Joseba Gabilondo (Urretxu, 1963). Euskal filologian lizentziaduna eta literatura erkatu eta zineman doktorea da. Michigan Estatuko Unibertsitateko literatura eta kultura iberiarretan irakaslea da. Bere ikerketa ildo nagusiak hauek dira: post/nazionalismoa, globalizazioa, literatura, ikus-entzunezko kultura, sexu-genero ikerketak. Hainbat argitalpen ditu: besteak beste, Nazioaren hondarrak. Euskal literatura garaikidearen historia postnazional baterako hastapenak (EHU, 2006), New York - Martutene. Euskal postnazionalismoaren utopiaz eta globalizazio neoliberalaren krisiaz (EHU, 2013; Euskadi Saria saiakeran), Before Babel: A History of Basque Literatures (Barbaroak, 2016), Globalizazioak eta Erdi Aro berria. Diferentzien itzuleraz (Erein, 2016; Unamuno Saria saiakeran) eta Populismoaz. Subiranotasun globala eta euskal independentzia (Txalaparta, 2017) saiakerak eta Kaliforniatik bihotzez (Elkar, 1992) eta Apokalipsia guztioi erakutsia (Erein, 2009) narrazioak.