Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

Kanten ezagutzaren teoria

Kanten ezagutzaren teoria

Bilduma: Jakin Irakurgaiak | Zenbakia: 17 | Data: 2001

Liburu honen asmoa Immanuel Kanten ezagutzaren teoria aurkeztea da. Liburuak baditu bere argitalpena gomendatzen zuten aurrekariak. Jakin Irakurgaiak sail honen lehen zenbakiak, Immanuel Kant: bizitza eta filosofia (Jakin, 1997), Kanten biografia eta lana deskribatzen zituen oro har. Ibon Uribarrik gero bere tesia argitaratu zuen, Denbora eta Arrazoimena. Batasuna eta jarraitasuna esperientziaren sistema transzendentalean (EHU, 1998). Tesia izanik, ikerketa askoz bereziagoa aurkezten du. Horri Kanten liburuen itzulpenak gehitu behar zaizkio. Prolegomenoak (Klasikoak, 1995) itzuli zituen lehenik; ondoren, Jakin Irakurgaiak sail honen hirugarren zenbakian Kantek filosofia politikoaz idatzitako lan eta pasarteak itzuli zituen Kant eta Hegel: gerra eta bakeaz gogoetak (Jakin, 1997) liburuan; eta ondoren, azkenik, Kanten lan nagusiaren itzulpena argitaratu zuen: Arrazoimen hutsaren kritika (Klasikoak, 1999).

Papera 12,00 €

PDF 7,00 €

Jakineko harpidedunek DESKONTUA izango duzue erosketa eskaria honako helbidean eginez gero: jakinkide@jakin.eus