Osteguna, 2020ko urriak 01
Gora joan

JONE M. HERNÁNDEZ

Jone M. Hernández García (Donostia, 1970). Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Antropologiako irakaslea da eta AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko kidea da. Bere ikerlerro nagusiak genero ezberdintasunak, hizkuntza gutxituak (euskara) eta gazteak dira, eta horiei lotuta zenbait proiektu eta argitalpen eginak ditu. Azken urteotan, euskal kultura, bertsolaritza eta emozioen antropologia lantzen ari da bereziki. Egun, Mikel Laboa Katedraren zuzendaria da.