Muxua batetik eta muxua bestetik, konplexurik gabe. Ikasi egin dut maitasuna adierazten. Artelanari begiratzea bezala, honi edo hari begiratu eta diot: «Ez harritu, zuri begira nago, niretzat plazer handi bat da zu ikustea!». Berezi xamarra naiz, ezta?
Horrexegatik merezi duzu.
Lagun asko egin nituen Madrilen. Asko, ordea. Pena ere izan nuen, hango jira bukatu nuenean.
Eutsi gogor Udaberriri, eta jubilatuei.
Koaderno eta karpeta batzuetan prestatuta daukat jubilatuekin egiten ari naizen lana. Eta lan teoriko batzuk ere bai, kanonak eta beste zer diren esplikatzeko, ahoskatzea lantzeko ariketak... Gure taldearen izena Udaberri denez, Udazkenetik Udaberrira izan liteke liburuaren izenburua. Haiek kantuan ikasi nahi dute. Bi edo hiru badira bandan ibiliak, eta horiei erraza egiten zaie kantu bat solfeoz ikastea. Baina badira partitura bat bizi guztian ikusi ez dutenak ere. Barregura sanoa ematen dit notak pentagraman nola idazten dituzten ikustea. Oso inportantea sentitzen naiz koru horretan, maite nautelako, eskertzen didatelako egiten dudan lana. Bertan daukat nik akademia. Erraza egiten zait haiengana joatea, nire bastoi eta guzti. Behin ere ez zait gustatu zuzendari tiranoa. Behin ere ez. Giroa sortzea da kontua, kantuan erakustea. Hortik aurrerakoak, dantza, gimnasia...
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
umeekin bezala, jubilatuekin egitea da nire asmoa. Izan ere, zenbat gauza egin daitezkeen!
Haiekin egiten duzun lana, materiala, idatzi egiten al duzu?
Jubilatuek kantatzen duten guztia paperean ematen diet. Hara bestea!, a zer galdera! Kantatzen ikasi nahi dute eta, kantuan, dantza eta gimnasia sartzen dira. Nire buruari galdetu nion: «Umeekin hainbeste landu ditut arlo horiek eta, hauekin ere egingo ote nuke?». Horixe da nire buruari egin nion galdera. Erantzuna ere laster nuen prest nire kolkoan: baietz, egingo dudala! Eta horretan naiz.
Lehenengo liburua prest, eta bigarrena ere bai, lehenengoa argitaratu aurretik ere. Bejondeizula!
Egunero sortzen dut kanturen bat. Baita bertsoak ere... Ume txikiekin lan egiten nuenean bezala. Nire lana beraiekin egotea zen, musika tartean. Jubilatuekin, berdin. Eta gustura. Bi egunean jubilatuekin jarduten dut, horixe dut lotura. Gainerakoan, libre naiz. Lana dagoenean, Joxe Antoniok deitzen dit Donostiatik, eta hara. Bestela, gauza asko lehenagokoak dira, eta lehen egindakoak konpondu eta grabazio berriak prestatzea da lana. Hori eta jubilatuak.
Kar, kar, kar...
Hik egin ezak barre, bai! Hainbeste kontu egin eta gero,
zer tristea den nire bizitza konturatzen naiz.
Tristea? Horixe ez, horratik! Goazen hemendik hondartza aldera Imanol, badakit zalea zarena eta.
Ibiltzeko gogoak nagoenean haraxe joaten naiz. Jartzen naiz tabernan eta itsasora begira egoten naiz. Txikitan ere, akordatzen naiz, hanka hutsik joaten ginen gu etxetik hondartzara. Zer edo zer egin beharra dago orain ere... Bai, goazen itsaso aldera.
98
 
MIEL A. ELUSTONDO
Lagunen lagun
Aldez edo moldez hamaika pertsona azaldu da elkarrizketan. Hizpidera ekarri ditugu, eta batzuk behin baino gehiagotan. Izango da horretarako arrazoirik ere. Haien berri eman dezazun nahiko nuke, faborez.
Osaba Eusebio.
Hiru auto besterik ez ziren ibiltzen Zarauzko zumardian. Gu, bertan, kalean ibiltzen ginen jolasean, oso nabarmena zen eta auto bat etortzen zenean. Ordu batetik ordu bietara edo, nik pianoan behar izaten nuen, ariketak egiten. Bitartean, aitona eta osaba eta denak lo egoten ziren. Eta, isiltzen banintzen, berehala zen «Manolito!» hotsa. Atea ireki baino lehen konturatzen ziren ihesi nindoala. Zumardira joaten nintzen, futbolera. Tartean, «kotxea!», orroa baten batek eta gu bazterrera. Baina, sarritan entzuten nuen garrasia beste bat zen: «Tio Euxebio!». Nire bila zetorren, jakina! Ezkaratzean sartu eta ezkutatu egiten nintzen. Baina abildade handikoa zen bizikletan tio Euxebio. Ni hartu eta etxera, pianoaren aurrean jartzen ninduen. Meritu handia zuen.
Narbaiza.
Urruti daukat haren oroitzapena. Badakit gure familiak ezaguna zuela eta familiaren izenean hasi nintzela harekin ikasten. Udaldi bakarra egin nuen Narbaizarekin. Hura atzera bere herrira joan zenean, «Honekin zer egin behar dugu?», izan zen gure etxeko galdera. Eta Maria Barbararekin hasi nintzen ikasten.
Maria Barbara Aranguren.
Zerutiarra. Hartaz maiteminduta nago oraindik. Eskola-maisuen artean ohituta nengoenez, haiek ez bezalako goxotasuna zuen Maria Barbarak. Zarauzko dama zen. Zeloak ere izan nituen ezkondu zenean. Hamar urte nituen.
99
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
Jakin.
Lagun zoragarriak. Ekintza literarioa, kulturala, eta euskaraz. Ez neukan han idazteko prestakuntzarik, baina han nengoen, lagunen ondoan.
Arantzazu.
Zortzi urte edo izango nituen Oñatitik Arantzazura lehenengoz igo ginenean. Osaba soldadutzara joatekoa zen eta promesa eginda zeukan nonbait. Eta igo ginen, osaba eta besteren batzuk, seguruenetik. Oraindik gogoratzen naiz, Arantzazuko igoera egin zen hurrengo egunean. Fermin Truebak irabazi zuen. Ni kaletarra nintzen, baina gure etxean egundoko debozioa zioten Arantzazuri. Arantzazu zahar hura ezagutu nuen. Bai kokapen geografikoari dagokionez, eta bai naturari dagokionez ere, zoragarria iruditzen zait.
Iñaki Bastarrika.
Bi elementu biltzen zaizkit. Bata, Iñaki bera, gaztetan. Bestea, nola eboluzionatu duen gaurdaino. Gaur egunean iparramerikarra da, askoren arteko bat. Pena handia hartzen dut egin duen eboluzioa ikusita. Berak dio erretiratzen denean hona etorriko dela bizitzera. Uste dut oroitzapen goxoak izango dituela Arantzazukoak. Beste gauza bat, ahots berezi-berezia zuen, tiple ahotsa. Denak txoratuta zeuzkan, maiteminduta. Hori suertea, suerte ikaragarria!
Iñaki Bereziartua.
Urruti gelditzen zaizkit kontu horiek. Koadrilakoak ginen, baina oso ezberdinak biak. Mutrikutik etorritako familia zen, Iñaki txiki-txiki zela. Galdu egiten zait haren irudia. Harrezkero ez dugu harreman handirik izan.
Fernando Mendizabal.
Lagunak ginen. Oso filosofoa zen. Anaia bat zuen, Martin, oso ezberdina. Maite ditut, nola ez, bada? Fernando, Iñaki... beste garai bat zen hura eta beste izaera bat genuen orduan.
100
 
MIEL A. ELUSTONDO
Joxe Antonio Azpeitia.
Nire txiki-txikitako laguna. Fraide nindoala esan nuenean, berak, «Ni ere bai!». Fraidetzatik irten eta astebete pasatu nuen Mondragoen, ilea pixka bat hazi eta beste itxura bat hartzeko. Handik, Zarautza. Igande arratsalde batez heldu nintzen etxera. Bada, seietan ailegatu etxera eta zazpietan han nuen Joxe Antonio Azpeitia. Beti ondoan izaten nuen, kantore ez zuen batere balio baina. Berak bere eboluzio politikoa egin zuen, nirea ez bezalakoa, baina hezur eta mami izan ginen beti. Oso pertsona berezia, nire lanetan sartuta.
Irrintzi.
Momentu jakin batean ni Zarautzen integratzeko biderik
egokiena, eta estimagarriena.
Euskaltzaleak.
Minik gabeko haurgintza. Berez etorri zen. Banantze bat
bezala.
Naya.
Abentura goxoak. Guk hura ireki eta zabaldu zuen Euromarrek beste diskoteka. Hala ere, neska guztiak gurera etortzen ziren. Zergatik ote, eta gure orkestragatik. Eta ni, orkestran jo eta hurrengo goizean Anduren aitaren etxera lanera. Naya? Eskandalua, herriarentzat. Desafioa, herriarentzat. Kiebra joko genuela pentsatzen zuten, baina arrakasta izan genuen, orkestraren estiloagatik, eta bezeroak pazientzia izan zuelako.
Ez Dok Amairu.
Arantzazuko apostoluak? (Txantxetan). Ez, hamalau dira haiek. Pazientzia izan dut Ez Dok Amairu estimatzeko, beraien lana aintzakotzat hartzeko, lehiakidetzat ez hartzeko. Zorionez, apaiz hura ezagutu nuen, Julen Lekuona, bere gitarrarekin, bere kantuekin. Gero sortu zen Ez Dok Amairu. Ezagutu nuen Julen, eta gero Mikel Laboa. Benito Lertxun
101
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
direna, nire porrot bat bezala hartu nuen. Xabier Lete? Uste dut ez naizela bere gustuko pertsona izan.
Txillardegi.
Nire beso armatua. Hasiera batean, maisu, guk fraide usaina genuenean oraindik. Nire lana ezagutu zuenean, errespetu osoz hartu zuen nik egiten nuena.
Anjel Lertxundi.
Neure semea balitz bezala errespetatu eta maitatu dut.
Jaione Escudero.
Ume bat zen ezagutu nuenean, haren beharra izan nuenean. Txiki-txikitatik hasi zen kantatzen. Nire mana horietako bat.
Txantxon Zubeldia.
Abaltzisketako parrokia atarian egin genuen jaialdi batean ezagutu nuen. Haren poesia batzuei musika jarri nien. Maisu izan zen lehenen. Haren seme-alabak ezagutu nituen, alaba batez ere, ikasle lehenengo eta irakasle gaur egun. Elkar argitaletxearekin ditugun harremanetan bitartekari dugu beti. Inoren beharrean egon garenean, berarengana jo dugu... Niretzat, agurgarria da gizon hori.
Txusma Azkona.
Nafarroako ikastola guztietara heldu ginen haren bidez. Beti izan dugu oso harreman gozo eta bero-beroa. Oso inportantea izan da Txusma guretzat. Lagunak gara. Denbora da elkarrekin hitz egin ez dugula baina nahikoa dugu telefono deia: bera pozik, eta ni ere bai.
Kontxi Aizarna.
Monumentu bat merezi du. Beti prest lan guztietarako. Ia hogeita hamar urte dira ezagutu nuenetik. Denbora honetan, ikasketak egin ditu, hazi egin da... Zer esan?! Nire ondoan izan dudan pertsonarik inportanteena, laguna... dena!
102
 
MIEL A. ELUSTONDO
Joxe Antonio Urbieta.
Semea. Zer esan behar dut, besterik, semearen gainean?
Zuk zure lagunen gainean esandakoen ordainetan, hara Kontxi Aizarnak behin neuri esana, Imanol Urbieta definitzeko eskatu nionean:
Berari gustatzen ez zaion hitz bat erabiliko nuke: artista. Eta artista denak bezala, oso arraroa. Eta jenio izaera. Artista, sortzaile... erditzeko makina. Etengabe ari da sortzen, presa ere badu, denbora falta du barruan duen dena kanporatzeko. Lehengo batean esan nion: «Lehen bai, iristen nintzen zuk egindakoak txukun jartzera, baina gaur egun ez. Hiru lagun beharko zenituzke barruan daukazun guztia garaiz ateratzekotan». Sortzen eta sortzen ari da, neurriz gain. Orain dela hogei urte baino gehiago sortzen du. Askotan esaten du: «Ideia buruan sortzen denetik ahora edo lumara heltzen denerako, zahartu zait». Karpeta pila du, egindako lanak argitaratzera iritsi ezinik. Eta jenioa izanda ere, akatsa ere badu: desordenatua da, oso. Hori ere bai. Ordena behar-beharrezkoa du, baina bera zeharo desordenatua da: papera, papera eta papera. Behin esan niona: «Mahai handi bat jarriko dizut zure paper denak bertan txukun gordetzeko». Berak, ezetz: «Ez, Kontxi, alferrik ari zara. Hobe duzu lurrari lau hanka jarri!».
Horixe Kontxi Aizarnak esana...
Ez da gezurra. Txikitan ere, eskolan, garbitzaileak erraz jakiten zuen zein zen Manolo txikiaren mahaia. Lurrean paper gehienak zeuzkana!¶
103
 
IMANOL URBIETARI ELKARRIZKETA
Bibliografia
Oleskariak zortzikotearekin 3 disko txiki, 1964an. Haur kantariak: haurrentzako euskaraz egin den lehen dis
koa, 1967an.
Oleskariak koruarekin 2 LP, 1971n. Haur kantarien birlorak: liburuxka eta 4 zinta, 1974an. Nire lehen hitzak euskaraz: zinta 1, 1977an. Xirula Mirula: liburu bat eta 4 zinta, 1978an. Kriskitin kraskitin: LP/zinta 1. Atotxa giroan: zinta 1. Txalo pintxalo: zinta 1. Ikusi makusi: zinta 1. Xixupika 1: liburua eta 6 zinta/LP. Bertsolaritzako doinu zaharrak: 2 zinta. Xixupika 2: liburua eta 6 zinta/LP. Ipuin klasikoak: 6 zinta. Xixupika 3: liburua eta 6 zinta/LP. Kanta-kanta, kontu kontari ipuinak: 7 zinta. Gabon gauean Xirula Mirula: LP/zinta 1. Haur kantarien birlorak: liburua eta 6 LP/zinta. Kilometroak: zinta 1. Araba Euskaraz: zinta 1. Nafarroa Oinez: zinta 1. Lau katu eta danbor bat: liburua eta 2 zinta. Bertso trena: zinta 1. Bertso galaxia: zinta 1. Bertso ostatua: zinta 1. Haurtxoa 1: 3 zinta/LP. Haurtxoa 2: 3 zinta/LP. Haurtxoa 3: 3 zinta/LP. Axelko: gida liburu bat, 2 lan koaderno, 6 zinta. Otsoko: gida liburu bat, 2 lan koaderno, 4 zinta. Beleko: gida liburu bat, 2 lan koaderno, 4 zinta. Euskarazko zubia: 2 zinta. Edebé-Giltzarentzat 18 zinta/CD.
104
 
MIEL A. ELUSTONDO
Ibaizabalentzat 3 zinta/CD. Urtxintxa proiekturako 9 zinta. Txanela proiekturako 6 liburu eta 6 CD. Kun-kun lolo: CD 1. Bizarzuri: CD 1. Bazen behin: CD 1. Kukuketan: CD 1 eta liburua. Kansenia koralez koral: 2 CD (Zairen grabatua). Hizkuntza lantzeko bideoak: ordubeteko 12 bideo. Musika lantzeko bideoak:
Haur Hezkuntzarako: ordubeteko 7 bideo. Lehen Hezkuntzarako: ordubeteko 13 bideo. DBHrako: ordubeteko 20 bideo.
Mikelandegi zaharreko ipuin eta bertsoak (Sendoa, 1986): 12 liburuxka, hilabete bakoitzerako 5 ipuin. Gehienak euskal tradizioko ipuinak.
Santillana argitaletxearentzat, gaztelaniaz, musika hezkun
tzarako 6 liburu eta 20 zinta.
105
Page: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32, 33, 34, 35, 36, 37, 38, 39, 40, 41, 42, 43, 44, 45, 46, 47, 48, 49, 50, 51, 52, 53, 54, 55, 56, 57, 58, 59, 60, 61, 62, 63