Asteartea, 2024ko martxoak 19
Gora joan

Pentsamendu bat gure munduari. Joxe Azurmendi Kongresua

Xabier Eizagirre Gesalaga eta IƱaki Zabaleta Gorrotxategi (argk.)

Pentsamendu bat gure munduari. Joxe Azurmendi Kongresua

Bilduma: Ur-jauzia | Zenbakia: 2 | Data: 2021

Joxe Azurmendiren pentsamendua ur-jauzi bat da. Zer ez du Azurmendik aztertu? Filosofia, politika, zientzia, teknika, historia, zuzenbidea, artea, gizartea, kultura, hizkuntza, ekonomia, literatura, erlijioa... Azurmendi filosofo, pentsalari eta idazle handi eta oparoa da. Bere ekarpena, sustraitua eta noranahikoa aldi berean eta halabeharrez. Beti euskaraz, beti euskaratik. Horregatik, Azurmendi oinarri, abiapuntu edo inspirazio iturri hartuta, kulturaz, nazioaz, estatuaz, gizabereaz, etikaz, politikaz, gizarteaz, kooperatibismoaz, hizkuntzaz eta pentsamenduaz egin dute gogoeta 52 euskal pentsalarik, 2019ko abenduko Joxe Azurmendi Kongresuan aurkeztutako hitzaldiak idatzira ekarriz. Horrenbestez, Azurmendik berak iradoki bezala, pentsamenduaren ur-jauziak bere bidea egiten jarraitzen du.

Papera 28,00 €

Jakineko harpidedunek DESKONTUA izango duzue erosketa eskaria honako helbidean eginez gero: jakinkide@jakin.eus