Osteguna, 2024ko apirilak 25
Gora joan

ROGER BACON

Roger Bacon (1220-1292). Filosofo eta zientzialari ingelesa, Doktore miragarria deitua, Oxforden eta Parisen matematika, astronomia, hizkuntza, optika eta alkimia ikasketak burutu ondoren, frantziskotar egin zen. Garaiko espiritu berritzaileenetakoa, irekia, jakin-minez betea, hezkuntza erreformatzailea, hezkuntza eskolastiko tradizionala baztertu zuen, autoritatearen eta jasotako iritziaren aurrean arrazoimenaren eta esperientziaren epaia lehenetsiz, eta filosofia eta teologiaren arteko elkarrekintzaren ildoa jorratuz, Teologia ikasketarako laburbilduma honetan suma daitekeenez. Kartzela zigorra ere jasan behar izan zuen bere proposamenen ondorioz.