Jose Antonio Arana Martijari elkarrizketa
M I E L A . E LU S T O N D O
Idazlea eta argazkilaria
«Hau nobela bat da». «Hor beste historia bat ere badago»... esan izan digu Jose Antonio Arana Martijak (Gernika-Lumo, 1931) behin baino gehiagotan elkarrizketan ari ginela. Hamaika ikusia da, izan ere, gure solaskidea. Ondo bizitza betea du, berriketaldian erakutsi digunez. Jose Antonio baitan bat egin dute Euskal Herriko bi erakunde historikoren leloek: alegia, bateko Eusko Ikaskuntzaren «asmoz eta senez» eta besteko Euskaltzaindiaren «ekin eta jarrai» goiburuek...
Jose Antonio Arana Martija Gernikan jaio zen eta herriko ikastolan egin zituen lehenengo-lehenengo ikasketak. Bertan egingo zituen bigarrenak ere, 1936ko gerrak bide guztiak etenarazi izan ez balitu. Herria bonbardatuz gero, Frantziako erbestearen gazitik dastatu zuen familiarekin, 1939 arte. Muxikan jarri ziren bizitzen orduan, harik eta 1950ean atzera Gernikara itzuli arte. Aurretik, 1943tik 1947ra bitartean, zenbait apaiztegitan ikasi zuen.
1954an Zuzenbide ikasketak bukatu zituen Deustuan, Valladoliden titulatuta, eta 1957an, berriz, Ekonomiakoak, Bilbon. Enpresa lanean hasi eta 1961ean Maiteder Bareñorekin ezkondu zen. Bost seme-alaba dituzte.
161
uztaila-abuztua 2007
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
Hirurogeiko hamarkadan loratu zen euskal kulturara: Brisas Guerniquesas aldizkarian parte hartzen hasi zen; gero, zuzendu ere egingo zuen argitalpen hura. Musikari dagokionez, Bogamazua izeneko zortzikotea osatu zuen herrian bertan eta eta zenbait disko ere grabatu zituen. 1962an, musikaren gaineko lehenengo artikulua argitaratu zuen Tesoro Sacro Musical aldizkari espezializatuan. Santa Zezilia, Andra Mari eta Hodeiertz koralak sortu zituen... urte askoan egingo zuen lanaren ezaugarriak. Kultur lanean ogibiderik ez baitzen, enpresan ari zen beharrean eta, hain zuzen, Gernikako Astra-Unceta fabrikan ari zen —lantegiko idazkari nagusia zela—, 1968an Basauriko espetxean sartu zutenean.
Musika izan du afizio eta ofizio handietako bat. Musika egin, egokitu, zabaldu, bildu, kritikak eta dibulgaziozko lanak idatzi... lan asko eta askotarikoa egin du Arana Martijak. Tartean da, adibidez, 1976an, Música Vasca liburua argitaratu izana. Edota, 1986an, Eresoinka, Eusko Jaurlaritzaren aginduz idatzitakoa.
Kultur eragile saiatu eta zaildua ere bada. 1964koa du Jakin aldizkarian argitaratu zuen lehenengo artikulua. 1966an Gernikako Seber Altube ikastola sortzeko lanetan jardun zuen. 1977-78an Sakonki izeneko jardunak antolatu zituen Gernikan, astean behingo hitzaldien bidez.
Kultur munduan ez ezik, politikan ere jardun zuen. ESB alderdiaren sortzaileetarikoa izan zen. 1977an, herriko zinegotzi izan zen, eta Bizkaiko Batzar Nagusietako ahaldun 1977-79an. 1978an, Euskaltzaindian hasi zen lanean, bibliotekaz arduratzen. Euskaltzain urgazle da 1979tik, liburuzain nagusi ordudanik. Berak asmatua da akademiaren bibliotekaren izena, «Resurreccion Maria Azkue». Euskaltzain oso, berriz, 1988tik hona. Erakundeko diruzain ere izana da. 1996an hartu zuen erretiroa. Hamaika liburu, artikulu luze, saio eta idazlan argitaratu ditu, eta hainbat eta hainbat hitzaldi egin. Era berean, hainbat erakunde eta elkarteko kide da, edo izana: UZEIkoa —han ezagutu zuen Mikel Zalbide, eta gero berak proposatu euskaltzain—, Eusko Ikaskuntzakoa (1982an, esaterako, bertako
54
 
MIEL A. ELUSTONDO
idazkari nagusi izatea proposatu zuen Adrian Celayak; 1987an, bestalde, Musika sailaren buru izan zen), Euskal Herriko Adiskideen Elkartekoa, Euskal Ikasketen Ameriketako Institutukoa eta Euskal Idazleen Elkartekoa (ohorezko bazkide izendatu zuten 1998an). Errekonozimendu eta sari guztien artean, bat du maiteen: batxilergoa amaitu zuenean, garai hartako errebalida azterketan lortu zuen ohorezko matrikula.
Gaur egun, oraindik, paper lanari eskaintzen dizkio arratsaldeak. Bateko artikulua eta besteko proiektua, esku bete lan bizi da...
Makina bat kontu ibili du elkarrizketa honetan. Liburu mardula beharko litzateke beraren idatzi, ibili eta egin guztiak biltzeko. Jose Antonio Arana Martijak bere baitan gorderik duena idaztea ez dagokio berari beste inori. Nekez egin lezake bestek. Berak, inori lana errazteko edo, egunerokoa idazteko ohitura du joan deneko berrogeitaka urtetik hona. Makina bat urtekari bete ditu honezkero, letra xehean eta txukun-txukun, bere historia, biografia atalak. Euskal Herriaren kronikaren parte ere badirenak, inondik ere. Urtekari horietan da benetako Jose Antonio, haren gorak eta beherak. Hil bitartean familiakoek beste inork irakurtzeko eskubidea ez duen biografia benetako osoa...
55
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
Jose Antonio Arana Martija. Zure deituren jatorriaz gura nuke jakin. Aranak bertakoa izan ezinik ez du, baina, Martijak?
Martija nafarra da. Martixenea, izan ere, Gorritin dago. Baserri eder bat. [Zuhaitz genealogikoa atera du. Han dira Jose Antonioren bi adarrak ageri: Arana eta Martija. Eta R.M. Azkueri dagokiona ere egina duenez, erakutsi ere digu]. Lehengusina batek, Londresen bizi denak, ordenagailuz egina daukat zuhaitza, baina hura baino politagoa da nik eskuz egindakoa. Seme-alaben hirurogeita bi deitura ditut bilduak, denak euskaldunak.
Puru-puruak...
Bai, kar, kar, kar...
Gurasoen jatorria?
Aita, Gregorio, Muxikan jaioa 1902an. Ama, Kristina, Gernikan jaioa 1906an. Aita Gregorioren parteko aitaita Jose Agustin izan zen, Muxikakoa. Amama, Salbadora, Muruetakoa. Jose Agustin ganadu tratantea zen, Zornotzan bizi zen. Baserriz baserri ibiltzen zen okela erosten, txahalak eta. Kontatu zidatenez, Salbadora amama Jose Agustinekin maitemindu zen baina neskari etxean utzi ez tratante batekin irteten —amamaren etxean goi mailakoak ziren, nonbait—, eta Salbadorak etxetik hanka egin zuen, gero ezkonduko zen gizonarekin. Horixe nobela arrosa! Hari horietatik gora joz atera ditut gure seme-alaben hirurogeita bi deitura euskaldunak. Gure ama Kristinaren gurasoei dagokienez, aita Meliton Martija Larrañaga zuen... Meliton Martijaren familian harginak ziren eta haietako batzuk, esate baterako, Itziarko eliza egitera etorri ziren. Beste batzuk, aldiz, Zornotzako eliza egiten etorri ziren lanean eta Zornotzatik Ibarrurira joan ziren bizitzen. Eta han jaio zen nire aitaitaren aitona. Baina Gorrititik da
Gorrititik dator gure Martijaren iturria. Horregatik esaten dut nire jenio txarra Nafarroatik datorrela
56
 
MIEL A. ELUSTONDO
tor iturria. Horregatik esaten dut nire jenio txarra Nafarroatik datorrela. Gorrititik hain zuzen.
Jenio txarrekoa zu? Ez zaitu inork jenio txarreko ezagutzen.
Batzuetan. Amorruak hartzen nauenean, esaten didate:
«Atera da, Gorriti!».
Zenbat neba-arreba izan zineten?
Bederatzi gara. Neu, nagusiena. Denak bizirik gaude.
Zure izena, berriz? Ez Joserik ez Antoniorik aipatu didazu zure aurrekoetan.
Amak bi neba izan zituen: bata, Jose; bestea, Antonio. Lau-bost urterekin hil ziren biak. Izurritea edo halakoren bat izan zen. Ni jaio nintzenean, nire osaba izan behar zirenen izenak jarri zizkidaten, eta aitaitarena ere bai: Jose Antonio Meliton naiz ni, izatez. Bataio agirian ere hala dator: Jose Antonio Meliton Arana Martija. Aitaita Melitoni lehenengo jaio zitzaion loba izan nintzen.
Gregorio Arana, zure aita. Ama, Kristina Martija...
Barku kapitaina zen aita. Sota y Aznar konpainian nabigatzen zuen. Barku txiki batean ibili zen lehenengo, lehen ofiziala zela. Estatuko kapitainik gazteena izan zen, hemeretzi urterekin atera zuen titulua. Gero, barku handiago batera igaro zen, Axpemendi, artean Sota y Aznar konpainiakoa. Gerra ostean, Francok konpainia hura desegin zuenean, Axpemendiri Monte Albertia jarri zioten izena. Esaterako, gure aitak Axpemendin eraman zituen Arroxelako portura Eusko Jaurlaritzak Banco Bilbaon zituen diruak, akzioak eta gainerako ondareak. Gure aita, izan ere, La Rochellen egon zen gerra amaitu arte... Hemen nobela bat idazteko lain dago.
Zuk esan.
Gernikako bonbardaketa eta gero, gu Bilbora joan ginen, izeko baten etxera. Handik, osaba batek Laredora eraman gintuen. Eskolara ere joan nintzen ni han, baina ganora
57
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
handirik gabe. Han jaio zen nire anaia bat ere. Frantziara erbestea etorri zen gero. Itsasontzian gindoazela, Bordeletik hurbil, motordun txalupa bat heldu zen, galdezka: «Gernikarrik bada itsasontzi honetan?». Gure amak hori entzun eta berehala hurreratu zen, hoska: «Nire gizona Gregorio Arana da». Hitz egin zuten, joan zen txalupa eta handik ordu betera atzera itzuli zen karameluak, gailetak eta horrelakoak ekarriz, gure aitaren partetik. Orduan jakin genuen aita bizirik zegoela, eta non zegoen. Ordu arte ez genekien. Galduta zegoelakoan geunden. Eta non eta han azaldu behar, Arroxelako portu militarrean... Hurrena, Saint Nazairera iritsi ginen, itsasontziz, Naonedeko (Nantes) portu militarrera. Hiru egunez han egon ginen...
Zein eta zein zineten?
Gure ama, haren lau seme-alabak eta bi izeko. Hiru egun, txabola handi batean sartuta. Azterketa medikua egin ziguten lehenengo. Ondoren, Villemandeur-era bidali gintuzten Paristik hurbileko herritxora. Oraindik gogoratzen naiz, nire bizitzako irudirik tristeena hangoa da, Villemandeur-ekoa. Tren geltokira heldu, jaitsi eta hango alkatearen zain nola egon ginen. Etortzekoa ei zen, bizitzeko etxe bat guri uzteko, baina alkaterik ez zen agertu han. Inor ez zen azaldu. Gure ama, lurrean jarrita, eta gu haren inguruan: nik sei urte, eta gure paretik pasatzen zen jendea guri dirua botatzen. Eskeko bati bezala. Horixe da bizi honetan dudan irudirik gogorrena. Txarrena ez zen hori izan. Handik hamabost egunera tifusa harrapatu nuen. Eraman ninduten ospitalera, eta hiru hilabete egin nituen inkomunikatuta! Beste oroitzapen bat ere badut: akordatzen naiz ama, kuzinatzen, Rivedoux-en, perrexila behar zuela. Gure etxetik berrogeita hamar metrora, halako bidezidor batean, izaten zen perrexila. Behar genuenean, hara joan, hartu eta kito. Orain urte batzuk joan nintzenean, gogoratu eta «Ea perrexila dagoen!», esan nion neure buruari. Eta joan nintzen... eta perrexila! Etxean daukat gordeta.
58
 
MIEL A. ELUSTONDO
Aita ez zen zuekin?
Aita batetik bestera ibiltzen zen Frantzian. Bi hilabetean behin edo bakantza edo holako bat ematen zioten eta etortzen zen. La Flotten bizi izan ginenean ere halatsu. Aita ez nuen sarritan ikusi. Beste kontu bat, harrigarria beharbada: aitak niri ingelesa egiten zidan, ikas nezan. Eta pixka bat ere ikasi nuen, irakurtzeko eta ulertzeko moduan. Gero, ikasitakoa erabili ez eta ahaztu egin zait. Ni etxeko zaharrena nintzen, etorkizuneko kapitaina, eta ingelesa ere erakutsi nahi zidan aitak. Aita dela-eta, berak badu ikustekorik nire musika zaletasunean. Gramofonoa ekarri zuen etxera, eta diskoak. Gernikako bonbardaketa baino lehen, gure etxean Cavalleria Rusticana, Il barbiere di Siviglia eta beste zenbait kanta entzuten ziren... Opera zalea zen. Ez zuen operarik osorik entzuten, baina bai aria batzuk eta.
1939an Euskal Herrira itzuli zineten.
Axpemendin etorri ginen denok, aita-amekin esan nahi dut. Itsasontzitik jaitsi eta amama Salbadoraren etxera joan ginen Bilbora. Aita atxilotu egin zuten berehala, Jaurlaritzaren balioak Frantziara eraman zituen ontziko lehen ofiziala izan zelako, eta Espainiaren kontra jarduteagatik. Gerra kontseilua eman zioten. Aitaita Melitoni entzunda dakit bizi guztiko kartzela ezarri ziotela, baina kontua da handik denbora gutxira etxera etorri zela, arazoa baten batek konponduta. Ez dakit nork esku hartu zuen han, baina kontua da etxean agertu zela aita.
Bilbotik Muxikara, han jarri zineten bizitzen...
Nire aita, lanik gabe, sei seme-alaba ordurako... Muxikan amamaren etxean bizi ginen. Gure aita saltzaile hasi zen, bizikleta bat hartuta. Ondarroaraino joaten zen, Lekeitiora, Bermeora, Markinara... Egun pare bat egiten zituen kanpoan, gauzak saltzen. Hala ateratzen zuen guk behar genuena. Ondorioz, inguruko dendari guztiekin izan zituen harremanak. Bilboko biltegi baten jeneroa saltzen zuen, janariak eta
59
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
beste. Gero, bere kontura hasi zen, handizka erosi, berak biltegia ireki eta saltzen. Orduan, laguntzeko eskatu zidan, neu nintzenez nagusia. Horrela hasi nintzen aitarekin biltegian, Gernikako Erdiko kalean zegoenean.
«Aita izena kanta beharrak, jarri dit bihotza bero...» zure lagun Xabier Amurizaren bertsoaren hasiera, «Aita» gaitzat hartuta kantatutakoa. Zure aitaren historiak ere kantatzeko moduko bukaera dauka...
... Basaurira kartzelara eraman nindutenean 1968an, gurasoak ni bisitatzera etorri ziren. Kontzientzian ezin kenduzkoa daukat: aitak hartu zuen disgustua! Hitus bat eman zion, eta elbarrituta geratu zen. Ni kartzelan ikusi eta etxean erasan zion. Hartu zuen inpresioa! Askotan pentsatu dut nire erruz hil zela aita!
Gernikako bondardaketa mugarri
1931ko martxoaren 10ean jaio zinen, Gernikan. Zein dituzu txikitako oroitzapenak?
Asko ditut. Ikastolara joan nintzen, Gernikan, lau urterekin edo. Ni baino nagusiago ziren ume denak. Haurtxo bat nintzen, andereñoaren altzoan beti. Sabiñe Ardantza zuen izena andereñoak. Elantxobekoa zen. Jaunartzea josefinetako komentu berrian egin nuen. Egun hartan Salbadora amamak opari eman zidan domina daramat oraindik lepotik zintzilik, kolkoan sartuta. Eta ez dut kentzen, erradiografiak ateratzeko ez bada. Sasoi hartan Jose Domingo Iturraran zen Gernikako parrokoa, euskaraz dotrinarik eman nahi ez zuena. Hau ere inportantea da...
Zer da inportantea?
Jose Domingo Iturraran markinarra zen. Bermeon egon zen parroko, eta handik hona etorri zen. Gernikan omenaldia egin zioten, Vatikanok monsinore izendatu zuelako. Abade artean famatua zen. Oso ondo egiten zuen euskaraz...
60
 
“ ”
MIEL A. ELUSTONDO
baina ez zuen ezer jakin nahi euskararekin, eta ez zuen uzten dotrina euskaraz ematen ere. Guk, ikastolako umeok, euskaraz ikasten genuen, eta dotrinara joan eta erdaraz? Garai hartan Seber Altube eta Julio Bareño ziren euskara arduradunak PNVko batzokian. Nik artean sei urte ez nituela ikastolan irakurtzen ikasi eta, bonbardaketa baino hiru-lau hilabete lehenago, irakurtze lehiaketa bat egin zuten batzokian. Bada, Seber Altubek eman zidan saria. Baina natorren dotrinara... Bonbardaketa aurretik, Gernikako kalean baziren hiru jesuita, ezagunak: Felipe eta Joan Jose Goikoetxea eta Raimundo Olabide. Horiek ematen ziguten dotrina euskaraz. Hor beste historia bat dago, oso interesantea...
Artean sei urte ez nituela ikastolan
irakurtzen ikasi eta
lehiaketa batean saria eman zidan
Seber Altubek
Zeuk duzu berba...
Jendeak esaten du bonbardaketa egunean ikusi zutela abadez jantzitako bat, Erdiko kaletik jesuiten etxerantz korrika zihoana. Olabide izan zela, biblia euskarara itzulita zuela —eskuz idatzita, inprimatu gabea—, etxean ahaztuta utzi eta haren bila zihoala, korrika... Geroko batean jakin dut ez zela bera izan. Behin, hara non nagoen afaltzen Donostian, senar-emazte batzuekin, eta haiek esan zidaten: «Ez zen izan Olabide bibliaren bila joan zena, gure osaba baizik, Martin Iriondo». Martin Iriondo gudarien kapilaua izan zen agustindarretan, jakin zuen jesuiten jauregia erretzen ari zela, han zegoela Olabideren biblia —biak abade, biak lagun, eta, pentsatzekoa denez, Olabideren lanaren jakinaren gainean zegoen—, eta bera izan zen biblia jesuiten egoitzatik atera zuena, erre aurretik. Martin Iriondo, donostiarra. Bestalde, Olabidek eskuz idatzitako biblia hori Kanalako elizaren aldarepean ezkutatuta egon zen, 1958an inprimatu zuten arte...
Gauza asko egon da aldarepean ezkutatuta herri honetan. Horixe esaten zuten Serafin Esnaolari buruz, «paperak» gordeak zituela aldarepean Trintxerpen...
61
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
Olabideren biblia aldarepean egon zela bai, behintzat.
Ikastolan ari zineten ikasten. Dotrina, euskaraz, jesuiten eskutik eta parrokoaren borondatearen kontra... Zer euskara giro zen gerra aurretik Gernikako kalean?
Saraspen bizi ginen gu, auzotxo bat Gernikatik irteeran dagoena. Aitaitak etxe bat zuen han eta bertan bizi ginen gu, familia osoa. Hantxe jaio nintzen ni, eta nire lau neba-arreba ere bai. Bada, «Melitonen etxea» zen hura. Bastida arkitekto famatuak planoa egina... Saraspen bizi zen Oskillaso, Jose Basterretxea. Han euskara egiten zen. Kontua da Gernika bertako euskararik ez dagoela. Gernikan egiten den euskara da, gehienbat, errigoitiarrek, muxikarrek, arratzuarrek, forutarrek eta bestetzuek ekarritakoa. Gernikara etorritako familiek mantendu dute euskara. Hor nahaste-borraste bat egin da, euskara bat sortu da, bizirik irauten duena, baina ez da, izatez, hirikoa. Da kanpotik Gernikara bizitzera etorritako baserritarrena.
Euskaraz bizi eta hazi zineten...
Saraspen bai, behintzat. Guretzat Gernikara «etortzea» izaten zen. «Goazen Gernikara!». Gura dut esan guretzat Saraspe zela gauza bat, eta Gernika aparte-aparteko beste bat. Baina Gernikako kalean ere egiten zen euskaraz, zeren eta bertan bizi zen jenderik gehiena alboko herrietatik etorritakoa zen, lan egitera eta bizitzera... Bertoko euskaran badaude hitz batzuk gipuzkerazkoak ere, zeren eta arma fabrikak sortu zirenean Gernikan 1913an, Astra, Unceta, Esperanza... eta abar, Eibartik ekarri zituzten armagileak, teknikariak. Eibarren bizkaieraz egiten da baina hango kutsuko euskara sartu zen Gernikan. Horrek beste nahaste bat gehiago ekarri zuen hona.
Gaur egun nahaste horrek irauten du, ala bertako euskara bat osatu da?
Esate baterako, nire euskara Errigoitin ikasi nuen, amama —Melitonen emaztea—, hangoa zen eta. Haren neba Errigoi
62
 
MIEL A. ELUSTONDO
tiko parrokoa zen. Seminariora joan nintzen ni 1943an, baina hara joan orduko urtebete egin nuen osabaren etxean latina ikasten. Nik, izatez, euskara han ikasi nuen, Errigoitin. Orain esan beharko genuke Gernikara etorritako jendearen euskara mota horiek bat egin dutela, nahastatu egin direla. Denok antzekoa egiten dugu. Gernikako kaletik Forura bi kilometro daude. Arratzura bi-hiru. Errigoitira, lau. Muxikara, bi eta erdi. Nola deitzen dio, bada, Atxagak? Euskal Hiria. Hemen, halako Gernika hiri bat esan beharko genuke.
Seminariora joan nintzen 1943an,
baina hara joan orduko urtebete egin
nuen osabaren etxean latina
“ ”
ikasten
Euskararen erabileraz Gernikan galdera egin dizut, Jakin-era bidali zenuen ohar bat gogoan hartuta, non euskararen erabilera galarazten den eliza giroan...
Jose Domingo Iturraran. Horrek galarazo zuen. Joseba Intxaustiri bidali nion oharra. Eta beste argazki bat ere bai, euskarazko errotulazioa zeukana, gainetik borratuta.
Errotulazio hori dela eta, jakin dudanez, Seber Altuberen familiak hilobia du Gernikako hilerrian. Zuk zaintzen duzu hura. Haren ondoan, Karmelo Etxegarairena. Bien tartean behar du euskarazko errotulazioa porlanez ezabatuta duen hilobia, Intxaustiri bidali zenion argazkian ageri dena...
Argazki hori ere bidali nion, bai. Intxaustiri bidalitako
oharrean agertzen zen debekua Iturraranen kontua zen...
Iturraran asko izan dira herri honetan...
Bai. Iturraran horren loba bat abade egon zen Ondarroan, parroko, Emiliano Iturraran... eta hor kontatuko dizut gauza bat. Ni seminariotik atera nintzenean, baneukan oraindik hango erlijio kutsua, eta Adoración Nocturna Española (Gaueko Gurtze Espainiarra) izenekoan sartu nintzen, artean gazte-gazte nintzela, osaba baten gomendioz. Osaba hura Uribe zen. Hark eraman ninduen gaueko adoraziora. Hiru talde zeuden han. Denak karlistak, karkak, frankistak... zer
63
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
ez zegoen han! Beren banderan lazotxo bat zeukaten, Espainiako banderatxoarekin. Behin, festa bat egin zen Elorrion, «Fiesta de las espigas» (Galburu jaia). Eta han joan ginen Gernikakoak autobus batean, banderarekin eta lazotxoarekin. Elorriora heldu ginenean, nik kendu egin nion lazotxoa. Bagindoazen prozesioan, eta han non datorren Emiliano Iturraran bandera zeramanaren ondora. Banderaduna nor izango eta ni!, adorazioko presidentea izan nintzen eta orduan. Iturraranek: «Zeuek izan behar! Zelan kenduko dozue ba hori lazotxue?», «Kenduko ez dogu ba!». Horrela pasatu zen hori. Hori baino lehentxeago zera proposatu nuen adorazio horretan, hiru talde zeudenez, bat euskarazkoa izatea. Ez zidaten onartu, karkak ziren eta denak!
Lazoa kendu, euskarazko taldea osatzea proposatu... Nondik datorkizu gogo hori?
Espainiako lazoa! Kenduko ez nuen ba!
Bai. Haiek jarri, zuk kendu. Baina nondik gogo hori?
Jaio nintzenetik edo! Etxean beti bizi izan dut giro hori. Espainiako bandera bat... Bonbardaketa ondoren, erbestean hiru urte egin eta gero, nola ikusiko nuen, bada, nik Espainiako bandera bat?
Erbestean hiru urte eginak zarete familian...
Bonbardaketa ondoren erbestera joan ginen. Gure ama, lau seme-alaba eta haren bi ahizpa. Ontzi ingeles batean eraman gintuzten Santanderretik Nantesera, eta handik Villemandeur herritxora. Esan dizut lehen. Heldu eta berehala tifusaz gaixotu nintzen eta Montargis-ko ospitalean eduki ninduten gaitz kutsagarria zelako. Frantziara heldu berria izaki, han egon nintzen, ospitalean, ezer ulertu ezinik hiru hilabetean. Barregarria ere bada: gaixotasunari esker ikasi nuen frantsesez! Dena ez zen barregarria izan, ordea. Ama etortzen zen, kristalean jo, agurtu bai baina berarekin ezin berbarik egin, ezin leihorik zabaldu ez ezer! Ama iku
64
 
65
«Gerrako ume», ez. «Bizirik irten ginenak» gara gu
MIEL A. ELUSTONDO
si, joaten zen... eta hala hazi nintzen ni, txikitan, sei-zazpi urte nituela. Frantzian egon ginen gero, Arroxela parean dagoen Île-de-Réko Rivedoux eta La Flotte herritxoetan, 1939an Bilbora itzuli arte... Bisitatu ditut Frantziako herri horiek gero. Haietako batera itzuli nintzenean, alkatearengana joan nintzen, hango eskolan ikasi nituen frantsesezko kantuak kantatu nahi nizkion. Nik barru-barruan sentitu nuen alkate hari zerbait esateko beharra, zeren eta herri horrek eskuak zabal hartu gintuen Gernikakoa eta gero. Ezin izan nion ezer adierazi, egun hartan alkatea ez zegoelako herrian... Arreta ezin hobea izan zuten gurekin... Frantziatik etorri eta Cervantes eskolan ikasten egon nintzen, Bilbon, Lutxana kalean. Hantxe egin nuen 1939ko ikasturtea, eta hantxe hasi nintzen gaztelaniaz ikasten, nire hirugarren hizkuntza. Nire bigarren hizkuntza frantsesa izan zen; hirugarrena gaztelania, eta gero ingelesa, aitarekin egiten nuena, barku kapitaina izan zenez, ikasi egin zuen zerbait...
Gerrako umeen zerrenda egingo bagenu, han zinateke zu...
Bai, jakina. Eta egon naiz, zerrenda horretan.
Aitonduta eta gero ere, «gerrako ume»...
«Bizirik irten ginenak» gara gu. Gure aitaita Melitonen etxea ez zen erre, ze gure aitak entzun zuenean abioiak pasatzen, zer egin zuen, ireki bainuontziko ura eta bete egin zuen. Etxe hartan suzko bonba bat jausi zen. Etxea erretzen hasi zen baina, bainuontzia urez beteta zegoenez, baldeka amatatu zuten sua. Etxea ez zen erre. Gernikan dozena erdi etxe salbatu ziren. Melitonena bat.
Bonbardaketa osteko Gernikako argazkiak argitaratu dira aurten bertan Bernardo Atxagaren Markak liburuarekin batean, orduko Jaurlaritzak krimenaren berri emateko egin zuen argitalpenaren edizio faksimilea. Argazkiak ikusi bakoitzean Ekialde Hurbila dator ene begietara.
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
Nik alderantziz esango nuke. Hangoak ikusi eta hemengoaz gogoratzen naiz. Dena den, Atxagarena ez da faksimilea, ingelesez idatzitakoaren itzulpena baizik. Originala daukat nik! Han agertzen diren hiru hizlariak hurbilekoak ditut. Jon Labauria nire alaba baten senarraren aitona zen; Eusebio Arronategi apaiza —ez erretorea— etxeko laguna genuen; Bonifazio Etxegarai, berriz, euskaltzaina... haren biografia idatzi dut! Kontuak kontu, hala geratu ginen! Beste historia bat: zergatik salbatu ziren juntetxea eta arma-fabrika? Erdiko guztia apurtu zuten, eta juntetxea ez, Gernikako arbola ez, eta arma fabrikak ere ez. Arma-fabrikarenak badu esplikaziorik, geroko baliagarri izango zituzten eta. Nazionalek juntetxea bota ez, ordea. Zergatik? Nire ustez, nahiz eta frankistak izan, euskal sentsibilitatea zuenen bat edo egongo zen. Soltxaga jenerala, esate baterako, Nafarroan jaioa baina Urduñako familiakoa. Elizan ere ez zen bonbarik jausi. Andra Maria eliza. Han erori zen bonba bakarra gudariek Bizkargitik botatako kanoikada izan zen. Elizaren alboan erori eta kristoren zuloa egin zuen. Esaten zuten bonba batek egin zuela zulo hori, baina ez, Bizkargitik euskal gudarosteak botatako obusa izan zen. Anekdotak asko eta asko dira...
«Anekdotak». Bonben suan Castor Uriarteren biblioteka erre izana, adibidez...
Bonbardaketan erre zena, Karmelo Etxegarairena... Castor Uriarte Gernikako arkitektoa zen gerra aurrean. Berak egin zituen hemengo babeslekuak. Bazekien non zeuden. Hori dela eta, lantxo bat ari naiz prestatzen Hermes aldizkarirako, zeren eta argazki batzuk aurkitu ditut... luze doa.
Esan, esan zertan den gaia...
Ezagutuko duzu Vicente Talonek idatzi zuen Arde Gernika. Pena da nik hemen bibliotekarik ez edukitzea, ze Bilbon dago dena! Vicente Talonek bi argazki ematen ditu bere liburuan, eta argazkien jabegoari dagokionez, dio: «Colección Basurde». Eta ni, denbora batean, han ibili nintzen: «Nor ote
66
 
MIEL A. ELUSTONDO
da Basurde hori?». Eta, azkenean, lortu nuen jakitea. Donostiako gudari bat, Gernikan egon zena, metrailadore tiratzailea. Eta han non jartzen naizen harremanetan bere familiarekin. Argazki bilduma osoa, Basurdek hemendik hanka egin zuenean, Parisen egon zen, erbestean. Jaurlaritzan lan egin zuen Andima Ibiñagabeitiarekin. Bada, Basurderen biografia ere bildu dut. Inork ez daki nor den Basurde hori! Basurdek bere arreba bati bidali zizkion argazki guztiak, Donostiara. Eta han azaltzen du, nola bonbardaketa biharamunean goizean goizago Gernikara etorri zen Basurde, argazkiak egitera. Orain institutua dagoen lekuan agustindarren komentua egon zen, eta hantxe egon zen Saseta batailoia. Talde hartakoa zen Basurde. Arrebari bidali zion gutun batean zera dio: «Estas dos fotos son del día anterior al bombardeo. O sea, el domingo. Estábamos de descanso e hicimos una pequeña fiesta y fuimos en kalejira hasta la plaza y allí bailamos, o sea que fuimos los últimos que bailamos en la plaza de Gernika. Al día siguiente, lunes, fue el bombardeo, que hice dos o tres fotos y el otro día por la mañana hice las fotos que te envío. Hasta pronto, agur t’erdi». Argazkian gudariak ikurrin dantza dantzatzen ageri dira, bonbardaketa bezperan, igande arratsaldean. Berez, egun horretako bi argazki daude: bata, gudariak agustindarretako komentutik datozela, Gernikako pasealekurantz, dantzarako makilak lepoan hartuta eta biko lerroan. Beste argazkia, pasealekuan ikurrin dantza dantzatzen. Gudariak kalekoz jantzita daude. Beste dantzariak, zuriz. Gainerako argazki guztiak bonbardaketa ostekoak dira. Basurderen biografia osoa daukat. Ibiñagabeitiak Guatemalatik egindako eskutitza, Orixek idatzi ziona... Gudaria zen, baina ez edonor. Haren izen osoa, Faustino Pastor Gurrutxaga Basurde.
Lehenengo, bonbardatu. Gero, galarazpen eta debekua.
Gerra ostean, ezin zen euskaraz hitz egin, dena galarazota zegoen. Izenik ere ezin jarri euskaraz. Nire emaztea bataiatu zutenean, Miren Maiteder Bareño Ormaetxebarria
67
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
dakar agiriak. Raimundo Olabidek esan zion nire aitaginarrebari izen hori jartzeko. «Jaio berria eta, jarriozu Maiteder, izen polita da eta». Lizardiren poema bat da Maiteder. Olabidek irakurrita zeukan poema hori, gustatu izena, eta nire aitaginarrebari esan. Miren Maiteder jarri zioten, beraz. Handik urteetara, han ipini zuten, marra bat nire emaztearen izenaren gainetik. «Miren Maiteder Bareño Ormaetxebarria», zirrimarratuta, eta gainean: «Maria Amada Bareño Ormaechevarria». Gero, atzera izenak aldatzeko modua izan zenean, joan ginen eta esan ziguten: «Euskaraz jarri nahi baduzue, gaztelaniatik euskarara itzuli behar duzue». Eta guk: «Itzuli? Euskaraz ez dago ba hortxe bertan!». Eta harako besteak: «Baina legeak dio euskarazko izena ipintzeko, itzuli egin behar dela!». Eta hantxe zegoen, argi-argi-argi!, eta hor ere auzia izan genuen, epaitegiaren kontra. Azkenean Miren Maiteder ipintzea lortu genuen. Euskararen kontrako burugabekeriak! Edo, are, amorrua!
Seminarioan sartu zinen 1942an eta bateko eta besteko seminarioetan ibili zinen 1947 arte. Gero, Zuzenbide ikasketak egiten hasi zinen...
Seminariotik irten eta zer egin ez nekiela izan nintzen aldi batean. Zera horretan, Andres Mañarikuarengana jotzea erabaki nuen. Berak bultzatuta hasi nintzen Zuzenbide ikasketak egiten. Gasteizko seminarioan egon nintzen garaian, bibliotekara eraman ninduen Mañarikuak, hango lanean berari laguntzeko, liburu ordenatzen eta fitxak egiten. Mañarikuaren kutuna izan nintzen. Hortaz, geroago, batxilergoa amaitu eta zer egin ez nekienez, aitaren biltegian lan egiten nuen sasoian, Andres Mañarikuaren etxera joan nintzen, aholku eske. Berak esan zidana: «Zatoz Deustura Zuzenbidea ikasten, Zuzenbideak bide zabalak ditu, aukera handiak, askotarako balio du, eta Deustun ondo ikasten da!». Eta, egia esan, ikasi ez dakit, baina eskatu bai, asko eskatzen zen Deustun. Goizeko mezetara ere joan behar zen! Profesional onak zeuden, Mañarikuak esanda bezala. Hark esanda hasi
68
 
MIEL A. ELUSTONDO
nintzen ikasten, hori ere zor diot berari. «Neuk lagunduko dizut, oztoporik baldin baduzu!», esan zidan. Eta konfiantza horrekin joan nintzen Deustura, Zuzenbide ikastera.
Gero aitaren biltegian hasi zinen lanean. Zure lehenengo lana...
Bai, biltegian lanean eta eskolak ematen nituen, seminarioan eta Deustun ikasitakoak baliatuz. Goizean bi ordu latinezkoak ematen nituen, batxilergoa ikasten ari zirenei, eta ikasgaia gainditu gabe zutenei. Baina laster aspertu nintzen biltegiko lanean. «Banoa Ekonomia ikastera!», eta hala joan nintzen Bilbora, Zuzenbidearen luzapen modura, enpresa munduan lan egiteko aukera izango nuelakoan edo. Ni, izatez, letretakoa naiz, ingeniaritza eta horrelakoak guztiz arrotz zitzaizkidan. Egia esan, inork ez zidan aholkatu Ekonomia ikastea; neure burutik atera nuen hori. Hiru urte egin nituen, Comercio eskolan, Unamuno institutua dagoen inguru horretan (Sarrikoko fakultatea gero egin zen). Hirugarren urtea egiten 1958an eta lan egiteko aukera etorri zitzaidan: Formica Española SAn. Hor lehiaketa baten bidez atera nuen lanpostua. Salmenta ordezkari izan nintzen «euskal probintzietan, Santander eta Logroñon», eta barne zen Iruñea. Orduantxe izan nuen Hego Euskal Herria ezagutzeko aukera. Herririk herri ibili nintzen, arotzei formika nola jarri erakusten. Euskal Herria ezagutu eta, 1961ean Maitederrekin ezkondu nintzenean, Euskal Herri osoko buelta egin nuen, ezkonbidaian: Bilbo, Donostia, Baiona, Donibane Garazi, Iruñea, Gasteiz eta Gernika. Euskal Herriko itzulia. Logroñora ere iritsi ginen baina.
Ekonomia ikasi eta...
... 1954an bukatu nituen nik Ekonomia ikasketak eta aitarekin hasi nintzen lanean, haren biltegian. Maitederrekin harremanetan hasi nintzen urtea izan zen. Laster ginen ezkondu nahian... Baina Ekonomia ikasketa haiek egin eta soldadutza egin behar izan nuen. Valladolidera bidali ninduten, sarjentu. Eta joan nintzen. Heldu, bertako agintariaren aurrera
69
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
joan eta sekulako errieta jaso nuen, kalekoz jantzita joan nintzelako! Uniformea jantzita joan behar nuela, ezpata hartuta eta hau eta hura. Bada, kartzelara sartu ninduen segi-segidan. Hamabost egun egin nituen kartzelan...
Ekonomia liburua bada zuk egina, Crisis y resurgimiento agrícola en el siglo XVIII...
Historia ekonomikoa erakusten zigun irakaslearen kontua izan zen hori, Fernando Lapuenterena. Berak esan zidan: «Aizu, uda honetan zergatik ez duzu lantxo bat egiten ekonomiaren historiaren inguruan? Lan ona egiten baduzu ohorezko matrikula emango dizut». Eta udan, ehun eta zenbait orrialdeko lana idatzi nuen, Crisis y resurgimiento agrícola... hori. Tesina moduko bat da, baina nahiko sakona. Orain ere, inoiz edo behin, hura irakurri eta diotsot neure buruari: «Ez ninduan horren kokoloa ere! Izatez gero, orain nauk ni kokoloa!». Irakasleak ohorezko matrikula eman zidan Historia ekonomikoan. Lana ez zen argitaratu, baina Ekonomia fakultateko liburutegian daukate.
Ikasle fina zinen...
Banintzen, nonbait. Beste ikasgai batean, «Estructura económica» izenekoan, irakaslearen azalpenak entzun, koadernoan ohiko oharrak hartu eta, eskola amaitutakoan, etxera joan, garbira pasatu eta multikopistan inprimatzen nituen. Vietnamitan kopiak egin eta hurrengo egunean saldu egiten nizkien ikaskideei. Ikasle fina diozu zuk... ohorezko matrikulak hiru izan nituen Ekonomia ikasketetan.
Bide beretik etorri al zen geroan egin zenuen Burtsa hiztegia?
Ez, besterik da hori. Euskera aldizkarian argitaratu zuten hori. Euskaltzaindiaren agindua izan zen. Xabier Gereño, Jon Gurutz Larrañaga eta hirurok jardun genuen horretan. UZEI sortu zenean, Joseba Intxaustik Zuzenbide hiztegian kolaboratzeko eskatu zidan. Eta Ekonomia eta Politika hiztegietan ere parte hartu nuen. Euskal erakundeen gaineko
70
 
MIEL A. ELUSTONDO
lan luze eta sakona egin nuen. Han erakusten dut nola zazpi euskal herrietan sistema demokratiko eta instituzional berdina izan den, dela legislatiboa, exekutiboa eta judiziala. Lurralde guztietan egikera berdina! Horretaz ere interesatu naiz.
60ko hamarkada oparoa
60ko hamarkadaren hasieran egin zuen sarrera Jose Antonio Arana Martijak kultur munduan. Herriko aldizkarian kolaboratzen hasi eta bertako zuzendari izan zen handik lasterrera. Bide luze eta oparo bati ekin zion harrezkero: gaur egun oraindik irauten duen ekinari.
Brisas Guerniquesas, «tokiko prentsa» orduan... Bertan hasi zinen idazten...
1947an apaiztegitik irten nintzenean, bazegoen Gernikan Juventudes Obreras Católicas (JOC) izeneko taldea. Ni, artean apaiztegiko kutsua nuela, hantxe sartu nintzen. Aldizkaritxo bat ateratzen genuen hilero, Brisas Guerniquesas izenekoa. Geroxeago, haren zuzendaritza hartu nuen. Aldizkariaren konposizioa ere geu egiten hasi ginen, minervarekin, berunezko letrak erabiliz; tipografia muntatzen, alegia. Muntatu eta inprentara eramaten genuen. Behin, Imanol Berriatuak ikusi zuen nola egiten genuen lan eta Anaitasuna-ren konposizioa egiten laguntzeko eskatu zigun, eta ale batzuk egin genizkiola gogoratzen dut. Hainbat lan egin genuen sasoi batean!
Nolako artikuluak argitaratzen zenituzten Brisas Guerniquesas-en?
Artikulu laburtxoak, literariotxoak, erdaraz. Garai hartan, seminariotik irten berria nintzela, hango erdal giro eta kutsua nekartzan, euskara galarazita baitzegoen! Gaztelaniazko idazlerik preziatuena Fray Luis de León zen; bereziki, haren Los nombres de Cristo (Kristoren izenak). Klasikoetan, Gonzalo de Berceo ere maite nuen, euskararekin eta musi
71
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
karekin ikustekoa daukana. Erromantzeak idazten nituen, eta antzerkia idazten ere ausartu nintzen, drama bat, bertsotan, Lepanto izena eman niona. Hamasei urte nituen eta... poemak egiten!
Aldizkarian erdaraz idazten zenuten?
Hasieran, erdaraz. Gero, zuzendaritza hartu nuenean, 1957an, euskara sartzen hasi nintzen. Londresen zegoen Nabarnizko Gotzon izeneko fraide batek idatzi zuen han, beste batzuek ere bai, neuk... Elebitan hasi ginen orduan. Orduko parrokoak, On Fernando Bizkarrak, durangarrak, galarazo egin zigun euskaraz idaztea. Gutun bat idatzi zidan esanez herriko zenbait jende kexatu egin zitzaiola, Brisas Guerniquesas aldizkaria kutsu separatista hartzen ari zela, lehengo bidera itzul gintezela eskatzen zigun. Nik hamar orrialdeko gutuna idatzi nion bueltan parroko jaunari, eta euskaraz jarraitu genuen aldizkaria egiten. Orduantxe sortu genuen ikastola, 1966an. Seber Altube jarri genion izena, parrokoarekin izandako eztabaida horren ondotik.
Zein eta zein izan zineten han, ikastola sortzen?
Hor? Horrek ere badu historia, gero!
Hemen, izatekotan, zuk duzu historia!
Bai, bai... Ganbaran daukat karpeta bat
osoa, ikastolako historiari buruzkoa.
Tira, bada, zein eta zein zineten...
Bazeuden guraso batzuk beren umeei euskaraz irakurtzen irakasteko eskatzen zutenak. Ez genuen lekurik ikastola jartzeko. Gizarte etxeak bazeuzkan lokal batzuk hutsik, eta parrokoari gela pare bat uzteko eskatu genion, ikastola martxan jartzeko asmotan. Parrokoak, lehenengo ezetz. Gero, bostehun sinadura lortzen bagenituen, baietz. Eta horiek eta gehiago batu genituen eta dena ondo-ondo koadernatuta
72
Parrokoak gutun bat idatzi zidan esanez herriko
zenbait jende kexa
tu egin zitzaiola, Brisas Guerniquesas aldizkaria kutsu separatista har
tzen ari zela
 
MIEL A. ELUSTONDO
eman genion parroko jaun horri. Fernando Bizkarrari, alegia. Eta lekua utzi behar izan zigun. 1966ko urriaren 12an, Pilareko Ama Birjinaren egunean —kar, kar, kar...—, ireki genuen Seber Altube ikastola... Seber ordurako hila zen, 1963an hil zen. Niri eman zidan biblioteka guztia.
Hor ere bada historia, edo istorio...
Bai. Hara, Seber Altubek Gernikako orfeoia sortu zuen 1901ean. Gerra ostean, Pauen erbestean zegoela, jakin zuenean nik Andra Mari korala sortu nuela, idatzi egin zidan esanez koral horren historia jakin nahi zuela. Harremanak izan genituen, eskutitzez eta, geroko batean, biblioteka eman zidan.
Seber Altube ikastola...
Hamahiru umerekin zabaldu genuen. Tartean ziren nire alaba nagusiak, bata bi urtekoa, bestea laukoa. Ikastola hasi genuenean, andereño Pili Alberdi izan genuen. Gaur egun institutuan ari da. Neska jatorra.
Neska? Orduan izango zen neska. Gaur egun, adinekoa behar du andereño Pilik.
Bai, oso jatorra. Gure alaba txikiak bi urte zituen orduan, eta andereño hark esaten du oraindik: «Zenbat bider eduki nuen ume hau altzoan!». Nahia eta premia izan ziren, biak. Lehenengo urtean hamahiru neska-mutil bildu genituen. Bigarrenean, berrogei; hurrengoan, berrehun... Henrike Knörr ere irakasle izan zen bertan.
Zein eta zein izan zineten ikastola irekitzen?
Deunoro Sardui eta biok izan ginen hori mugitzen ibili ginenok. Gurekin batera ibili zirenak, Andone Ortuzar, PNVkoa, Manoli Bikandi ondarrutarra, Gillermo Orue, Sabin Irueta... dozena erdi lagun. Beldur pixka bat ere izan genuen, baina ordurako Bilbon ere sortuta zegoen Resurreccion Maria Azkue ikastola, Elkano kalean. Hor Ajangizko bat zen agintzen zuena, Berrojalbiz.
73
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
Julita Berrojalbiz.
Ikastolen sorreran betiko istilua izan zen: bai PNVk eta bai ezkertiarrek nahi zuten ikastolez jabetu. Leopoldo Zugaza, Euskarazaleak elkartea, Julita Berrojalbiz, Eskauriaza... PNVren harikoak ziren. Gure artean, Andone PNVkoa zen. Gu, ostera, ezkerreragokoak ginen. Bilerak izaten genituen eta dena oso ondo beti. Baina oso ondo, oso ondo... ikastola apurtu zen arte! Luze ari naiz...
Nonbait, 1971ko VI. asanbladako ondorioak izan ziren. Ikastoletan eztabaida pedagogikoak sortu ziren eta politika joera ezberdinak bistaratu ziren: ikastola laikoak, irakaskuntza librea...
Guraso abertzaleok sortu genuen ikastola. Beste batzuek ere nahi zuten bertan sartu, ezkerrekoak ziren, eta asmatu zuten bidea: laguntzaileak sortu zituzten. Guk ere nahi genuen diruz lagunduko zutenak, baina zera gertatu zen, bost edo hamar ogerleko ordaindu, ikastolaren laguntzaile izan eta batzarretan gurasoek beste boto izatea lortu zutela. Guk, abertzale eta katoliko ginenok, ez genuen hori onartzen. Haiek esaten zuten umeak herriarenak zirela. Guk, ezetz. «Umeak gurasoenak dira. Herrikoiak diren, zer diren eta norenak, beraiek esango dute nagusi direnean, baina momentu honetan umeak gureak dira eta geuk irizten diogun moduan heziko ditugu!». Batzarretan izaten ginen, eman dezagun, hamabost edo hogei guraso eta berrogeita hamar laguntzaile. Eta beti irabazten zuten. Eta «gu bagoaz hemendik!» esan eta beste ikastola bat ireki genuen, Gernika ikastola. Seber Altube ikastolak bere bidea segitu zuen. Besteetatik apartatu eta txarto ibili ginen, ez dirurik, ez lekurik, ez ezer. Orduan, karmeldar mojak lekua eskainiz etorri zitzaizkigun, eta gure ikastola —haurtzaindegia, egia esan—, haien kolegiora ekarri genuen, San Fidel ikastetxera. Han sartu ginen. Gernika ikastola haurtzaindegi izango zen,
Ikastolako batzarretan izaten ginen hamabost edo hogei guraso, eta berrogeita hamar laguntzaile! Eta beti irabazten zuten
74
 
MIEL A. ELUSTONDO
eta ikasketak San Fidel ikastetxean egingo zituzten. Gaur egun San Fidel ikastola dugu, karmeldarren komentuan dagoena, gerra denboran gudarien ospitale izandakoan.
Aurrera egiteko modua egin zenuten.
Beste arazo bat ere izan genuen Seber Altube ikastola sortu genuenean. Ez guk bakarrik, jakina, Bizkaian ikastolak sortu ahala konpondu behar izan genuen zera bat. Eubako pasiotarren etxean batzen ginen ikastoletako arduradunak: Joseba Arrieta, Jesus Atxa... gure arazo eta problemei irtenbide komunak bilatzen saiatzen ginen. Horrela asmatu nuen irakasleen lehenengo asegurua.
Asegurua?
Bai, 1969an sortu nuen. Ikastolak pribatuak ziren berez, ez zuten inolako nortasun juridikorik, ez ofizialtasunik. Ez zen posible andereño eta maisuak gizarte segurantzan sartzea. Hainbat eztabaida eta istilu izan ondoren, garai hartan Bilboko apezpiku zen Jose Maria Zirardarekin hitz egin nuen eta elizaren babesa lortu nuen gure ikastolentzat. Elkarte bat eratu genuen, Asociación de Escuelas Parroquiales de Vizcaya (AEPV), legez aitortua. Orduan, Lagun Aro konpainian buru egiten zuen Jose Aiala Zabala gernikarrarekin bildu eta zera adostu genuen, eurek zeukaten mediku sareak gure ikastoletako irakasleak hartzea, istripu eta gaixoaldi zerbitzua eskaintzea, alegia. Aseguru hori neuk zuzendu nuen Josune Olabarriaren laguntzarekin.
Hori ere egin zenuen zuk! Aizu, gaur egun, San Fidel eta Seber Altube ikastolak, biak dira Gernikan.
Bai... Nik uste Seber Altube ikastolak laikotasunetik jarraitzen duela. San Fidel, ostera, erlijioaren bidetik ari da... Euskara alderik ez da. Ikastola sortzea aparte, guk izan genuen garaipenik handiena euskara eskola publikoan sartzea izan zen. Maisu eta maistra zaharrak jubilatzen ari ziren eta haien ordez maisu eta maistra euskaldunak sartu genituen.
75
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
Erdarazko eskola publikoa euskarazkoa bihurtu genuen. Momentu honetan Gernikako eskola publikoan dauden ume denak euskaraz ikasten ari dira. Hori, nire ustez, ikastola sortzea bezain inportantea izan zen.
Askotan esaten dena, ikastolak ez duela lortu, besterik gabe, bertara doazen haurrak euskalduntzea, inguruko eskolak ere bide horretan abiaraztea baizik...
Bai.
Brisas Guerniquesas aipatzetik hasi eta heldu gara honaino. Izen bat dabilkit, aldizkari hura zela eta, «Belu» sinatzen zuena.
«Belu». Julio Bareño Atxirika. Gernikako korrespontsala Euzkadi egunkarian. «Belu» edo «Belumendu» sinatzen zuen. «Berandu» esan nahi du. Nire emaztearen osaba zen Julio. Euskarazko korrespontsal lanak, esaterako, Euskaltzaindiak ordaintzen zituen... Juliok, esate baterako, nire jaiotzaren berri eman zuen Euzkadi-n! Egunero hartzen zuen kafea gure aitarekin Café del Norte-n, gure aita itsasoan ez zenean, alegia. Belu hil zenean, 1964an, izan zen Gernikako bandak hileta elizkizun batean jo zuen azken aldia. Bandako fiskornioa jotzen zuen Juliok. Haren anaia Anjel Bareñok, nire emaztearen aitak, fagota... Baina, esan dizut, nire jaiotzaren albiste eman zuen Beluk. Gutxi izango dira beren jaiotzaren iragarpena egunkarian ikusi dutenak. Heriotzaren berria bai, baina jaiotzarena? Martxoaren 10ean jaio nintzen. Jaiotzak eta heriotzak direla eta, adiskide, ezagun eta lagunen eskelak gordetzen ditut. Egunkarian, egunero, ezagutzen dudan inoren eskela ikusten badut, moztu eta jaso egiten dut, izan gernikarra, zarauztarra edo edonongoa. [Eskela bilduma takoan dauka lotuta. Ehunka dira]. Eta domina bilduma ere badut. Eta txanponak: frantsesak, ingelesak, alemanak... Eta posta zigiluak: Espainian emititu zituzten lehenengo eta bigarren zigiluak... Zaletasunak ere izan ditut batzuk.
Itxura!
76
 
nuen
77
1952an Katiuska zartzuela egin genuen, neu baritono nintzela. Antzeztu eta kantatu egin
MIEL A. ELUSTONDO
Beste zaletasun arraro bat: pazkokoa egiteko txartelen bilduma. Pazko garaian jauna hartzeko, holako txartel bat erakutsi behar izaten zen. «Examinado de doctrina cristiana, Gernika, año 1950». «Iglesia parroquial de Alkiza, año de 1878. Doctor Legarra». «Examinóse. Xemein, año de 1742». «Aprobado en doctrina cristiana en San Esteban de Udala, año 1783». «Aprobado en doctrina cristiana en la parroquia de San Pedro apóstol de Bergara, año de 1915»... Ikusten duzunez, gauza arraroak gordetzen ditut.
Eskola ona eta musika
Buru-belarri jardun du landu dituen arlo guztietan. Horien artean, nabarmenetakoa da musika. Ikasketak eta ikerketak, biak egin ditu. Eta, haritz zaharraren legean, «eman ta zabal zazu» jardun du. Diskoak grabatu eta Andra Mari korala sortu eta zuzendu zuen hamar urtez...
Ez dakit nondik datorkizun musikarako jaiera...
Horrek ere JOCen du sustrai bat. Talde haren barruan, gizon bat aipatu behar dut: Bittor Olaeta, musika arloa betetzen zuena JOCen eta Miserikordiako bandaren zuzendaria zena. Bere aita Segundo Olaeta izan zen, Olaeta balleta sortu zuena, 1927an Elai-Alai sortu zuena... Bittorrek zortzikote bat egitea asmatu zuen. Artagan deitu genion, Begoñako Ama Birjina dagoeneko mendixkaren izena. JOCekoak ginen batetik eta, bestetik, Begoñako Amaren kofradiakoak. Orduko kontuak. Bittorrek zortzikotea osatu eta kontzertuak egiten hasi ginen. Handik lasterrera, zartzuelatxoa egin behar genuela otu zitzaion. Lehena Naste borraste izan zen, Orue musikariarena. 50ean edo 51n egingo genuen hori. Eta, hurrengo urtean, 52an Pablo Sorozabalen Katiuska egin genuen, neu baritono nintzela. 1952ko otsailaren 19, 20 eta 22an. Antzeztu eta
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
kantatu, beraz. Gernikan eta Bilboko Miserikordian eman genuen. Geroago, Bogamazua izenarekin zortzikote bat osatu genuen 1963an...
Ordurako lehen harria jarria zenuen...
Apaiztegian ikasi nuen. Rey izeneko abade bat izan genuen musika irakasle. Harmonia, berriz, Julio Valdesekin ikasi nuen. Astean birritan joaten ginen harengana. Gogoan dut Valdesek agintzen zigula: «Para mañana un Tantum ergo a tres voces». Guk konposizio gaietan askorik ez genekien, baina Tantum ergotxoa egin eta berarengana joaten ginen. Gure lana ikusten zuen eta, ezer esan gabe, papera apurtu eta paperontzira botatzen zuen. «Para mañana otro Tantum ergo a tres voces». Hala ikasi nuen harmonia, Julio Valdesekin. Hamabost, hamasei urte nituela! Ordutik nabil musika eta kultura munduan sartuta, beste gauza askotan bezala. Nire modua izan da...
Zure modua, eta zure pasio nagusia...
Txikitandik gustatu zitzaidan. Seminariora joan orduko ere tiple izan nintzen Gernikako parrokian, on Juan Ojanguren organista zela. Seminarioan, bosgarren urtean nintzenean, ahotsaren aldaketa gertatu zitzaidan eta galarazo egin zidaten kantatzea. Gernikan, berriz, parrokiako koruan sartu nintzen. Horrela etorri zen Katiuska. Eta hortik hasi nintzen geroztik landu nituen musikaren arlo guztiak jorratzen.
Seminariotik irten ondoren, alegia.
Seminariotik irten... bota egin ninduten ni! Bibliotekan sarrera nuen eta liburu batzuk eramaten nituen gauez gelan irakurtzeko. Halaxe irakurri nituen Danteren Divina Comedia, eta Unamunoren lan pilatxoa... Musika zaletasunari dagokionez, txikitatik kantuan aritzeak musikarako ohitura sortu zuen nire barruan. Zaletasuna gerokoa da, pasiboa ez ezik —ikasteko esaten zidaten eta ikasi egiten nuen— aktiboa ere izan nintekeela konturatu nintzenean, koralak sortzen hasi nintzenean, adibidez.
78
 
MIEL A. ELUSTONDO
Noiz, nola hasi zinen eragile aktibo izaten?
Hogeita hamar urte nituela edo. Gernikara Rikardo Zallo abadea, larrabetzuarra, etorri zen organista. Zallok, Julian Arozaregik, besteren batek eta laurok Santa Zezilia koral mistoa sortu genuen. Koral hartan ginela, handik bi-hiru urtera, han non aurkezten den Rikardo Zallo Bilboko katedraleko lehiaketa batera. Gure orfeoia utzi eta Bilbora joan zen, prestatzera. Ez zuen lehiaketa irabazi eta atzera Gernikara etorri zen koralaz arduratzeko asmotan. Ordurako, ordea, koraleko mutilen artean Bogamazua zortzikotea sortua genuen. Ez zegoen korurik, zuzendaririk ez genuen eta. Baina bazegoen organista bat, eta meza batzuk kantatzen ikasi genuen. Elizako kutsu hori mantentzearren aritzen ginen. Bogamazua neuk zuzentzen nuen. Eragile aktibo izatera pasatu nintzen: musika entzuten nuen, diskoak erosten... Badiotsut, hogeita hamar urte inguru izango nituen. Bogamazuarekin lau disko grabatu nituen, Bartzelonan. Batean, festetako kantuak; bestean, erlijiosoak; hurrena, itsasokoak; eta, bestean, gabonetakoak... Lau disko, kantu denak euskaraz. Gogoratzen naiz Bartzelonan grabatzen ari ginenean bertako elizetako kanpai guztiak joka hasi zirela eta grabatzeari utzi behar izan geniola tarte batez. Paulo VI.a aita santu izendatu zuten egunean ari ginen!
Bogamazua, beraz, zure lehenengo urrats «aktiboa».
Esateko moduan. Izan ere, Rikardo Zallo itzuli zenerako, Bogamazua sortua genuen. Zallok lehengo koralarekin jarraitu nahi zuen, baina jendea berarekin aspertuta zegoen. Nik musika akademia sortu nuen orduan. Teodoro Makazaga, bandako zuzendaria, zen arduraduna; nik kudeaketa lana egiten nuen. Gero, akademia hura kontserbatorio izatera aldatu zen. Garai hartan bertan, beste orfeoi bat sortu nuen, Andra Mari korala. 1978an sortu nuenetik 1988ra, euskaltzain izendatu ninduten arte, koral haren zuzendari izan nintzen. Hirurogei bat kontzertu egin genituen. Adibidez, Errenteriako Musikasten parte hartu genuen, Seber Altube
79
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
ren mendeurrena ospatu zenean. Haren lan batzuk kantatu genituen han. Zuzendaritza utzi nuenean beste batek hartu zuen, eta jarraitu zuten lanean.
Zer izan zen, berriz, Hodeiertz?
Hodeiertz? Andra Mari koralaren segida. Andra Mari korala jende nagusiak osatuta zegoen. Nik, hark segida izan zezan, gaztetxoen korua sortu nahi izan nuen, Hodeiertz. Julia Foruriak zuzentzen zuen, orain Gaudeamus korua zuzentzen duenak. Sortzaile izan nintzen, ez zuzendari. Han kantatzen zuten sasoi hartako gazteek. Hirugarren koru bat ere sortu nuen, Juan Ojanguren izenekoa, haren omenaldi. Gregoriano kantatzeko korua zen, domeka guztietan egiten genuen entsegua, meza nagusiaren ostean. Bi-hiru urte iraun zuen, eta kontzertuak ere egin genituen.
Hiru koru sortua zara, beraz. Gainera, musika idatzitakoa, aztertutakoa, ikertutakoa. Musikologoa zara zu.
Bogamazua zortzikoterako edo gure koralerako musika egiten hasi nintzenean —bateko konponketak, besteko egokitzapenak, herri melodia hartu, harmonizatu eta abar—, ez neukan konfiantza larregi. Orduan, Ruperto Iruarrizaga klaretarrarekin jarri nintzen harremanetan, zuzenketak egin ziezazkidan. Asko ikasi nuen harekin. Meza bat ere egin nuen garai hartan, hiru ahots eta organorakoa. Ruperto Iruarrizagari eraman nion eta esan zidan: «Eskastxoa da, eskastxoa, baina ez apurtu, gorde, gorde!». Seber Altubek bandarako egindako pieza batzuk ere harmonizatu nituen... Marijesiak ere taxutu nituen: solte zeuden partiturak bildu eta osoa egin... Gernikako udaletxean entzerratuta egon ginen batean egin nuen hori. Ez dakit zer protestagatik, gau oso batez egon ginen han, eta gau hartan bertan egin nuen Marijesien partitura.
Bertsoen doinuak ere landu dituzu...
Bai, hori ere bai. Euskaltzaindiak txapelketa nagusia antolatu zuenean, 1982an oker ez banago, epaimahaian sartu
80
 
MIEL A. ELUSTONDO
nintzen, doinu sariak puntuatu eta saritzeko. Lehenengo aldia izan zen horrelakorik egiten zena. Txapelketan, bertsoak entzun eta doinuak landu nituen. Dena grabatu nuen. Gero, doinuak landu eta Donostiako Hoja del Lunes egunkarian txapelketako doinu guztiak argitaratu nituen. Doinuari inportantzia ematen diot, nahiz eta gehien harritu nauena letra izan, bertsolariek asmatzen duten testua. Bestalde, Antonio Zavalak ordu arte doinu gabe publikatzen zituen bertsoak. Esan nion: «Antonio, jarriozu bertsoari doinua, inportantea da eta. Hitzak inportante dira, baina doinua ere bai!». Auspoa bildumako ale pare batean nik egindako ereduak ageri dira. Harrezkero, inprimategian bertan jarri zizkieten bertsoei musika.
Juanito Dorronsorok lan hori segitu du.
Bai, bai, atera dituen lanetan ondo egin du lana.
Musika egiten hasi zinen eta, laster, kritikak idazten, eta dibulgazio lanak argitaratzen, partiturak biltzen...
Apurka-apurka datoz gauzak. Derrepentekorik ez dago mundu honetan. Gauzak ez dira hain sinple. 1962an hasi nintzen musika iruzkinak egiten, Tesoro Sacro Musical aldizkarian. Tomas Manzarraga klaretarra zen zuzendari, eta haren kide Ruperto Iruarrizagaren bidez bidali nion artikulua. Ondoko urtean, beste idazlan bat bidali nion, eta horrela, segi. Berdin partituren kasuan ere. Elizetara joaten nintzenean, organistarekin hitz egiten nuen, edo koruaren zuzendariarekin, eta beraien artxiboak ikusi nahi izaten nituen. Zerbait zutenean nik ez neukana, fotokopiatzeko eskatzen nien. Horrela Andra Mari koralaren artxiboa gehitu eta osatu nuen. Koralak erabiltzekoak izanagatik ere, neureak ziren, neuk lortutakoak. Azkenean, Eresbilera joan dira. Ez denak, hala ere. Oraintsu, beste partitura bat ere azaldu zait paper ordenatzen ari nintzela. Carmina Burana-ren partitura!
Musika lanetan goia jo zenuen Música Vasca lanarekin. Erreferentzia liburua dugu.
81
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
Bai, eta ez daukat lehen edizioaren ale bat besterik. Gero, Leopoldo Zugazak bigarren argitalpena egin zidan, testu gehituarekin. Harrezkero, Música Vasca hoy lana ere argitaratu dut, belaunaldi berriak ere biltzen dituena. Gehienak Gasteizko kontserbatoriotik datoz. Antza, Arabako hiriburuan indarrean dabiltza!
Liburu hori gainditu duenik ez da oraindik.
Ansorenak asko idatzi du, Jon Bagues ere fin dabil... Lan monografikoak egiten ari dira orain, zatikakoak... Beharrezkoena eginda dago.
Musikene.
Bi lagunen artean asmatu genuen. Izena ez, antolamendua. Leioako koruaren zuzendari Sarriak eta biok. Leopoldo Zugazak beka eman eta hiru hilabeteko lana egin genuen, irakaskuntzan nolako musika hezkuntza behar zen gogoeta eginez. Madrilen, Bartzelonan eta bestetan ibili ginen, metodo berriak aztertzen, pedagogia berriak lantzen... Ehun orrialdetik gorako lana egin genuen. Hiru maila ezarri genituen: lehena, kontserbatoriokoa; bigarrena, unibertsitateko ikasle izan eta musika ondo jo nahi dutenei dagokiena; hirugarrena, musikariena. Musikenek darabilen sistema Sarriak eta biok asmatu genuen...
Musikan egin dituzun bideak asko eta handiak dira. Zertan dira arlo honetan izan dituzun harremanak? Zein eta zeinekin lotu zara?
Nire sasoian ziren musikari famatuenekin. Madrilera joan eta Luis de Pablorekin egon nintzen. Otxandioko Carmelo Bernaolarekin, Gonzalez Azilu Altsasukoarekin... Askorekin. Gonzalez Azilu, adibidez, tematuta zegoen euskararen hizkeraren doinuarekin. Laguntzeko eskatu zidan eta Seber Altuberen El acento vasco liburua bidali nion. Liburua jaso zuen, aztertu, eta Madrilen zegoen gipuzkoar bati deitu zion, poesia batzuk irakur zitzan, grabatzeko. Lan bat egin zuen
82
 
MIEL A. ELUSTONDO
horrekin, Oratorio panlingüístico, eta Musikaren Espainiako sari nazionala irabazi zuen! Laguntza eskertu zidan.
Pablo Sorozabal aipatu duzu...
Gizon jatorragorik ez dut ikusi. Madriletik kanpo bizi zen. Ikustera joan nintzen eta «Gernikakoa zara? Ezagutzen duzu Gernikari egin nion himnoa?». «Ezagutuko ez dut ba!». Denbora egin nuen berarekin hizketan, entzuten. Direnak eta ez direnak kontatu zizkidan, bere bizitza guztia. Orduan ere oharrak hartu nituen eta Eresbilen egongo dira. Musikari handia izan zen Sorozabal. Baina harremanak nik askorekin! Aurelio Sagasetarekin, Iruñeko katedraleko koru zuzendariarekin, adibidez; musikari eta kritikari ona, eta gizon umil eta zintzoa. Iruñeko kontserbatorioko irakasle gehienekin izan nituen harremanak, eta Donostiakoekin, eta Bilbokoekin... Askorekin.
Norberto Almandoz.
Horixe nire kutuna! Sevillako katedraleko organista eta kapera maisu, Astigarragakoa. Banekien berak bazuela Bilbon argitaratutako Revista musical izenekoa, 1909-1913 urte bitartean argitaratutakoa. Oso zaila zen aldizkaria aurkitzea. Norbertok bazuen eta, behin, hizketan ari ginela, esan zidan: «Sevillara bazatoz neuk emango dizut bilduma, bi dauzkat eta!». Eta ez bat eta ez bi, autoa hartu, Sevillara joan, aldizkaria hartu eta ekarri nuen Gernikara. Norberto Almandozek, bestalde, musika biblioteka itzela zeukan. Opera osoak eta! Behin, gogoratzen naiz, hara non diotsan abade kriadak: «on Norberto, begiratu non eman didaten arrain hau, musika paperetan bilduta!». Nonbait, musika papera lapurtua zioten Norbertori, lapurrak arrain saltzaileari saldu, eta honek arraina bildu. Balio handiko musika paperak, gero! Horrela heldu zen atzera lehengo etxera paper hura. Negar egiten zuen on Norbertok, negar! Almandozek eta biok hainbat gutun gurutzatu genituen. Bata besteari galdezka eta erantzunez. Izan ere, nire Música Vasca liburua
83
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
ren hitzaurrea berak egitea nahi nuen. Nik idatzi ahala, berari bidaltzen nizkion idatzitako atalak, berak hitzaurrea egin zezan. Liburua amaitu nuenean, esan zidan: «Ez, ez, zuk besteren bat behar duzu, Euskal Herrian ni baino ezagunagoa den bat». Norberto Almandoz gurean ez baitzen ezaguna. Horretan, Juan Antonio Garmendiak Bello Porturi aipatu zion hitzaurrea egiteko kontua, eta hark egin zuen. Liburuaren bigarren edizioan, 1987koan, Juan Antonio Zubikaraik egin zidan sarrera.
Beste izen bat, oraingo musikariarena: Jose Luis Ansorena.
Ansorena... san Dios da! Harreman asko izaten lagundu zidan, Musikastera joaten ziren askorekin lotu nintzen berari esker. Ansorena dela eta, bada artikulu bat berak egina, niri oso ona iruditzen zaidana: «La prostitución de la música sagrada» du izena eta bertan, Ansorenak, musikari dagokionez liturgiak egin duen atzerapausoa aztertzen du. Neu ere ernegaketan egoten naiz gai horren inguruan. Izan ere, jatorrizko euskal doinu eta letrak galtzen ari gara. Elizaz ari naiz. Erdarazko musika ari gara sartzen, hitzak euskarara itzulita! Horiek kantatzen ari gara! Ernegatzen jartzen naiz! Esaterako, Ogi zerutik ez dut entzun Gernikan joan deneko hogei urtean. Euskaldunok orroka kantatzen duguna... Zartzuela sartzen ari gara elizan!
Gutunak ere badituzu zuk...
Idatzitakoak eta jasotakoak, denak dauzkat jasota. Hogei kutxa gorri ditut, gutunez beteak! Asko, oso interesgarriak.
Musikarien artean ez ote du Aita Donostiak behar goren?
1956an hila, Aita Donostia. Inor maite badut, huraxe. Euskal musikaririk onena da, nire ustez. Herri musikaren biltzailea, etnologoa, konpositore ona, zuzendari bikaina, musikari bizi guztia eman ziona, eta Lekarozi ere bai. Hango ikastetxean dagoen pianoa haren gurasoek oparitu zioten. Aita Donostia da gehien maite dudan musikaria.
84
 
MIEL A. ELUSTONDO
Horiek denak musikari, bai eta zu ere: musikologo eta musikari. Pianoa eta organoa jotzen dituzu...
On Juan Ojangurenekin ikasi nuen organoa jotzen. Arratsaldean funtzioa elizan, eta «Lagundu!», agintzen zidan. Organoa jotzen behartzen gintuen. Pianoa, berriz, berarekin eta Beatriz Gomezarekin...
Eusko Ikaskuntzako Musika sailburu izana...
Lau urtez izan nintzen karguan. Jose Luis Ansorenak utzi zuenean hartu nuen nik. Garai hartan Eusko Ikaskuntzak ez zuen musika arloan egiteko handirik, Eresbilek egiten zuen gehiena.
Kulturaz (ez) dakiguna
Armairu bete kasete du, eta era guztietako grabazioak bertan. Galdera egin, jakin-minez, eta barrundatuko ez genukeen bideetan barna abiatu da gure euskaltzaina.
Kultur eragile saiatua izan zara...
Jakin-en bileretan ere parte hartuta nago ni. Bidaurretako komentuan egindako bilera daukat gogoan: Carlos Santamariak zuzendu zuen bilera hori, 1966an. Bertan ginen Rikardo Arregi, Joan Mari Torrealdai, Ibon Sarasola, Ramon Saizarbitoria, Juan Jose Olaberria eta Jose Ramon Beloki. Aldizkaria teologia mundutik kulturara igarotzeko bilera izan zen. Handik gutxira hil zen Rikardo Arregi.
Egin-en sorreran parte hartu zenuen. Egunkaria Sortzen taldeko 60 izenetakoa izan zinen...
Egin-en propaganda ere egin nuen nik. Bilbon kalerik kale ibiltzen nintzen ikusten nituen lagunei txartelak saltzen. Egunkaria dela eta, Gernikan talde bat osatu zen, harpidetzak egiten herriz herri ibiltzeko. Gernikan ez ezik, Bermeon, Lekeition eta beste hainbat tokitan ibili ginen... Ni duela 50 urte nabil kultur lanean. Ikastola sortu genuen 1966an, eta,
85
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
ondoren, pentsatu nuen: «Umeei euskaraz erakutsi bai, eta nagusiei zergatik ez?». Eta klaseak ematen hasi nintzen, eta horrekin batera, euskal kultura eskolak. Gernikako gazte unibertsitarioak nituen ikasle, eta etnografia, prehistoria eta antzeko ikastaroak ematen nizkien, astean bitan, gizarte etxean... Horrela ibili nintzen Basaurira eraman ninduten arte. 1977an, bestalde, urtebeteko kultur ikastaroa antolatu nuen Gernikan berton: Sakonki deitu zen. Hitzaldiak egin ziren urte guztiko eguaztenetan, eta saio guztiak grabatu nituen. Orduko euskaltzale, euskaltzain eta idazleekin lotu nintzen harremanetan. Ikastaroan parte hartu zutenen zerrendan dira Juan San Martin, Santi Onaindia, Xabier Kintana... Hainbat hizlari, eta entzuleak ere pilatxoa: berrogeita hamar, hirurogei lagun. Gaur egun ez genituzke bilduko.
Remigio Mendiburuk egindako irudia baliatu zenuen ikastaro iragarki.
Bai, eta hortik ere disgustua etorri zitzaidan. Arantzazun zegoen kartel hori, Goiko Bentan. Oteizaren irudia eta testua ageri zituen: «Sakonki maite det nere herria, sakonki amorrazten dit nere herriak».
Neri hura gustatu eta baimena eskatu nion Mendibururi, gure ikastaroak iragartzeko. Hark, baietz. Kartela inprentara eraman, afixak egin... eta erditik moztu zidatela Mendibururen kartela! Hura disgustua! Eta nola joan Mendibururengana eta gertatutakoa esan! Goiko Bentakoekin hitz egin, bi zatiak gorde eta konpondu genuen nola hala egindako okerra.
Zuk antolatutako ikastaroen antzekoak ere egin ziren beste zenbait lekutan...
Gauza bera egin zuten Tolosan, 1977-78 inguruan. Gogoan daukat, ze hitzaldia egin nuen bertan. Donostian, Amaran ere egin zutela uste dut. Sakonki ikastaroa, Gernikako kultur urtearekin batera egin genuen hura, Elai Alairi egin genion omenaldi baten ondoren. Neu ibili nintzen antolatzaile, eta Txomin Unzalu aparejadoreak lagundu zidan orduan.
86
 
MIEL A. ELUSTONDO
Oteiza agertu denez, ezagutu zenuen?
Bai, Arantzazun, tailerrean, Ama Birjina izango zena egiten ari zela. Ama Birjinak egin eta egin ibiltzen zen lanean. Baina ez zitzaizkion gustatzen, eta bazterrean pilatuta uzten zituen. Berrehun ere egingo zituen! Behin, apostoluen gainean galdetu nion, zergatik hamalau, eta ez hamabi. Eta berak: «Eta zuri zeinek esan dizu hamabi izan zirela? Hemezortzi kabitu balira, hemezortzi sartuko nituen, eta zure koinatua ez da apostolu horien modukoa ala?». Izan ere, ordurako politikan sartuta zegoen ordurako nire koinatu Jabier Bareño. Oteiza dela eta, nik kartzelan irakurri nuen Quousque tandem, Basaurin. Liburuak sartzen uzten zuten. Bazegoen zentsura, Basauriko maisu baten ardurapean zegoena. Niretzako liburu hura ailegatu zitzaion eskuetara, latinezko titulua ikusi eta aurrera, sarbidea eman zion. Hala irakurri nuen Oteizaren liburu hura. Nola heldu gara hona?
Sakonki ikastaroari buruz ari ginen...
Bada, harrezkero, hainbat eta hainbat ekitaldi eta kontu grabatu dut. Kasete pila ditut, larregi, eta astirik ez sailkatzeko! Gainera, etxez aldatu ginen joan den urte amaieran eta etxe aldaketak oso lan konplikatuak dira...
Probatu duenak daki ondoen...
Hori bada! Ni, ezkondu, kartzelaratu, handik irten eta etxe bat erosi nuen, amaginarrebaren laguntzaz, Karmelo Etxegarai kalean. Udalari neuk eskatuta ipini zioten kaleari izen hori... Karmelo Etxegarairen heriotzaren 50. urteurrena izan zen eta hitzaldiak eman nituen hainbat tokitan, Diputazioan eta bestetan, eta orduan udalari eskatu genion kale baten izena ipintzeko Gernikan. Kale horretan bizi izan naiz hogeita hamar urte. Duela sei bat urte osasunez makaltzen hasi nintzenean, ebakuntzatik ebakuntzara, zer edo zer egin behar genuela pentsatu genuen andreak eta biok. Hirugarren solairuan bizi ginen, igogailua ipintzen saiatu ginen, baina ez zen posible izan. Emazteak eta biok, orduan: «Guk
87
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
urte batzuk daroaguz, hirugarren solairua, bost operazio, makuluagaz... hemen ezin dogu jarraitu, goazen beste etxe bat igogailua duena begiratzen». 2006ko abenduan etorri ginen oraingo etxera bizitzen.
Jose Antonio Agirre lehendakariaren olio-pintura eta guzti erosi zenuten etxea...
Etxebizitza hau saldu zidanak familiatik zeukan koadroa. Jose Antonio Agirre, ez zion inporta, eta esan zidan: «Hori erregalo emango joat». Lehendakariaren olio eta guzti saldu zidan etxea.
Ba ote?
Bai, bai, lehen lehendakaria, 1955 inguruan aurrez aurre
ezagutu nuen Donibane Lohizunen, meza ostean...
Idatzi izan duzu ez dakigula kulturaz... Oraintxe froga.
Jende asko ikusten dut kulturaz asko dakielako ustean, bere burua harro erakusten. Baina hasten zara hizketan kulturaz eta beste hainbat gauzaz, elkarrizketan pixka bat sakontzen eta konturatzen zara azalekoa dela haren jakituria. Horrelako asko dago munduan! Gure munduan, gero, ustez kultur munduan bizi direnen artean ere!
Etxea saldu zizuna ere, ezkerrekoa, abertzalea...
Ezker muturrekoa, baina abertzalea.
Sinboloaren esanguraz jabetzeko gaitasunik ez...
Preziatu ez hori! Gainera, beste lehendakariren batengatik egin balu hori... baina Agirrek, behintzat, denetakoak izan zituen bere gobernuan... Eta lehenengo gobernua bera Gernikan izan zen; hemen egin zuen zin egitea! Jose Antonio Agirre ez zen izan haren kontra egiteko moduko lehendakaria! Dena dela, zuk sinbolo hitza erabili duzu eta utzidazu gauza bat esaten. Polizia-etxean bazekiten zerbait horretaz. 1968an atxilotu nindutenean, Basauriko kartzelara eraman baino lehen, poliziek erdaraz esaten zidaten: «Agirreren ize
88
 
MIEL A. ELUSTONDO
na daramazu eta Sabinoren deitura. Nola ez izan borrokalaria!». Orduan, belarrondoko batzuk eman zizkidaten eta lasaitu egiten ziren...
«Besteren bat balitz», esan duzu...
Besteren bat balitz, baliteke ezkertiarrek hura gustuko ez izatea. Dena dela, nik hor daukat Jose Antonio Agirreren koadroa, marko ederrean.
Haren koadroa bai, zeure bibliotekarik ez...
Euskaltzaindiko bibliotekari izan naiz hainbat urtetan eta nori hobe
nire biblioteka Euskaltzaindiari ematea baino!
Libururik ez. Beste etxetik hona etortzean han zegoen guztia ekarri behar izan nuen: altzariak esan gura dut. Biblioteka, aldiz, ez nuen dena ekarri. Biblioteka eta artxibo musikala Errenteriako Eresbili eman nizkion: partiturak, hainbat musikarekin izandako korrespondentzia pertsonala —Norberto Almandoz, Carmelo Bernaola, Gonzalez Azilu, Pablo Sorozabalekin...—, hau da, nire dokumentazio guztia. Partiturak berak bostehun edo seiehun izango ziren. Eresbila joan ziren musikari buruzko liburu guztiak. Etorri eta eraman zituzten. Etxean neuzkan gainerako liburu guztiak, sei bat mila, Euskaltzaindiari eman dizkiot. Euskaltzaindiko bibliotekari izan naiz hainbat urtetan eta nori hobe Euskaltzaindiari baino! Euskaltzaindiak liburu guztien katalogoa prestatu eta atzera itzuliko dizkidate Gernikari buruzko bibliografia eta kontsulta liburuak, Auñamendi, hiztegiak eta gainerakoak. Beraz, oraintxe, batere libururik gabe geratu naiz etxe berrian. Uda aurretik, Juan Antonio Zubikaraik Bilbainos contemporáneos liburua bidali zidan. Halako batzuk bai, baditut hemen, baina gainerakoan nik ez daukat etxean batere libururik, baten batek oparitua ez bada.
Horixe bakea!
Libururik ez, baina hainbat lan bai, baditut kaxatan. Egiteko denborarik gabe! 2002an izan nuen lehenengo ebakun
89
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
tza. Ordutik hona, erromeria, ospitaletik etxera eta etxetik ospitalera. Gero, etxe aldaketa. Ez dut izan astirik ezer egiteko. Lan egiteko zain dauden proiektuak hainbat dira. Hasita ditut, baina amaitu gabe. [Kutxetan dituen paperak erakusten hasi zait. Tamaina handiko gutunazalak dira]. Gutunazal bakoitzean proiektu bat daukat gordeta. Esate baterako, honetan «Vicente Monzon» dio. Telesfororen aita. Bertan gutunak, partiturak eta beste hainbat material ditut... Artikulu bat ona egiteko agiriak... Beste kutxa honetan, «Marcha Real 1788», Eresbilera bidali nuen partitura baten historia. Beste bat: «Erromatar garaia eta euskara». Iruña-Veleia dela eta. Lanak edo gaiak ditut, hasita, ukituta, jarraitu ezinik geratuta. Lau kutxa daude! Hamar pertsonarentzako urte biko lana. Nik ez daukat astirik dena egiteko.
Kontziente zara ez daukazula astirik, eta ez duzula izango?
Oraintxe esan duzu egia, eta izango! Hori da txarrena. Presa gehien duten gauzak markatu behar ditut, handik hasteko. Beste batzuk hor geratuko dira.
Liburuzain Euskaltzaindian
Hirurogeita hamabost urtetik gora da Jose Antonio Arana Martija, eta emeritu da Euskaltzaindian. Liburuzain, diruzain, eta hainbat kongresutan antolatzaile jardun du. 1980an Gernikan eta Leioan egin ziren Nazioarteko Euskalarien I. Jardunaldiak gogoan dauzka. Juan San Martinek eta Jose Antonio Arana Martijak zuzendu zuten biltzarra. Antolakuntza batzordeko idazkaria izan zen eta kanpo harremanen ardura izan zuen Arana Martijak. Ingelesez jarduteko, Adrian Celayaren alaba izan zuen ondoan.
Geroztik, Euskaltzaindiak kongresua edo gisakoa antolatzeko batzordea sortu duenean, idazkaritzaren ardura izan du. Hiruzpalau biltzarretan jardun du idazkari eta, tartean, hizlari ere jardun du, Nazioarteko dialektologia biltzarra egin zenean bezala, Bonaparte eta dialektologiaz aritu baitzen gure liburuzaina.
90
 
Hamahiru, hama
lau urtez gero
ibili naiz liburuekin, bibliotekak
antolatzen,
katalogatzen...
MIEL A. ELUSTONDO
Zuzenbide ikasketak egin zenituen, Ekonomia ere bai, enpresan jardun zenuen lanean baina, azkenean, zuri tituluren bat eman behar eta «liburuzain» esango genuke...
“ ”
1943tik 1947ra seminarioan egon nintzen: Gordexolan, Bergaran, Artean eta Gasteizen. Hamalau urte nituela, Arteako biblioteka muntatzen lagundu nion Andres Ibañez Aranari. Latin irakaslea izan nuen Ibañez Arana, Artean. Ez da denbora asko hil dena. Gasteizen, berriz, maisu eder bat izan nuen: Andres Mañarikua. Gasteizko apaiztegiko liburuzain nagusia Zunzunegi zen; benetan lan egiten zuena, ordea, Mañarikua. Berak eraman ninduen apaiztegiko bibliotekara, lagun niezaion, hamabost urte nituela! Beraz, biblioteka eta liburu mundu hori hamahiru, hamalau urtetik hona ezagutzen dut. Orduz gero ibili naiz liburuekin, bibliotekak antolatzen, katalogatzen...
1979an, erabat sartu zinen biblioteka lanean, Euskaltzaindian.
Artean eta Gasteizen lan horretan ikasita nengoen eta liburua pasioa nuen, bai irakurtzeko bai zaintzeko gogoa nuen nire barruan.
1979tik jubilatu nintzen arte Euskaltzaindiko bibliotekaria izan naiz. Sartu nintzenean Alfontso Irigoien zen bibliotekaria. Villasantek eta Henrike Knörrek proposatuta sartu nintzen ni, premia zegoen eta. Bibliotekari akademikoa besterik ez zeukaten, langilerik ez. Nik esaten dut lehenengo amateur sartu nintzela, Azkueren musika paperak taxutzen hasi nintzela. Haren kantutegiaren originalak aurkitu nituen, inprimatzeko Bartzelonara bidali zituenak, gero! Azkueren paper denak ordenatu nituen. Horretan, Villasante konturatu zen nik lan egiten nuela eta niri probetxu ateratzea bururatu zitzaion. Egun batean, Knörrek galdetu zidan ea bibliotekari proposa nazaten nahi nuen. Alfontso bibliotekari akademikoa izango zen eta ni langilea. Nik, baietz, lan barik nengoen eta. Horrela sartu nintzen.
91
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
Eta zer moduz biblioteka lan hartan?
Hura desastre izugarria zen. Nondik heldu ez zegoen han, baina apurka-apurka zer edo zer egin genuen. Nirekin batera Nere Altunak egin zuen lan, eta Nere haurdun geratu zenean, Josune Olabarria ekarri nuen. 1969az gero idazkari izan nuen Gernikan. Neska azkarra, langilea, fina. Josune eta gero, Kristina etorri zen, nire alaba, informatizazio garaian, Jon Bilbaok proposatuta, berarekin ari baitzen lanean bibliografia vascoamericana egiten.
Nolako biblioteka zuen Euskaltzaindiak garai hartan?
Nik ez nuen ikusten balioko libururik. Ikastolako materialak ziren, didaktikoak, pedagogikoak, halakok egin berri zuen liburua, Katalunian inork egindakoa, Patxi Altunaren Euskara hire laguna!... ez zegoen besterik. Nik uste nuen hemezortzigarren mendeko liburuak egongo zirela han, baina ez. Aldizkari inportanterik ere ez zegoen. Egotekotan, hiru ale, eta hogeita hamar falta! Koaderno bat hartu eta orriz orri, aldizkari zerrenda egiten hasi nintzen, geneuzkan aleak eta falta zirenak idazten. Eta bilketa lanean hasi nintzen, liburu saltzailetik saltzailera. Donostiako Manterola liburu dendara joan eta, «Aldizkari honen zenbakirik baduzue?». Komentuetara ere jotzen nuen. Horrela, aldizkariak osatzen hasi nintzen. Nahiko hornituta dago orain. Azkenean, larregi ere bai. Herri guztietako aldizkariak hartzen hasi bainintzen... azkenean ikusi genuen ez dela posible eta aukera egin genuen.
Aldizkariak biltzen hasi zinen. Eta liburuak?
Berdin. Denak falta ziren. Ez zegoen batere. Manterolari, edo besteri galdetu, eskatu, bateko eta besteko sotoetan sartu, komentuetan eta bestetan... dotrina zahar bat ikusi, eta jaso. Xaguek jaten zegoena liburutegira eraman. Taxuzko liburutegia egiten hasi nintzen. Euskarazkoak eta, beste zenbait hizkuntzatan egonagatik, Euskal Herriari buruzko liburuen bilduma egiten hasi nintzen. Argitaletxe guztietako katalogoak hartzen hasi ginen...
92
 
MIEL A. ELUSTONDO
Eta bibliotekak lortzen. Azkue liburutegian dira Antonio Tovarren liburuak...
Tovarren alarguna euskalduna da. Euskalarien nazioarteko jardunaldietan ezagutu nuen Antonio Tovar. Batzorde antolatzailearen idazkari nintzenez, denekin izan nituen harremanak. Tovarrek, adibidez, hainbat kontu kontatu zizkidan. Nola Elorrion ibilia zen, bere aita han egona zelako notario eta hainbat gauza. Oso gizon jatorra. Esan zidan nola jendeak zioen bera Hitlerren eta Francoren arteko itzultzaile lanak egin zituela eta berak ezetz, ez zela egia, han egon zela, baina bestelako ardura apartekorik gabe. Ez zuela Francorekin ezer jakin nahi. Katedraduna izan zela Francoren garaian baina horiek ahaztu beharreko kontuak zirela, beste garai batean bizi ginela...
Asko hitz egin zidan Ameriketako hizkuntzei buruz, eginak zituen azterketei buruz... Hil zenean, haren alargunak deitu zidan, esanez Tovarren euskarazko biblioteka Euskaltzaindiari eman nahi ziola. Eta Josune eta biok Madrilera joan eta ekarri genuen Antonio Tovarren biblioteka. Han dago, Azkue bibliotekan, Tovarren beraren izenean. Juan Karlos Gerraren biblioteka bezala; biblioteka bikaina, itzela...
Liburutegi nazionala, asmo zenuen, eta asmo da oraindik...
Asko hitz egin da gai horretaz. Mari Karmen Garmendia kultura sailburu zela jardunaldiak egin ziren Miramar jauregian ondare publikoaren gainean: bibliotekak, argitalpenak eta bestelakoak izan ziren aztergai. Orduantxe hasi ginen pentsatzen liburutegi nazionala behar genuela. Horretarako, lehenengo pausoa, herrietako bibliotekak ondo antolatu eta katalogatzea izan behar zuela erabaki genuen. Katalogo kolektibo bat egin behar zen, Euskal Herri osokoa. Bilerak egiten hasi ginen: Deustuko liburuzaina, Antso Jakitunakoa, Donostiako udal liburutegiko arduraduna, besteren bat eta ni neu... Betikoa: nork bere iritzia zuen baina besterena kontuan hartzeko asmorik ez. Ez zen akordiorik izan. Orduan ere protagonismoa nahi zuten batzuek, «Gure
93
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
biblioteka!» gora eta «Gure biblioteka!» behera. Hortaz, nik dena jaso, artxibatu, eta kito! Beste bide bat saiatu nuen, nik asmoarekin segitzen nuen eta. Biblioteka kolektiboa ez ezik, liburutegi nazionala nuen gogoan.
Toki fisiko bat behar ote da?
Nire ustez bai. Halaxe proposatu nion Miren Azkarateri behin, Argomaizen egin zen bilera batean. «Gauza bazara liburutegi nazionala sortzeko, nire biblioteka osoa emango dizut, harako», esan nion. «Eskerrik asko, estimatzen dizut! Pentsatuta daukat tokia ere, Donostian, tabako fabrikan». Nik, neure artean: «Adios! Gipuzkoarkeria berriz!». Handik egun batzuetara, hartu autoa eta Donostiara Pruden Gartzia eta biok, tabako fabrika zertan den ikusten. Lehendik ezagutzen nuen nik etxe hura, Seber Altube tarteko.
Seber Altube eta tabako fabrika?
Bai, Seber Altubek El dolor de Schopenhauer liburua idatzi eta berrehun ale eduki zituen Paueko erbestean, saldu gabe. Behin, haren lobak esan zidan: «Jose Antonio, eroan liburu guztiak Gernikara. Ateratzen duzun dirua, Seber Altube ikastolarako! Donostiako tabakaleran utziko dizkizut». Horrela ezagutu nuen fabrika hura. 1970ean edo. Miren Azkaratek tabako fabrika esan zidanean, haraxe Pruden eta biok. Hura ikusi eta «Hemen hamar urtean ez dute amaituko biblioteka», atera zitzaigun. Ondorioz, aldatu egin nuen asmoa, eta biblioteka Euskaltzaindiari ematea erabaki.
Bertako liburuzain izan zarenez...
Bai. Gertatuko da nik Euskaltzaindiari emandakoen artean lehendik ere egongo direla han, liburu batzuk birritan egongo direla. Orduan, zera adierazi nion Prudeni idatziz: birritan dauden liburuak liburutegi nazionalera bidaltzeko. Ez dakit egingo den edo ez, baina nik han ez nuen taxurik ikusi.
Zure garaian, zenbateko aurrekontua izan duzu Azkue bibliotekan?
Urtean hiru milioi pezetakoa izan nuen, eta inoiz ez da igo!
94
 
MIEL A. ELUSTONDO
Diruzain ere izan zinen, 1989tik 1996ra. Ezin liburutegiko aurrekontua igo?
Diruzainari bestek agintzen dio. Nik ez dut nahi nuena egiterik izan. Urte birik behin barne-jardunaldiak egiteko ohitura du Euskaltzaindiak eta, horrela, behin, Juanito San Martinek proposatuta diruzain izendatu ninduten.
Zailtasun handiko aroa egokitu zitzaizun: garai horretakoak dira akademiak erakundeekin egin dituen akordioak...
Bilerak egiten genituen. Ez zen honen edo haren kontua. Jaurlaritzarekin edo dena delako erakundearekin egin beharreko bilera prestatu eta aurrera egin dugu akordioetan.
Akordioetan bai, eta proiektuetan? Atlasa eta!
Atlasa egiteko dirua lortu genuen. Proiektuaren buru, bat izan zen lehenengo. Gero, beste bat. Orain, hirugarrena dugu. Ondorioa, atlasa geldirik dagoela. Bestalde, Nafarroako gobernuaren jarrera dago. Marra lodiagoa nahi zuen hemengo bi komunitateen artean. Hizkuntz atlasa egiten ari ginen! Gero, gainera, Instituto Navarro del Vascuence sortu dute, hau da, Euskaltzaindia pikutara botatzeko bidea.
Lehenago ere Euskaltzaindiarekin kolaboratzen ari zinen. 1971n argitaratu zenuen Euskera aldizkarian zure lehenengo lana...
Nire lanez beterik dago Euskera aldizkaria. Ehun baino gehiago ditut han argitaratuak. Asko, erakundeari berari buruzkoak. 1978an Euskaltzaindian lanean hasi eta urgazle nintzen hurrengo urtean. Euskaltzain oso, berriz, 1989tik naiz. Orduan egin nuen sarrera hitzaldia, euskaltzainen historia eginez. Izan ere, inork ez zekien nor izan zen euskaltzain, nor noren ordezko etorri zen, nor hurrengo... ezer ez zekien inork. Sarrera hitzaldian egin nuen hori, baina egun batean handik honako euskaltzainen historia egin beharko da.
Egunen batean...
Bai, Gorritik halako haizea, adorea ematen badit beteko
dut orain arteko historia.
95
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
1992an Jakin-en idatzi zenuen artikulu bat erabili nahiko nuke. Euskaltzaindiaren historia egiten duzu bertan, momentu kritikoak ere azalera ekarriz. Manuel Lekuona eta.
Bai, hatxea dela eta, batua eta...
Horrelako gizon baliotsua!
Kultura handikoa. Berak eta Barandiaranek Gasteizko seminarioan euskarari buruz egindako lanak eta! Gero, akademiatik kanpora geratu zen gizona! Egoera mingarriak izan dira, bai, Euskaltzaindiaren historian. Garai hartan Mitxelenak hartu zuen gidaritza eta hari jarraitu zioten. Manuel Lekuonak dimititu zuen, edo utzi zuen, eta Villasante sartu zen, Mitxelenaren aldetik zihoana. Hori momentu kritikoetako bat izan zen, lehenagotik ere izan ziren eta. Lacombe eta Schuchardti buruzko lan bat nabil prestatzen, gutunak aztertzen, Lacomberen biografia lantzen... Lacombek, Eusko Ikaskuntzari buruz ari dela —eta, zehazki, RIEV aldizkariari buruz—, zera dio: «Nola ibiliko da, bada, ongi, aldizkari bat, zuzendaria Karlos errege delako horrekin badabil Europan eta Afrikan barna, ni, aldiz, Parisen banago, eta aldizkaria Baionan inprimatzen bada? Ezin bada ondo ibili gure aldizkaria?». Lacombek berak bota zuen lehenengo harrikada RIEV-en kontra, ez ordea aldizkariaren mamiaren kontra, prozeduraren kontra baizik. Horrelako erakundeetan beti izan dira gorabeherak...
Erriberako egoitza hartan bertan ezagutu zenuen zuk Azkue, urte asko lehenago...
Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak egiten ari nintzela, 1950ean edo, nire herriko euskara hobetzea otu zitzaidan. Irakasle batek Euskaltzaindiaren Erribera kaleko egoitzara joateko gomendioa egin zidan. Hara jo eta harrera ona egin zidan bertan gizonezko batek. Orain ez nuke asmatuko esaten nor izan zen. Han, Azkuek argitaratutako liburuxka batzuk erosi nituen. Han nengoela, Azkuek berak: «Nor dabil hor?». Ni geldi eta isilik geratu nintzen... Nirekin
96
 
MIEL A. ELUSTONDO
zegoenak zertan genbiltzan azaldu zion. Han zegoen Azkue bera, mahai gainean makurtuta, irakurri nahi baina ez baitzuen ondo ikusten, eta agurtzeko keinurik gabe, esan zidan: «Bai, bai, egin lan!». Hark haserre itxuran hitz egin arren, orduantxe hasi nintzen Azkue miresten.
Ondo miresle, horratik! Haren lanak ez ezik, heriotza ere ikertu zenuen zuk!
Erriberako egoitzan lanean jarduten zuen berandu arte. Gau batean, handik irten eta errekara jausi zen. Ordurako galduta zeukan bista, nekez irakurtzen zuen.
Esan nahi dut, errekara erori zela eta uretatik ateratzen saiatu zen gizonarekin ere hitz egin zenuela zuk.
Jakin nuen nor zen. Aurkitu nuen telefono aurkibidean, deitu nion eta elkarrekin egon ginen. Kontatzekoa da harena ere. Ez dakit jakingo duzun zer gertatu zitzaion. Txaketa erantzi zuen eta txaketatik kartera ostu zioten. Joan zen komisariara, kartera erreklamatzera, lapurra harrapatu ote zuten edo, eta esan zioten: «Ez dakizu nori salbatu diozun bizia! Euskararen akademiaren zuzendariari!». Besteak berriz, ez zekien zer zen euskararen akademiarik. Gizona errekara jaurti eta Azkue han, uretan zalapartan, itotzen edo, eta: «Zaude, zaude, helduko zaitut eta!». Eta Azkuek: «Utzi, utzi, badakit eta igerian! Lekeitiokoa naiz!».
Azkue dago, beraz, zure lanen hasieran.
Bai. Bestalde, Azkuek hainbat jenderekin izan zituen harremanak. Loturak ditu Urkixorekin eta beste askorekin. Apurka-apurka jende hartaz ere interesatzen zara. Interes eta jakin-min horretatik etorri zen 1977ko ikastaroaren antolamendua ere.
Jakin-en idatzi zenuen lehenengo artikulua ere hari eskainia da, 1964 inguruan: «Azkue’ri omenalditxoa».
Artikulu laburtxo bat da. Ondoren gertatu zitzaidan kulturan sartzeko zoriona. Joseba Intxausti eta Joxe Azurmendi
97
 
tarteko izan zirelako... Haiek frantziskotarren Foruko kolegioan zeuden, fraide, irakasle. Habitu eta guzti. Ni, Astra fabrikan ari nintzen lanean, ordurako ezkonduta eta hiru seme-alabarekin. Bada, tuberkulosi infekzioa izan nuen. Fabrikako hamabi bat langile gaixotu ginen. Ni, etxeko inor ez kutsatzeko, gure amarenean egon nintzen osatzen. Eta hara etortzen ziren ni bisitatzera, noizik behin Joseba Intxausti, noizik behin Joxe Azurmendi, eta, astelehen guztietan, Xabier Amuriza, Gizaburuagan abade zena. Amuriza astelehen guztietan etortzen zen Gernikako feriara, eta ez zuen uzten astelehenik gure etxera etorri gabe, ni bisitatzera. Horiek eman zidaten nire lehenengo bultzadatxoa: frantziskotarrek, eta Xabier Amurizak.
Intxausti eta Azurmendi frantziskotarrek, eta Xabier Amurizak eman zidaten lehenengo bultzada kulturan
Tuberkulosia sendatu eta fabrikara itzuli zinen, Astrara, baina ez zenuen han luzaroan jardun...
1968an kartzelan sartu ninduten eta kito Astra niretzat. Lan ona neukan nik Astran, idazkari nagusi nintzen. Kargu ona. Baina Astrako zuzendariak eta Augusto Unzetak —fabrikako buru eta Gernikako alkate zenak, eta gero ETAk garbitu zuenak—, esan zioten poliziari nik ETAri pistolak eta munizioak ematen nizkiola. Halako nahaste-borrastean sartu ninduten! Komisarian epelak hartu —hango egurra!—, eta bidali egin ninduten Astratik. Derrepente lanik gabe, ezer gabe, kale gorrian geratu nintzen! Esperientzia neukan, bai fabrikan lan egina nintzelako, eta bai Zuzenbide ikasketak eginak nituelako, eta bulego bat jarri nuen Gernikan bertan: enpresa aholkularitza. Jose Maria Makuak lagundu zidan hura antolatzen. Nik, jakina, euskalduna nahi nuen idazkaria, azterketatxo bat eragin nien eta euskaraz oso ondo zekien bat hartu nuen: Josune Olabarria, orain Euskaltzaindiaren bibliotekan lanean ari dena. Nola den biziaren katea! Formica Españolan lan egin nuen eta, 1963an, Astran hasi nintzen. Astratik bota eta urtebetera, 1969an, bulego hura
98
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
 
MIEL A. ELUSTONDO
zabaldu nuen. Gero, MPI konpainian sartu nintzen, inbertsio etxe bat, Bartzelonakoa, kiebra jo zuena. Lan gabe geratu nintzen berriz... Garai hartan hasi nintzen, bada, Erribera kalera, Euskaltzaindira...
Bada alderik orduko bibliotekatik gaur egungora...
Bai, bai, ederto muntatu genuen. 1978-79an Erriberako bibliotekan lau mila liburu egongo ziren. Orain seiehun mila izango dira. Denak katalogatuta. Neuk hasi nuen katalogazio lana. Ez da harrokeria, baina lan asko egin dut nik hor.
Euskal bibliografia biltzea jarri zenuen helburu, euskal ondare bibliografikoa askorik zaintzen ez zen garaian. Diru gutxirekin baina borondate eta indar ikaragarriarekin hasi zinen Azkue biblioteka antolatzen. Biblioteka batzordea osatu zenuen eta Jon Bilbao sartu zenuen kide. Harrezkero, hainbat unibertsitate eta kultur erakunderekin bideratu dituzu harremanak...
Harremanak, biblioteka askorekin! Esaterako, Madrilgo Biblioteka Nazionalaren Patronatuko kide izana naiz. 1985ean AEBetara joan nintzen zenbait biblioteka ikustera: Renokoa, Washingtoneko Kongresukoa eta New Yorkeko biblioteka publikoa. Hala ere, gehienbat Chicagoko New Berry Library ikustera joan nintzen, han gordetzen baita Bonaparte printzearen biblioteka. Bestalde, Londresko British Library ere sarri ikusi dut, euskal altxor ederra daukate eta. Parisko Biblioteka Nazionalean ere izana naiz bi edo hiru aldiz... eta 1985ean, lehenengo Expolangues hizkuntzen eta kulturen azoka antolatu zutenean ere, hantxe izan nintzen Euskaltzaindiaren izenean, Juanjo Zearretarekin batera. Ondoko urtean ere han ginen gu... Harremanak, beraz, asko gure bibliotekak.
Biobibliografiak egiten ere ez zara amutsa zu.
Eginak ditut batzuk. Bonaparterena, Azkuerena eta bestelako askorena. Ikerketaren ondorio dira lan horiek. Ez da berdin nobela idatzi edo ikerketaren ondorioz sortzea. Ni
99
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
ez naiz nobela bat idazteko gai. Heldu hirugarren orrialdera, hitz bat erabili buruan eta hari bueltak ematen jardungo nintzen, hartan katigatuta. Are gehiago naiz bibliografo, eta biobibliografo, literaturagile baino. Dena den, eta jakin dezazun zein dudan ohitura: urtero, Gipuzkoako Kutxak liburu eder bat bidaltzen dit, gabonetan. Nik, bertsoz erantzuten diet beti, eskerrak emanez. Hamabost urte edo izango dira horretan gabiltzana. Beraz, Gipuzkoako Kutxan dituzte, doinu eta guzti, nire bertsoak. Bilduma, honezkero!
Espainiako liburutegi nazionaleraino eraman zintuen zure lanak...
Bai. Espainiako biblioteka nazionaleko patronatuko kide izan nintzen bi legealditan, Carmen Alborch kultur ministroa izan zenean. Nire lana, bilerak egiten zirenean bertara joatea zen. Informatizazioa hasita zeukaten ordurako. Gu ere informatizazioan ari ginen lanean eta bateko eta besteko liburutegietako katalogatze sistemak aztertu genituen. Bueltan-bueltan ibili eta, azkenean, Madrileko biblioteka nazionalean sistemarik egokienaz galdetu eta zera erantzun ziguten: «Nola zatoz hona hori galdetzera? Bilbon daukazue eta sistemarik onena!». Hala izan, nonbait. Orain darabilgun sistemak euskaraz katalogatzeko balio izan digu, ze gure bibliotekaren katalogoa euskaraz eginda dago. Gure asmoa, Euskal Herriko biblioteka guztietarako balioko zuen eredu bat egitea izan zen, euskaraz katalogatzeko sistema, euskaraz egina eta Euskaltzaindiaren onespena izango zuena.
Gisa horretako beste harremanik ere izan duzu...
Germán Sánchez Ruiz Pérez fundazioak zera eskatu zion Euskaltzaindiari, alegia, liburuzaina —ni, kasu hartan—, beraien fundazioan sartzeko, kide moduan. Euskaltzaindiak, baietz, eta ni urtean birritan joaten nintzen Madrilera bilerara. Lan ona egiten zuen fundazio hark, baina ez zeukan aholkulari talde bat behar izateko adina beharrizanik.
Nolako bibliotekaria izan zara, zuhurkeriaz jokatzekoa, ala ateak zabal?
100
 
MIEL A. ELUSTONDO
Ateak guztiz irekitzekoak. Badira bibliotekako liburu eta materialak gordetzeko joera dutenak. «Hau inkunablea da eta ezin dizut erakutsi!». Nik alderantziz jokatu nahi izan dut. Zerbait maite badut biblioteka batean, zabala izatea da, edozeinek sartzeko modukoa izatea, ikerketa egin dezan; ez nobelak irakurtzen etortzeko, jakina. Liburutegian dagoen materiala erabiltzeari dagokionez zabala izan naiz.
Egoitza berria, biblioteka aparta...
Bonaparte printzearen heriotzaren mendeurrena baliatuz Nazioarteko Dialektologia Jardunaldiak eratu zituen Euskaltzaindiak, eta horrekin batera biblioteka berria aurkeztu. Bonaparteren lanen gaineko hitzaldia egin nuen: «Bonaparte, Europako dialektologia eta euskalkiak». Azkue oso dut mirestekoa, baina Azkuerekin batera, Bonaparte da beste pertsonaia bat miresten dudana.
... gazteak lanean. Pruden Gartzia eta.
Pruden, gorengoa da. Ona, langilea, argia... Biblioteka zuzendaria da. Ni, bibliotekari akademikoa. Biblioteka batzordeburu ni, eta bera idazkari. Neuk aukeratutakoa da! Kar, kar, kar...
Hatzari eragiten diozu...
Bat baino gehiago dira nik aukeratutakoak han. Han da
goen ekipoa oso ona da, gero!
Oso harro zaude bibliotekako lantaldearekin. Talde ona, zeuk osatu duzuna.
Bai, zeuk esan duzu: harro, oso harro!
Talde bikaina ia buru gabe geratu zen. Bizkaiko diputazioaren liburutegian lan egiteko eskaintza egin zizuten...
Ea biblioteka foralaren zuzendaritza hartuko nuen eskaintza eginez etorri zitzaizkidan. Diru pila agintzen zuten... baina PNVn fitxa egin beharra zegoen, eta gainera lehiaketa batera joan. Eta ni, Euskaltzaindian nengoena, hara, horrela? Ezetz, ez nintzen joan.
101
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
Abertzalearen kartzelak
Familia giroan abertzaletu zela esan ohi du. Bonbardaketa garaian Gernikatik ihesi joan behar izan zuen Jose Antonioren familiak. Erbestea eta. «Gure osaba bat, amaren neba Agustin, Jose Estornes Lasa gudaroste komandantearen txoferra zen. Gernikatik ihesi, Begoña aldeko baserri batean egon ginen ezkutatuta. Handik Laredora eraman gintuen osaba Agustinek, ze tropak gero eta hurrago zetozen. Eta gu Santanderrerantz, Laredora joan ginen. Han hilabete pare bat egon ginen. Hor jaio zen nire bosgarren anaia ere. Hurrena, Laredotik Santanderrera joan ginen eta handik, itsasontzi ingeles batean, ikatz-ontzian, Frantziara». Hantxe erbestealdia Arana Martija familiak... Eta abertzale izan beste biderik ba ote zuten familiakoek? Zinegotzi, batzar nagusietako kide, ESB alderdi politikoaren sortzaileetakoa...
Politikan ere sartu zinen...
Bai, eta badakizu zer esaten zidan amak? «Ez zaitez sartu politikan!». Bergarako alkate mugimenduan ere parte hartu nuen, noren izenean ez badakit ere. Egon nintzela badakit, hori bai.
ESB.
Ni ESBn Andoni Kaierogatik sartu nintzen, hark jan zidan txapela. Neuk atera nuen ESBren liburutxoa ere. Ondoren, zinegotzi izan nintzen, HBkoa, eta batzar nagusietako kidea. Makua zen garai hartan diputazioko buru, eta galdetzen zuen: «Zer dio HBk?». Eta gu, altxatzen ginen eta: «Ez, ESBkoak gara». Alegia, Altsasuko mahaikoak ginen, baina ez HBren ideologiakoak, ESBkoak baizik, eta halaxe esaten genuen, espresuki.
1977tik 79ra izan zinen batzar nagusietan...
Euskaltzaindian sartu nintzelako utzi nuen. Gainera, ez nengoen konforme HBk hartu zuen bide berriarekin. Aldatu egin zuen norabidea, eta ni ez nengoen ados. Eta utzi nuen.
102
 
MIEL A. ELUSTONDO
Jose Antonio Etxebarrietarekin harremanak izan zenituen...
Baina ez zen politika kontuagatik izan. Jose Antonio abokatutzatik ezagutu nuen. Jose Antoniorekin harreman profesionala izan nuen. Lagundu egiten nion.
Eta haren anaia, Txabi Etxebarrieta?
Txabi ez nuen ezagutu. Egun tristeak pasatu nituen garbitu zutenean. Astra pistola zeraman eta ni Astratik kaleratu berria nintzen...
Kartzelan egona zara...
Bai. Beihl kontsulaz gogoratzen zara, nola bahitu zuten?
Bai. Artean ez nintzen oso argia baina akordatu nintzen zerbait.
Gernikan halako garbiketa bat egin zuten. Kuartelera eraman ninduten. Berrogei lagun edo harrapatu gintuzten. Tartean, nire anaia, Laredon jaiotakoa, eta biok. Kuartelean, ilaran jarri gintuzten. Suertez, anaia biok bata bestearen atzean ginen; ni haren hurrena ilaran. Guardia zibiletako kapitainak banan-banan deitu gintuen bere gelatxora. Nortasun agiria eta. Nire anaiarenean, «Nacido en Laredo», eta kapitain hark: «Pero usted siendo castellano, ¿cómo se mete en estos líos? Váyase, váyase. ¡El siguiente!». Ni. Eta ni ere, Arana Martija. «¿Usted es hermano del anterior?» «Sí». «Váyase, váyase!». Horrela libratu nintzen. 1968an, aldiz, ez nintzen libratu. Egun batean, etorri ziren, atxilotu ninduten eta eraman ninduten. Hala ere, kartzelan zeudenei bi klase ematen nizkien, musika eta euskara, nire gogoko bi gaiak. Ez nuen denborarik galtzen...
Iñaki eta Blanca senar-emazteak lagun handiak zenituen. Sonatua izan zen guardia zibilak etxean hil zituenekoa, ETAko kideak gordetzen zituztela eta.
Blanca eta Iñaki lagun minak genituen. Koadrilakoak. 1966an ikastola ireki genuenean han ziren, beste askorekin batera laguntzaile, Blanca eta Iñaki. Iñaki, gainera, Elai-Alai
103
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
koa zen... Akordatzen naiz, igande bat, bazkaltzera joan ginen Olabarrira. Errigoiti pean dagoen baserri bat. Blanca eta Iñaki ez ziren etorri. Aitzakia bat ipini zuten, bi lagun haiek zeuzkatelako etxean.
... Hura ikaragarria izan zen. Biak garbitu zituzten, Blanca eta Iñaki, eta Markiegi eta guardia zibil bat ere hil ziren. Guardia zibila, bertan; Markiegik ihes egin zuen Ajangizko baserri bateraino. Bertako labean ezkutatu zen. Guardia zibilak berehala heldu ziren hara. Tiroz hil zuten... Hau negar egitekoa da!... Aizkora bat eskatu baserritarrari, hanka moztu, zaku batean sartu eta tatarrez eraman zuten! Hori egin zuten guardia zibilek!... ETAko beste mutila ez zuten harrapatu.
Haren ondotik azaldu zen Gorka Aulestia Renon... Lagun handi zineten zuek denok...
Koadrila ginen! Gorka Otxarkoagan egon zen lehenengo, abade. Gero, Gernikara etorri zen, Errenteria auzora. Hemen zen Iñaki eta Blanca hil zituztenean. Hileta elizkizunean Pedro Ormaetxebarriak egin zuen sermoia. Isuna jarri zioten esan zituenengatik. Gorkarena beste kontu bat izan zen... Blanca-eta tirokatu zituztela jakin zuenean haien etxera joan zen, zuzen. «Abade naiz, ikusi egin nahi ditut!». Kosta ahala kosta sartu egin nahi Gorkak! Eta sartu zen... Guardia zibilek, berriz, Gorka hain tematuta ikusi eta gogoan hartu zuten. Bera ere atxilotu egin nahi izan zuten. Gorkak, ordea, hanka egin zuen atxilo har zezaten baino lehen. Ez dakit Iparraldean edo non egon zen, baina kontua da azkenean Ameriketan gertatu zela, Renon.
Astrako garaian ez ezik, 1972 inguruan zuloan izan zinen berriz...
Jaenen. Beste abentura bat izan zen hori. Nire koinatu Jabier Bareño hainbat kartzelatan ibili dute. Horietako batean
104
ziren
Hura ikaragarria izan zen. Biak garbitu zituzten, Blan
ca eta Iñaki, eta
Markiegi eta guardia zibil bat ere hil
 
MIEL A. ELUSTONDO
Jaenekoan eduki zuten. Hango kartzela errepublika garaikoa zen. Beraz, ez zeukan kartzela antzik: lorategiak, palmondoak eta gainerakoak zituen. Jabierri ama joaten zitzaion ikustera baina batean ezin izan zuen joan, ze kataratetatik operatu zuten eta. Orduan, emaztea eta biok joan ginen. Han, argazki batzuk atera nituen, amari erakusteko. Kontua da txabolatxoan zegoen guardia zibilak argazkiak egiten ikusi ninduela. Gu Jaenera arratsaldez joan eta biharamunean genuen kartzelara bisita, Karmen egunarekin. Arratsalde hartan Granadara joan ginen, denbora-pasa, eta handik bueltan, Jaen baino hamar kilometro lehenago edo, non geratzen gaituen guardia zibilen jeep batek. Eta betikoa: dokumentazioa, halako agiria, bestekoa... «Usted ha realizado un adelantamiento prohibido ahí más atrás». «No». Guk no esan orduko, han non agertzen diren ez dakit nik zenbat guardia zibil gure inguruan. Jaeneko kuartelera eraman gintuzten. Antza, argazkiak ateratzen nengoela, kamerak, erori eta argazki bat egin zuen; ez nik nahi nuena, hala ere. Argazki-filma kendu zidaten, errebelatu zituzten negatiboak, baita handitu ere, eta haietako batean, nahi gabe ateratako hartan, Jaeneko institutua agertzen zen. Institutuak horma txikitxo bat eta burdinazko hesia zeuzkan. Horixe agertzen zen delako argazki hartan. Guardia zibilek esaten zidaten argazki hura ETAkoentzat nuela, presoek ihes egiteko tunela prestatzeko asmotan. Institututik kale azpitik pasatu eta kartzelara sartu, horixe zela ihesbidea. «Ezetz ba!». Ezin nuen ukatu argazkia, bistan zegoen eta! Ez zen eurek asmatutako argazkia, filmean zegoen, ezin ukatu hori. Baina alferrik. Emaztea andreen kartzelara, eta ni gizonen kartzelara. Han egon ginen, emaztea astebete-edo, eta ni hilabete. Abisatu genion Joaquín Ruiz Giménezi, ze bera izan zen nire defendatzailea lehenengo aldiz kartzelan egon nintzenean ere, eta konpondu zuen...
Gernikan sortua zara. Gerra eta bonbardaketa bizi izan zenituen. Astra-Unceta fabrikan lanean jarduna. Akusazio eta gezurrak. Egurra. Lanetik kale gorrira. Blanca eta Iñaki adiskideen hil
105
 
keta... Ajangizen hil zuten Markiegirena... Hamaika ikusi duzu. Zer datorkizu gogora ‘biktima’ hitza entzuten duzunean?
Gu ez gara biktima, dirudienez. Ez gara ezer! Gernika osoa da biktima. Begira, begira... [Kutxa bat erakutsi dit]... Gernikako argazkiz beterik dago. Noizbait antolatu beharko ditut. Besteak beste, gerra aurreko eta gerra garaiko argazkiak daude. Pila. Baita originalak ere.
2002an kirofanotik kirofanora hasi zinen, erromesaldian. Harrezkero, zortzi aldiz izan zaituzte ingresatuta, bost bat ebakuntza... Ez astirik ez gorputzaldirik izan duzu egin nahi izango zenituzkeen lanak burura emateko.
Nire gogoaren kontra, ezina. Hala da bizimodua, eta hala hartu beste erremediorik ez dago. Erorikoa izan nuen 2006ko udan eta makulua lagun hartuta nabil, ez behar dudalako, baina badaezpada ere... Makuluarekin bada ere, banabil. Gogotsu ibili ere! Eta, osasuntsu edo makal, epealdi hau ez da alferrik igaro. 2002an saria eman zidan Bilboko udalak, «Ezagutu gure idazleak» izeneko saria, hain zuzen, eta handik bi urtera, berriz, Urrezko Luma Bizkaiko Kazetari eta Editore elkarteak. Harekin idazten jarraitu beharko dut!
Idazten, lanean.
Ordenagailua erosi eta, harrezkero, bost ebakuntza izan ditut, lau-bost urtean. Batere gogorik eta sasoirik gabe geratu naiz. Euskarazko katiximen katalogoa eta musika inprimategietako historia, horiexek ditut esku artean. Katiximen gaineko lana katalogoa da. Bertan ageri dira lanaren egilea, titulua, urtea, neurria, iruzkina... Fitxak lantzen ari naiz. Zailena, hala ere, hitzaurrea egitea da, sarrera. Ebakuntzak direla-eta —eta etxe aldaketa!—, utzi egin nuen lana. Berriz ekin beharko diot. Ni... katiximen lanak eramango nau kanposantura.
106
“ ”
Gu ez gara biktima, dirudienez. Ez
gara ezer!
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
 
MIEL A. ELUSTONDO
Garaiaren lekuko
Jose Antonio Arana Martijak hainbat jende ezagutu du bere ibili handian. Batzuk parean fortunatu zaizkio, etxe atarian. Beste batzuk, Gernikatik lekora. Asko, izen handi dira gure kulturaren historian. Lan eskerga egin dute era batera edo bestera. Denak ere, bizi izan duten garaiaren lekuko aparta izan dira, Jose Antonio bera bezala...
Seber Altube.
Ez nuen ezagutu Paueko erbestetik itzuli zen arte. Hala ere, banuen haren ezagutza, euskararen gainean eginda zeuzkan lanen bidez. Gero, bera Pauetik etorri eta harremanak izan genituen. Makina bat berbeta egin genuen, politika, musika eta euskarari buruz. 1966an Gernikan ikastola sortu genuenean, Seber Altube izena jarri genion. Izan ere, bene-benetan maite nuen gizona! Haren zintzotasuna, nortasuna, prestutasuna! Erbesteratua, euskaltzaina eta musikaria, horixe Seber Altube, eta horixe ni! Seber Altuberen fotokopia nintzela idatzi zuen Villasantek, eta esan ere, sarritan esaten zidan hori.
Raimundo Olabide.
Emaztearekiko lotura dut Olabide, biblia tarteko. Ezkondu nintzenean, lehengusina batek nik bizian izan dudan lehenengo bibliaren itzulpena oparitu zidan: Raimundo Olabiderena. Harrezkero zortzi-hamar bat itzulpen eta argitalpen ezberdin bildu ditut baina, lehenengoa, lehengusinaren oparia, Olabiderena! Euskaldunberria, euskaltzaina... jarraibidetzat hartzekoa dut.
Andres Mañarikua.
Gizon jakintsua, irakasle ona... Seminariotik irten nintzenean berak jarri ninduen Zuzenbide ikasten. Haren aholkuari jarraiki egin nituen ikasketa haiek. Ikerkuntzara bultzatu ninduen. Izan dudan maisurik onena.
107
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
Castor Uriarte.
Abertzalea. Biblioteka ederra zeukan. Liburutegia Euskaltzaindiari utziko ziola adierazi zidan baina, Castor hil eta haren semeak Gernikako udalari eman zion. Gernikako udal bibliotekan dago, gaur egun, Castorren liburutegia. Bonbardaketa ondoren ezagutu nuen. Bombas y mentiras sobre Guernica idatzi zuenean behin baino gehiagotan izan ginen elkarrekin, bonbardaketari buruz hizketan eta informazio truke egiten. Castor da bonbardaketari buruz libururik fidagarriena idatzi zuena.
Belu.
Belu, edo Belumendu, Julio Bareño Atxirika, Euzkadi kazetaren berri emaile Gernikan eta nire andre Maitederren osaba. Aita bezala gogoratzen dut. Nire jaiotzaren berri eman zuen Euzkadi-n.
Miren Maiteder.
Nirekiko, jainkosa. Gazterik ezagutu nuen, eta ezagutu orduko, maitemindu. Nire bizitzako hauspoa, lanaren animatzailea. Niretzat Maiteder da... fenomenoa!
Karmelo Etxegarai.
1916an etorri zen Gernikara, euskal probintzietako kronikari izendatu zutenean. Bibilioteka ederra zeukan, bonbardaketa egunean erre zena. Karmelo gure aitaitarekin joaten zen Errigoitira, gure osaba parrokoaren etxera bazkaltzen jaietan. Lagun handiak ziren. Karmelo Etxegarai Gernikan bizi zen eta haren neurriko lagunak behar zituen, gure osaba, esaterako, oso abade kultu eta jakintsua baitzen. Gernikan bizi izan zen eta bertan hil, eta hemen dago hobiratuta, bai bera eta bai beraren anaia Bonifazio. Karmelo Etxegarai maite izan dut, bai bere lanak ere... «El franciscanismo de Carmelo Etxegaray» publikatu nuen Arantzazu aldizkarian. Bonifacio haren anaiari buruz hitzaldia egin nuen Zumaian. Karmeloren omenez, haren izeneko kale bat jartzea lortu nuen Gernikan, eta kale hartan bizi izan ginen urte askoan.
108
 
MIEL A. ELUSTONDO
R.M. Azkue.
Trenbidea izan dut ezagutu nuenetik. Nire trena Azkueren bidean dabil. Bai ikerketa egiteko, bai hainbat gauza ikasteko, maisurik handiena izan da. Damu dut, eta lotsa naiz, Euskaltzaindiak ez diolako opa izan Azkueri, oraindik, merezi bezalako omenaldia. Ez gara gauza izan! Azkue maite dut, eta min dut.
Bonaparte.
Bitxia da Bonaparte. Korsikan jaioa izan, Frantzian politikari, Londresen hizkuntzalari, eta ehun eta hogei liburu argitaratu euskararen gainean! Euskara maite zuen, euskarari eskaini zion bere bizi guztia —baita diru guztia ere—, gizon aparta! Maite dut, denen gainetik euskara maite zuelako.
Justo Garate.
Gutun bidez izan nuen harekiko harremana. Iparragirreri buruzko liburua prestatzeko, batez ere. Haren liburu bat gustatzen zitzaidan asko, biologiaz idatzia. Liburu hura berari aipatu eta: «Horiek gaztetako txorakeriak dira!». Txorakeriak? Oso lan ona zen. Asko zekien, asko. Mediku izan eta zenbat zekien etnografiaz, adibidez! Entziklopedia zen!
Jose Maria Makua.
Bizkaiko foru diputatua ondo portatu zen nirekin. Makuak zenbait kontsulta egiten zizkidan. Hark ni PNVn sartzea nahi zuen. Nik, ezetz, baina egiten zizkidan galdera teknikoei zintzo erantzuten nien, edo iritzia ematen nion. «PNVn sartzen bazara kargu on bat emango dizut», esan zidan behin Makuak, garbi-garbi.
Jon Bilbao.
Hark zioenez bereiztu beharra dago bibliotekaria eta bibliografoa. Ni are gehiago naiz bibliografoa, bibliotekaria baino. Bibliotekaria izateko, badut taldea egin beharrekoa moldatzeko. Bibliografo izatea besterik da. Bibliotekaria izan naizen arren, gehiago estimatzen dut, neure buruaren
109
 
JOSE ANTONIO ARANA MARTIJARI ELKARRIZKETA
tzat, bibliografo titulua. Hala esaten zuen Jon Bilbaok ere, bera bibliografoa zela...
Villasante.
Umilagorik eta balio handiago duenik ez dut ezagutu. Euskaltzainburu zela, lan egiteko modu berezia zuen. Ez zuen agintzen, baina bazuen agenda bat, habitu azpian gordetzen zuena. Bilboko egoitzara etortzen zenean, agendatxoa atera eta galderatxoa: «Hau zertan dago?». Euskaltzaindia bideratzen jakin zuen.
Haritxelar.
Iparraldean alkate izandakoaren ohiturak galdu ez zituen
gizon prestua.
Andres Urrutia.
Legegizona da eta azkeneraino beteko du legea. Ardura eta lan larregi dituen gizon argia da Andres, eta sistematikoa. Hala ere, beste zenbait erakundetan ari direnek eduki ohi duten moduan, idazkari bat beharko luke, laguntzaile, berak bete ezin dituenak bestek betetzeko. Oso azkarra da, zorrotza, zuzena... nahiz eta larregi fidatzen den zenbait jenderekin. Irauli handia eman dio Euskaltzaindiari, eta espero dut karguan jarraitzea.
Jose Antonio Arana Martija.
Borondate handiko gizona, gauza asko egin nahi dituena baina denetara heldu ezinda dabilena. Euskara eta musika ez ezik, beste amodio handi bat dauka: familia. Horixe da nire maitasunik handiena: familia.¶
110
 
MIEL A. ELUSTONDO
Bibliografia
Crisis y resurgimiento agrícola en el siglo XVIII. Ekonomi
Zientzien fakultatea, 1958.
Música Vasca. Donostia, 1976. Opera Vasca en Vizcaya. Bilbo. Temas vizcainos, 1971. Elai-Alai. Gernika, 1977. Planificación de la enseñanza de la música. (J.I. Sarriarekin
elkarlanean), 1979.
Bernardo Gabiola. Bilbo. Temas vizcainos, 1980. Canciones de Navidad. Bilbo. Temas vizcainos, 1981. Resurrección María Azkue. Bilbo. Temas vizcainos. L.L. Bonaparte. Manuscritos, publicaciones. Bilbo, 1989. Euskaltzaindiaren historia laburra. Bilbo. Euskaltzaindia,
1984.
Catálogo y Archivo de Juan Carlos Guerra. Bilbo. Euskal
tzaindia, 1984.
Noizean behin. Gernika, 1984. Eresoinka. Gasteiz. Eusko Jaurlaritza, 1986. Euskal Musika. Gasteiz, Eusko Jaurlaritza, 1985. Música Vasca. Gasteiz, Eusko Jaurlaritza, 1985. Basque Music. Gasteiz, Eusko Jaurlaritza, 1985. Santa María de Gernika. Gernikako Andra Maria. Bilbo. Te
mas vizcainos, 1988.
Bibliografía Bonapartiana. Bilbo, 1991. Resurreccion Maria Azkue. Gasteiz, Eusko Jaurlaritza, 1993. Julio Urkixo. Gasteiz. Eusko Jaurlaritza, 1993. Jose Antonio Donostia. Gasteiz. Eusko Jaurlaritza, 2001. Bonifazio Etxegarai. Gasteiz. Eusko Jaurlaritza, 2001. (eta 450 artikulu eta ikerlan baino gehiago)
111
Page: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32, 33, 34, 35, 36, 37, 38, 39, 40, 41, 42, 43, 44, 45, 46, 47, 48, 49, 50, 51, 52, 53, 54, 55, 56, 57, 58, 59