Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan
Menua

Jakin 50 urte

50eko hamarkada Euskal Herrian

Hiru mahai-inguru antolatu genituen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 2006ko azaroan, gutxiegi ezagutzen den 50eko hamarkadaren berri emateko asmoz, hizkuntzan eta kulturan bezala politikan eta gizarte bizitzan, erbestea eta klandestinitatea tarteko.

Aurreneko eguneko solasgaiak hizkuntza eta kultura izan ziren, Jakinekin batera. Joseba Intxausti eta Joxe Azurmendik jorratu zuten gaia, Joan Mari Torrealdairen gidaritzapean. Bigarren eta hirugarren mahai-inguruak Paulo Agirrebaltzategik gidatu zituen. Bigarren egunean, hamarkadako bizitza politikoaren gorabeherak izan zituzten mintzagai Mikel Aizpuru, Mikel Aramendi, Emilio Lopez Adan eta Xabier Itzainak: erbestea, frankismoa, oposizio antifrankista, ETAren sorrera, Gerra Hotza, eliz mugimenduak. Hirugarren eguneko solasgaia ekonomia eta gizartea izan ziren, eta horien barruan immigrazioa eta langileria. Baleren Bakaikoa, Xabier Aierdi eta Emilio Majuelo aritu ziren gaiak azaltzen.

Bertsio idatziaz gainera, bideo grabaketa eskaintzen da hemen.

Kultura. Hizkuntza

Ekonomia. Gizartea

Partaideak:

Moderatzailea: