Asteartea, 2017ko azaroak 21
Gora joan

XABIER LANDABIDEA

Xabier Landabidea (Bilbo, 1981). Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Politika eta Administrazio Zientziak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Galesko Unibertsitatean (Prifysgol Cymru), EiTB-Deusto Komunikazioan Masterra Deustuko Unibertsitatean eta ‘Euskal Pentsamendu Kritikoa’ eta ‘Euskal Kulturaren Transmisioa’ graduondokoak UEU/EHUn eta Mondragon Unibertsitatean hurrenez hurren. Aisia eta Giza Potentzialean doktorea da. Deustuko Unibertsitatean ikertzaile eta irakaslea da Euskal Gaien Institutuan, eta baita Errota Digitala euskal komunikabide eta eremu digitalen ikerketa, dibulgazio eta formaziorako elkarteko kide ere. Eusko Jaurlaritzaren 2014ko Euskal Gizartearen Egoera Saria eskuratu zuen bere doktorego tesian oinarritutako Euskaldunok eta Telebista XXI. mendean lanarekin.

ARGITALPEN GUZTIAK

ARTIKULUAK

  1. Durangoko Azokaren balio immaterialaz: hizkuntza, kultura, identitatea eta transmisioa
    Nerea MUJIKA ULAZIA Xabier LANDABIDEA, |- 2016.urtea, 213. zenbakia
  2. Euskal kultura 2016
    Xabier LANDABIDEA |- 2017.urtea, 217. zenbakia