Osteguna, 2024ko apirilak 25
Gora joan

MIREN AZKARATE VILLAR

Miren Azkarate Villar (Donostia, 1955). Filologia Erromanikoan lizentziaduna eta Euskal Filologian doktorea da. Deustuko Unibertsitateko irakaslea izan da (1978-1988), eta EHUko irakaslea da 1988tik gaur arte. Euskal Filologiako katedraduna da. Euskaltzain osoa da 1992az geroztik. Euskal morfologia, lexikologia, sintaxia eta euskararen estandarizazioa izan ditu ikerketa lerro nagusiak. Gai horiek landu ditu nagusiki emandako ikastaroetan, ikerketa-proiektuetan, nazioarteko kongresuetan eta baita etxeko eta nazioarteko aldizkari eta liburuetan ere. EGLU liburuki gehienetan parte hartu du, bai eta Hitz-Elkarketa/3 eta Hitz-Elkarketa/2 liburukietan ere. Hizkuntza Politika eta Plangintzaren gaineko ardurak ere izan ditu Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu (2001-2009) eta Donostiako Udaleko zinegotzi (2015-2019) zela.

ARTIKULUAK

  1. Txillardegi gogoan
    Miren Azkarate Villar |- 2013.urtea, 194/195. zenbakia
  2. Azurmendi: euskara batuaren bilbe eta irazki
    Miren Azkarate Villar |- 2020.urtea, 237-238. zenbakia