Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan

Pentsioen geroa

Jon Fernandez

Pentsioen geroa

Bilduma: Aleka | Zenbakia: 9 | Data: 2020

Pentsiodunek azken bi urteotan egindako mobilizazio indartsuek erakutsi dute zein sakonak diren pentsio sistema publikoaren “krisia” elikatzen duten sustraiak. Liburu honen helburua da, hain zuzen, “krisi” hori hobeto ulertzeko gakoak eskaintzea, hainbat adituren eta pentsiodunen gogoeten bitartez. Ez dago soluziorako errezeta bakar bat; hain justu, liburuan zenbait aterabide seinalatzen dira, zailtasunak eta aukerak barne. Izan ere, konponbideak egon, badaude: ez da egia pentsio publikoek ez daukatenik etorkizunik, sarri hori sinetsarazi nahi zaigun arren. Nolanahi ere, aterabideak ez dira errazak, besteak beste pentsioen “krisia” estu-estu lotuta dagoelako gure gizartearen egiturazko beste arazo batzuekin, hala nola zahartzearekin, zaintza alorreko krisiarekin eta lan prekaritatearekin. Hau da, beste hainbat eztabaida sozial txirikordatzen dira pentsioen inguruko eztabaidarekin. Gainera, koronabirusaren krisiak, ezabatu ordez, inoiz baino gordinago eta larriago azaleratu du lehendik datozen eztabaida horiek bideratu beharra.

Papera 17,50 €

Jakineko harpidedunek DESKONTUA izango duzue erosketa eskaria honako helbidean eginez gero: jakinkide@jakin.eus

Erlazionatutako albistea

Pentsioen geroa aztergai Aleka bildumaren liburu berrian

Jakin 2020-06-25

Pentsioen eta sistema publikoaren krisiaren erroetara jo du Jon Fernandez Berria-ko kazetariak Aleka bildumako Pentsioen geroa. Eztabaida sozial baterako gakoak saiakeran.

AURKIBIDEA