Astelehena, 2024ko uztailak 15
Gora joan

LEIRE AMENABAR LARRAÑAGA

Leire Amenabar Larrañaga (Larrabetzu, 1997). Psikologian graduatua eta Gizarte Psikologian doktoregaia da Euskal Herriko Unibertsitatean. ‘Erakundeen Psikologia eta Esku-hartze Psikosoziala’ masterra egin du EHUn, eta ‘Indarkeria politikoko egoeretako osasun mentala’ graduondokoan espezializatu da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Egun, Euskal Herriko hizkuntza komunitate minorizatuen inguruan ari da doktorego tesia egiten, akulturazio-prozesuen eta biktimizazio narratiben jakintza arloak oinarri hartuta. Bereziki, euskal komunitatearen edo jendarte hartzailearen ikuspegitik ari da ikertzen, jatorri atzerritarreko hizkuntza komunitateekiko dituen akulturazio linguistikoko sinesmenak eta jarrerak. Nazioarteko (Política y Sociedad, International Journal of Intercultural Relations) eta tokiko (Uztaro, Hik Hasi) aldizkarietan argitaratu du. Hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du (Gune Irekiak Gizarte Ikerkuntza Elkartean, Emaus Fundazioan, Gipuzkoako SOS Arrazakerian), eta Mikel Laboa Katedrak eta Mintzolak antolatzen duten proiektu-saria (taldean) eta GRAL saria jaso zituen.

ARTIKULUAK

  1. Harrera jendarte euskaldun gisa, zein erronka ditugu? Tokian tokiko hizkuntza-komunitate minorizatuen aliantzak
    Leire Amenabar Larrañaga |- 2024.urtea, 262. zenbakia